Eva Hache
Eva Hache gorrotatzen nuen. Manel Fuentesekin ikusten nuenean jasangaitza gertatzen zitzaidan. Bere heriotza desiatzen nuen, Fuentesenarekin batera. Gero Cuatroºkoek fitxatu egin zuten late nighta aurkezteko. Batere itxaropenik ez nuen. Merkatalgune bateko moda desfilea aurkezteko ere ez zela gai uste nuen. Erronka haudiegia berarentzat.
Oker nenbilen, onartu egin behar dut. Noche H programa ona da. Eta Eva Hachek oso ondo egiten du bere lana. Oso ondo darama saioaren zama. Kolaboratzaileak ere primerakoak iruditzen zaizkit. Quequé eta Fernando Gil aipagarrienak.
Saioa katea baino askoz emaitza hobeagoak lortzen ari da. Cuatroº %5aren inguruan dabil, eta Noche Hache %10aren bueltan.
Niri Telezaborrari bezala gertatzen zait. Ez dut Noche Hache asko ikusi, ordutegia dela-eta, baina ikusi dudana gustatu egin zait.