Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Boris eta Ana

Boris eta Ana

telezaborra 2006/01/09 23:57

Ez zaizue iruditzen Boriz Izagirre eta Ana García Siñeriz telebista munduan sekula egon den aurkezle-bikoterik txarrena direla?

Siñerizek Lo + Plusen ez zidan grazia haundirik egiten, eta Borisi buruz zer esan.... Crónicasen agertu zenean nolabaiteko iraultza ekarri zuen (ese momentazo!), baina gero aspergarri bihurtu zen, bere luma eta ohiuekin.

Baina Chanel Nº 4n ikusten ditudanean.... Konpenetrazioa zer den ba al dakite? Bakoitza bere kasa ibiltzen da, saioko aurkezle bakarra bailitzan. Besteak egiten duenari erreparatu gabe. Erritmorik gabe. Landu gabeko gidoiekin. Inprobisatuz. Besteari entzun gabe.

etiketak: telebista
Imanol
Imanol dio:
2006/01/11 14:18

Bikote arraro xamarra da, bai, saioa bera bezalaxe.

Michael Landon
Michael Landon dio:
2006/01/11 22:50

Kaixo Ente,

Hain zaila da konpenetrazioarena... Galdetu Pixie eta Dixieri bestela...

Pentsatzen nuen ondo moldatuko zirela elkarrekin Ana eta Boris... Baina 3Arranorekin ados: elkarrizketagile baino nahiago dut Boris elkarrizketatua izaten denean. Dena dela, Ana eta bere aurreko partenairea (Canal Cutren orain kiroletan ari dena) baino hobeto egingo dute, ala?

Gabonetan noizean behin ikusi dut programa hori, zapeatzen. Juan Carlos Ortega da interesatzen zaidan bakarra: barre egiten dut berarekin.

Beste gauza bat: Gabon zaharretako programa bereziak, kanpaiak eta telemaratoi solidario kutre horien gainean ez duzu ezer idatzi? Eta Igartiburu eta Ramontxoren arteko konpenetrazioaz? Din-don, urte berri on!

Zarautz
Zarautz dio:
2006/01/10 07:04

Ez dut programa hau inoiz ikusi eta ez dut uste inoiz ikusiko dudanik.

3ARRANO
3ARRANO dio:
2006/01/10 20:25

Anak beti nazka eman izan dit. Ezin dut jasan. Eta Boris ere ez zait gustatzen... elkarrizketatzen dutenean bai, baina aurkezle bezala bera dagoenean ez.

Eta konpenetrazio ezarenarekin, guztiz ados.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.