Michael
Honezkero urrun geratu da Michael Jackson-en figura. 1966tik abiatzen da pelikula, haren biografía musikala, alegia. Haren haurtzaroaren giro sozialetik hasi eta rhythm & blues (soul eta funk ere deitua)-aren bilakaera dastatzeko aukera ematen du, The Jackson 5 taldearekin Tamla-Motown musika beltzaren disketxean lehenik, eta gero, CBS disketxe nagusian bakarka aritu zenean, haren ondarea aurkeztu eta kanturik indartsuenak dastatzeko bidea eskainiz
Musika zein girotze guztia sasoian sasoikoari zintzo-zintzo atxekitzen zaio, familiarekiko lotura etengabea, bere haur izaera eta maskota zoroak musikara esklusiboki eskainitako bizitza batean, baina, batez ere eta guztiaren gainetik. antzezten dira bere kantari, abesti-egile eta dantzari alderdiak gaur egun ere aho-zabalik uzten gaituztelarik.
