Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Isiluneen sekretua / Sormena dela eta

Sormena dela eta

Alfonso Guillo 2026/07/07 09:55
"Aspaldiko sasoiak aipatu bai, baina abesti bat nola egiten den, edo nik nola egiten dudan; halako galderen aurrean aurkitu nintzen"

Sormena dela eta
Elkarrizketa bat hitzartuta neukan Ekainaren 20rako Bilboko Bizkaia Irratian Iñigo Esteban-ekin Aupa Bizkaia! irratsaiorako. 
Webguneko blogean  jarrita neukan  1973eko egunkari zati batek piztu omen zion jakinmina.
Nik 1971an 18 urterekin euskaraz kantatzeko erabakia nola eta zein testuingurutan hartu genuen galdetzea espero nuen baita Koskaren lehen diskoko abesti bat edo bestea jartzea ere, aurten dira eta 50 urte disko hura argitaratu zenetik (1976ko uztailean, hain zuzen ere). 
Tfnoz ala aurrez aurre egin aukeraren aurrean, bertara joatea hobetsi nuen, beti ere, harreman pertsonala aberasgarriagoa delakoan. 
Hala gertatu zen. Aspaldiko sasoiak aipatu bai, baina abesti bat nola egiten den, edo nik nola egiten dudan; eta halako galderen aurrean aurkitu nintzen, nire gaur egungo jardunaz, alegia, neure sormena nola aberastu pentsatzen ari naizen garai honetan, hain zuzen ere, eta aspaldi honetan Alguillo eta  Alkimistok argitaratu  berri ditugun bi kantuak azpimarratu zituen, berriena, “Hor, zelatan” batez ere. Berrogei minutu pasa, berrogei minutu atsegin, Bilbo erdian bizkaieraz berba egiten dauan irrati bakarreko elkarrizketan 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: