Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Paris-Dakar

Paris-Dakar

telezaborra 2006/01/11 22:37

Nork, noiz eta zergatik erabaki zuen Paris-Dakar rallya interesatzen zaigula? Urte berriarekin batera, urtero etortzen da. Ez dut rally jarraitzen duen inor ezagutzen. Hala ere, denbora tarte zabala izaten du egunero albistegietan. Zeinek gogoratzen du iazko irabazlea? Ba al dakizue noiz bukatuko den? Zergatik?

etiketak: gorrotatzen dut
Mikel
Mikel dio:
2006/01/15 01:12

Neri egixa esanda bost ajola Dakarrak baina telebistian botatzia inportantia dala uste dot.

Jakina da Dakarra froga bat izateaz gain "karabana solidario" bat ere omen dela izan ere heuren infraestrukturataz baliatuz botika eta hospital tresneria ugari ailegatzen da bertako herritara.

Horregatik komeni da Dakarra danon ahotan egotia lasterketa hau ez galtzeko eta berarekin "karabana solidario" delakoa.

Jabi
Jabi dio:
2006/01/16 00:12

Kar, kar, kar, a ze umore beltza zurea, Mikel.

urruti
urruti dio:
2006/01/13 02:33

Interesatu... enfin, bagaude La2eko erreportajeen zaleak, eta dezente molestatzen naute auto pijo horiek erditik pasatzen, baina paisajeak akojonanteak dira. Hain akojonanteak ze, atzetik goaz! Jakizu hilaren 15ean, domekan bertan amaitzen dela, eta gu berehala irtengo garela gure Dakar propioa egitera, EH hotz honetatik urrun! Ea blogean idazteko tarterik dugun Afrikan barna eta gure Dakarrari (Dakarrera heldu zein ez) gustu apur bat hartzen diozun. Seguiremos informando.

aitzol
aitzol dio:
2006/01/16 17:58

Ba nik gustora ikusten det Paris-Dakarra. Baita ere formula 1 txapelketa eta ETBk Rallyei eskaintzen dien programak.

Zer dela eta botatzen diguten Dakarra telebistan eta ez frantziako petanka txapelketa? Ba suposatzen det beste gauza guztietan bezala publizitatea ordaintzen dutenak zer esan haundia izango dutela.

Ni
Ni dio:
2006/01/19 15:37

Ba niri interesatzen zait, eta oso gustora ikusten dut. Gauza asko ditu kritikagarriak, baino bagaude batzuk, motor-leihaketa husts hutsean atsegin dugunak.A!Eta iazko lasterketaren irabazleen izenak emango dizkizut nahi baduzu...

Eta azkenik galdera bat; lasterketa hau kritikatzen duenak (bere arrazoiak izan ditzake, erabat ados) ez du bada Formula 1 edo antzeko zerbait ikusiko? Edo bai? Kritika berdina egin daiteke ezta?

Agur eta ondo segi

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.