Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra

Pepe Navarro

telezaborra 2005/11/30 01:53

Eta itzuli egin da Pepe Navarro telebistara. Hunkigarria da telezaborraren maitale batentzat. Bere betiko estiloarekin bueltatu da. Bere kutsu ironikoarekin, inprobisazio puntu zoragarri horrekin...

Ezagutzen dudan aurkezle onenetarikoa da. Gran Hermano aurkeztu zuenean ez zuen arrakasta haundirik lortu, baina nire ustez han ere primeran egin zuen. Oso aurkezle gutxi dago berarekin konparatzeko moduan. Contacto con Tactoko (gogoratzen duzue?) Bertin Osborne bat izan daiteke.

Eta gaur, ez nau defraudatu. Bere tropa guztiarekin agertu da. Gidoia ikasi gabe, folioa eskuan zer esan behar duen jakiteko...

Tele5n egon zenean kristoren arazoak izan zituen jorratzen zituen gaiak zirela-eta: Miriam, Toñi eta Desiré, Anabel Segura... Antena3etik bota egin zuten, Pedro oJeteren bideoa emititu nahi zuelako. Orain esan du ondo portatuko dela, TVEn dagoela eta familiarentzako moduko saioa egin nahi duela. Ez dakit betetzeko gai izango ote den... ikusiko dugu. Gora Pepe Navarro!

Michael Knight, gogoan zaitugu!!

telezaborra 2005/11/24 00:31

Belaunaldi aldeketekin ikono kulturalak ere aldatu egiten dira. Gure gurasoak Marisolekin hazi ziren. Oraingo gazteen ereduak Andy&Lucas eta Raulito dira. Nire adinean gaudenok beste batzuk dauzkagu, Michael Knight, besteak beste.

Horregatik oso gogorra izan zen aurreko astean arrebarekin (14 urte) gertatu zitzaidana: hitzordua nuen berarekin eta trafikoaren erruz berandu iritsi nintzen.

-Joder, en este puto barrio no aparca ni Michael Knight- esan nion.
-¿Qué coño dices, de qué hablas?- erantzun zidan.

Michael Knight ezin da ahanzturaren putzu beltzean erori. Beraz gaur, nire omenaldia, Kiten gidariari.

El coche fantástico es una trepidante aventura, de un hombre que no existe, en un mundo lleno de peligros. Michael Knight, un joven solitario embarcado en una cruzada para salvar la causa de los inocentes, los indefensos, los débiles, dentro de un mundo de criminales que operan al margen de la ley...

Raquel Sanchez Silva

telezaborra 2005/11/19 23:30

Lagunok, honaino iritsi gara. Gai hau argitu egin behar dugu. Jende askok esan dit neska hau erakargarria dela. Nik ez dut hori uste. Ez diot ezer ikusten, ez morborik, ez edertasunik, ezer ere ez. Frutera baten ahots itsusia, hori da berarengan ikusten dudan bakarra.

Raquel Sánchez Silva da bera. Lehen Canal+en La Hora Wiki aurkezten zuen, orain Cuatroºn dabil. Talifan batek berari buruzko blog bat dauka, eta argazki gehiago nahi badituzue, San Googlek lagunduko dizue.

Gustatzen zaizue neska hau, bai ala ez? Raquel aurkako taldea antolatzeko prest zaudete, edo komuneko-paperaren bila joaten zarete bera ikusten duzuean?

 

Cuatroº

telezaborra 2005/11/17 19:41

Ez dakit zuen herri zein hirietan ikusi duzuen, baina Gasteizen Cuatroºkoek publizitate kartel asko jarri dituzte. Bertan hitz zuritan eta fondo gorriarekin, hau irakur daiteke:

one, two, three, cool, five, six. Eta beheko aldean Cuatroºren logoa.

Ni zalantza batekin geratzen naiz, gure artean zenbatek ulertzen dute cool (guay, totala) hitzaren esanahia? Eraginkorra al da publizitate hori?

Bestetik, Cuatroº oso gutxi ikusten dudala esan behar dut. Bere programazioak ez nau gehiegi erakartzen, kutre itxura gainetik kendu ezinik dabiltza. Saioren bat gomendatu beharko banu: larunbat eta igandetan bazkalostean, Soy el que más sabe de televisión del mundo. Telebistari buruzko lehiaketa. Larunbatean azken zatia nuen eta gustatu egin zitzaidan. Locos por la Telerekin akordatu nintzen, aspaldian TVE1n ematen zuten antzeko lehiaketa.

Hau guztia gutxi balitz, Cuatroº telebistaren 7. kanalean jarrita daukat. Lehen leku horretan Cana+ neukanez, ez dut 7. botoia sakatzeko ohiturarik.

Bueno, Cuatroº ikusteko arrazoi txiki bat. Marta Fernández.

Mito baten erorketa

telezaborra 2005/11/14 00:28

Beti izaten da gogorra bakoitzaren mitoak erortzen ikustea.

Emuleren bidez V telesailaren atal bat jeitsi eta ikusi nuenean tristurak harrapatu ninduen. Denboraren joan-etorriak ez du barkatzen, eta askotan onena oroitzapen zaharrak oroitzapen izaten jarraitzea da. Telesail kutre, pobre, landu-gabea deskubritu nuen. Gogoratzen nuenarekin batere zerikusirik ez zeukana.

Chiquito mirestu eta gero, Condemor el Pecador de la Pradera zineman ikustea kolpe gogorra izan zen ere bai.

Atzo beste mito bat erori zitzaidan. Arratsaldean telebista piztu nuen, eta Arusen programan tertulia bat zegoen. Chenoa, Pisha (GH), Carminaren seme bat, eta beste batzuk zeloei buruzko eztabaida jasanezinean ari ziren. Al ataque mitikoaren akordatu nintzen (El niño el meshero, Gil y Gilen imitazioak, Arus con leche, Umbral...), eta katea aldatu egin nuen. Goian bego Alfonso Arus.

Cuatro hasi da

telezaborra 2005/11/07 21:59

Cuatroº hasi egin da. Gabilondorekin.

  • Ez al zegoen urduriegi?
  • Ez zaizue iruditzen ez dela batere fotogenikoa?
  • Hortzak ondo jartzeko dirurik ez al dauka?
  • Ez daki telebistan dagoela eta ez irratian? Argi gorria piztuta daukan kamarari begiratu behar dela azaldu beharko diote.


Eva Hacheri buruz, bere lehen agerraldia: mi programa se llamará La Hora Hache, le íbamos a llamar La Bomba Hache, pero igual le gustaba a demasiado a Bush.

Bufffffffffffff

Grafismoa, ikusi ahal izan duguna, ondo. Eulia gustatzen zait. Goian, eskuinaldean.

Teletestua ere badaukate. Tele5 eta Gangrena 3koekin konparatuta oso ona iruditu zait. ETB renakin alderatuz gero...

Ikusi duzue? Zer iruditu zaizue?

Pepe, un premito!

telezaborra 2005/11/06 17:54

Asteak bi albiste on utzi dizkigu: Cuatron El Gran Héroe Americano emitituko dute, eta Pepe Domingo Castañok Ondas sari bat irabazi du.

Ondas Sariak. Hutsaren hurrengoak. Príncipe de Asturias eta Iparragirre sariak bezain kasposoak.

Pepe Domingo Castaño, Premio a la mejor creatividad en patrocinio, jingle, mención, promoción, concurso u otro formato original.

Baina nola da posible? Lehenago eman behar zioten bere lagunek saria Peperi. Tipo hau historiara pasa behar da. Bera dugu Pepe un purito esaldi bizarroaren sortzailea. Berari esker ezagutzen dut nik El talonario, el talonario; talonario Bancoltel....

Bueno, zorionez akatsa zuzenduta dago eta saria etxera eraman du.

 

Fruitu lehorren rebueltoak

telezaborra 2005/11/02 23:46

Fruitu-lehorren cocktailak. Ezagutzen dituzue? Oso goxoak. Oso gustura jaten ditut sofan etzanda, telebistan txorradaren bat ikusten dudan bitartean.

Pipak, arto frijituak, kakahueteak... eta garbantzuak!!!!

Eskua poltsan sartu, eta denetik pixka bat hartzen dut. Lehenbizi arto frijituak jaten ditut, gero baba frijituak, kakahueteak eta pipak, hurrenez hurren. Amaieran, eskuan garbantzu frijituak besterik ez zaizkit geratzen. Horiek hautsontzira bota, eta berriro eskua poltsara.

Zertarako sartzen dituzte garbantzuak poltsa horietan? Zuek jaten al dituzue garbantzu nazkagarri horiek? Inork jaten al ditu?

Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.