Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra

Izan gaitezen txintxoak

telezaborra 2006/01/18 13:01

Telebistak beti izaten du norbera haserretzeko erraztasun miresgarria. Orain gutxi Maria Teresa Camposen programa berrian gertatu zait. Homelessak jipoitzen dituztenei buruz hitz egin dute. Lotsarik gabe zera esan dute, hori guztia Jackass, MTVren saioaren eraginez gertatzen dela.

Internet ere aipatu egin dute, jakina. Oraingo honetan GTA bideojokori buruz ez dute ezer esan.

Gogoratzen?

telezaborra 2006/01/15 22:26

Telebista gustatzen zaigunontzat, webgune bitxia topatu dut. www.zabalo.com. Mundu osoko telebista kate askoren kortinillak, autopromozioak, karetak etabar...

Ai! a ze nolako oroitzapenak etorri zaizkidan irudi hauekin....

Paris-Dakar

telezaborra 2006/01/11 22:37

Nork, noiz eta zergatik erabaki zuen Paris-Dakar rallya interesatzen zaigula? Urte berriarekin batera, urtero etortzen da. Ez dut rally jarraitzen duen inor ezagutzen. Hala ere, denbora tarte zabala izaten du egunero albistegietan. Zeinek gogoratzen du iazko irabazlea? Ba al dakizue noiz bukatuko den? Zergatik?

Boris eta Ana

telezaborra 2006/01/09 23:57

Ez zaizue iruditzen Boriz Izagirre eta Ana García Siñeriz telebista munduan sekula egon den aurkezle-bikoterik txarrena direla?

Siñerizek Lo + Plusen ez zidan grazia haundirik egiten, eta Borisi buruz zer esan.... Crónicasen agertu zenean nolabaiteko iraultza ekarri zuen (ese momentazo!), baina gero aspergarri bihurtu zen, bere luma eta ohiuekin.

Baina Chanel Nº 4n ikusten ditudanean.... Konpenetrazioa zer den ba al dakite? Bakoitza bere kasa ibiltzen da, saioko aurkezle bakarra bailitzan. Besteak egiten duenari erreparatu gabe. Erritmorik gabe. Landu gabeko gidoiekin. Inprobisatuz. Besteari entzun gabe.

Eva Hache

telezaborra 2006/01/06 21:03

Eva Hache gorrotatzen nuen. Manel Fuentesekin ikusten nuenean jasangaitza gertatzen zitzaidan. Bere heriotza desiatzen nuen, Fuentesenarekin batera. Gero Cuatroºkoek fitxatu egin zuten late nighta aurkezteko. Batere itxaropenik ez nuen. Merkatalgune bateko moda desfilea aurkezteko ere ez zela gai uste nuen. Erronka haudiegia berarentzat.

Oker nenbilen, onartu egin behar dut. Noche H programa ona da. Eta Eva Hachek oso ondo egiten du bere lana. Oso ondo darama saioaren zama. Kolaboratzaileak ere primerakoak iruditzen zaizkit. Quequé eta Fernando Gil aipagarrienak.

Saioa katea baino askoz emaitza hobeagoak lortzen ari da. Cuatroº %5aren inguruan dabil, eta Noche Hache %10aren bueltan.

La Sexta

telezaborra 2006/01/03 23:37

Mundutik deskonektatuta egon naiz Gabonetan zehar.

Berriro erritmoari heltzeko, berritasun bat: La Sextakoek webgunea zabaldu dute.

http://www.lasexta.com

Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.