Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Isiluneen sekretua / Bestela ere

Bestela ere

Alfonso Guillo 2022/10/17 16:28
Euskal kantuen norbere erreprodukzio zerrenda

Badok-ek, Berria egunkariaren musika-plataformak, halako batean, nire gustuko euskal kanten playlist bat egingo ote nuen eskatu eta baietz esan nuen. Baietz esan banuen, esan nuen. Etxetik kanpo nengoen eta denbora hemendik eta handik atera behar izan nuen. Zer aukeratu? Gustuko kantuak, horrela, besterik gabe? Pertsonalki nolabait ezagunak ditudan musikarien kantak lehenetsiko ote nituen?

Ez dakit ba. Erronkari eutsi eta hautatu nuenari begira esandako motibazioei erantzun niela ohartzen naiz, beti ere niregan kontraesanik sentiarazi gabe, kantu bakoitzarekin eroso sentituz. 

Zerrendari “Bestela ere” izena jarri nion ziur asko ez ohiko irizpideak jarraituko nituen susmoa nuen eta. Hona hemen. ( Nahi izanez gero, hemen klik eginez entzun ditzakezu,)

Bi urte. Estitxu

Herri Irratietan Euskal Herri mutu hartako sugar ttikia zen Estitxu Robles-Arangiz lapurtarra, AEB etako musika euskaraz zekarrena, mi neu ere euskaraz ikasten ari nintzen sasoian.

Foto zaharrak. Rafa Rueda 

Kanta hau  entzuten dudanean, hunkitu egiten naiz, Euskal Herriko edozein etxe baten nostalgiaz.

Ura eta  bakea  Keu Agirretxea 

Arrantza-ontziko malenkonia sentiarazten dit honek bere apaindurarekin, Afrikaraino naramalarik.

Begi argiz  Desgaraian 

Erritmo hirutarra dotore garatzen da emeki-emeki barrura sartuz.

 Ezezerezko herrian Frikun

Nire fantasia musikalera hurbiltzen nau bere erritmo-kiribilekin

 Kateak Jon Gurrutxaga 

Kateak arrastaka bere ahotsaren erregistro guztiak harmonikoki bilduz giro aparta lortzen duelako hautatu nuen.

Negua joan da eta  Zea Mays 

Zenbat urte ikasle hark kanta hau ezagutarazi zidanetik! 

Bilboko artizar honek hortzikara ematen dit entzundako bakoitzean. 

Tiktara  Ez Pentsa 

Saltsa euskaraz geureganatzeko erabakia atsegina egiten zait, baita jaia eta dantza berriro elkartzeko aldarria ere. 

Etzidamu Diabolo Kiwi 

Nire fantasia musikalera hurbiltzen nau

Idi dopatuak Makulu Ken

Egungo musika afrikarra euskaraz ekarri digun proiektua. Ongi etorria.

Hamar Negu Ruper Ordorika

1967ko girora eraman eta emozioz biltzen nau testu argi batez.

Aurpegira begiratu.  M.I.C.E

Isiluneen eta erritmoaren kontrola ahots irmo batez testua ongi sartzen delarik.

Millia Lasturko Maraca Diablo

Erdi arora bidaia Mendarorik zehar. Proiektu bakana iritzi nion.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: