Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Izan gaitezen txintxoak

Izan gaitezen txintxoak

telezaborra 2006/01/18 13:01

Telebistak beti izaten du norbera haserretzeko erraztasun miresgarria. Orain gutxi Maria Teresa Camposen programa berrian gertatu zait. Homelessak jipoitzen dituztenei buruz hitz egin dute. Lotsarik gabe zera esan dute, hori guztia Jackass, MTVren saioaren eraginez gertatzen dela.

Internet ere aipatu egin dute, jakina. Oraingo honetan GTA bideojokori buruz ez dute ezer esan.

etiketak: telebista
JackTwist
JackTwist dio:
2006/01/28 00:17

kaixo! Orain arte ez dizut ezer idatzi, baina aspalditik jarraitzen dut zure bloga. Zorionik beroenak egiten duzun lanagatik.

Portzierto, ez du gaiarekin zerikusirik, baina vertele.com-en oraintxe zera irakurri dut: IÑAKI PERURENAK ANTENA 3KO "CANTAS O QUÉ?" LEHIAKETA BERRIAN PARTE HARTUKO DU, antonia dell'ate, sofia mazagatos eta antzeko kutrefamosoekin batera.

Ez da posible!!!deliratzen ari ote naiz??

kerkus
kerkus dio:
2006/01/31 16:21

Perurena ta ESpainiako kutrefamosoak atera direla-ta, asteburuan koadrilan izan dugun solasaldia etorri zait burura: ETB 1 eta ETB 2ko aurkezle, gonbidatu eta bestelakoan katxeak eta espainiar telebista publiko eta pribatukoak. Zapatu gaueko berriketa ia guztietan bezala, ez gewnuen ezer argirik atera. Zuk lagunduko?

robertinho
robertinho dio:
2006/03/21 18:52

gta da lo mejor

Magabila
Magabila dio:
2006/01/21 18:32

Altxa dezala eskua Maria Teresa Campos elefante horrek nazka ematen ez dionak.

Zarautz
Zarautz dio:
2006/01/24 03:53

Kokoteraino nago telebista programa guztientzat, gizarteko gaitz guztien errudun bideojokoak, internet, edo telebista izatea.

Erruduna, izatekotan, hezkuntza da. Azken finean, nork erosten dizkie beren burmuina bortizkeria "ulertzeko" garatu gabe duten umeei bideojokuok? Edo nork baimentzen die oraindik haur mentalitatea duten beren seme-alabei gazteentzako edo helduentzako telebista programak ikustea?

Hezkuntza, hezkuntza, eta hezkuntza.

l.k.
l.k. dio:
2006/01/19 00:31

Barkatu, baina zer espero zenuen Teresa Camposen saio batez?

Horrelako programetan ez dakitenek hitz egiten dute ez dakitenaz, gai horretaz (edozein izanda ere) ezer ez dakien publiko ezjakin batentzat. Gauzak horrela, asmatuko balute txiripaz litzateke.

Imanol
Imanol dio:
2006/01/21 12:21

Lo que InTeresa... saioaren titulua bera ikustea nahikoa da

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.