Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Fruitu lehorren rebueltoak

Fruitu lehorren rebueltoak

telezaborra 2005/11/02 23:46

Fruitu-lehorren cocktailak. Ezagutzen dituzue? Oso goxoak. Oso gustura jaten ditut sofan etzanda, telebistan txorradaren bat ikusten dudan bitartean.

Pipak, arto frijituak, kakahueteak... eta garbantzuak!!!!

Eskua poltsan sartu, eta denetik pixka bat hartzen dut. Lehenbizi arto frijituak jaten ditut, gero baba frijituak, kakahueteak eta pipak, hurrenez hurren. Amaieran, eskuan garbantzu frijituak besterik ez zaizkit geratzen. Horiek hautsontzira bota, eta berriro eskua poltsara.

Zertarako sartzen dituzte garbantzuak poltsa horietan? Zuek jaten al dituzue garbantzu nazkagarri horiek? Inork jaten al ditu?

etiketak: janariak
Ricardo Gmez
Ricardo Gmez dio:
2005/11/03 15:23

Ba niri ez zaizkit gustatzen pipak dituztenak. Ezin dira besteak bezala ahoan sartu eta jan. Alferra naiz, aitortzen dut.

erral
erral dio:
2005/11/03 15:11

Eta nork jaten ditu rebuelto horietako mahats-pasak?

Jabi
Jabi dio:
2005/11/18 23:03

Ados erabat garbantzuenarekin eta niretzat mahaspasak ere bazter utzi daitezke, belarriak bezala. Baina nik beti gorrotatu ditudan txokolatezko karameluak jarriko nituzke lehenengo, barruan fruta konfitatuak dituztenak. Uste dut Zaragozan egiten dituztela.

Xabito
Xabito dio:
2005/11/18 10:46

Beste menifestari bat garbantzuen kontra.

Garbantzuak lapikora!

Eneko
Eneko dio:
2005/11/18 18:45

Ni ere Telezaborrarekin eta Ibanekin, manifa egitearen alde. Garbantzuez gain, badaude beste fruitu siku batzuk, belarri itxurakoak. Patata sikuak edo ez dakit zer diren. Horrek ere zaborrontzira.

Bueno, kontua da, nire aurrean baditudala bi lankide garbantzu nazkagarri horiek jaten dituztenak. "Zenbat buru, hainbat aho" esan behar. Uste nuen ez zela horrelakorik izango munduan, baina, begira, nire ondoan bi.

Aritz
Aritz dio:
2005/11/11 15:52

Garbantzuak poltsa betetzeko, hortarako sartzen dituzte.

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2005/11/11 16:58

Manifa bat balego zorroan agertzen diren garbantzu madarikatu horien kontra joango nintzateke. Joder! usoak ere jaten ote dituzte...

telezaborra
telezaborra dio:
2005/11/04 03:22

  1. k. arrazoi osoa duzu. Surtido Cuetara delakoarekin ere gauza bera gertatzen da.

http://images.ciao.com/ies/images/products/normal/967/product-146967.jpg

Lore itxura duen gaileta horiek ez ditu inork jaten. Nire etxean behintzat, horiek ziren kutxan geratzen ziren bakarrak.

Aitor
Aitor dio:
2005/11/07 14:46

Benetan?? Niri gehien gustatzen zaizkidan fruitu lehorrak dira! Emango dizut nere helbidea, bidalizkidazu sobre baten mesedez. ;P

telezaborra
telezaborra dio:
2005/11/03 19:59

Mahats-pasak gero eta gutxiago ikusten dira, zorionez.

l.k.
l.k. dio:
2005/11/04 00:32

Hauek dira fundamentuzko gaiak, bai horixe! Nire aldetik bi gauza esan behar ditut:

  • Garbantzuetakoarekin gogoratu ditut kutxa borobiletan datozen pasta haiek. Ez dakit zein izena duten, baina betikoak dira. Gauza da jendeak, askotan, bere urtebetetzea ospatzeko edo lanera dakartzala. Batzuk txokolatezkoak dira, beste batzuek gurina dute barruan eta gero... marmeladazkoak. Melokotoizko marmelada edo antzeko zerbait dakarte eta inori ez zaizkie gustatzen. Horregatik geratzen dira azkenean eta lankideak "Tira gizona, ez izan lotsati eta jan zazu beste bat". Antzeko eszena errepikatu daiteke zure izeba-ezkongabe-zaharraren bat bisitatzera bazoaz. Horrelako jendeak BETI gordetzen ditu marmeladazko pasta nazkagarri horiek bisitentzako, eta hor bai ezinezkoa dela eskakeatzea.
  • Gogo traumatikoak alde batera utzita beste tontakeria bat: Lagun batek (fruitu lehorren) "revueltos" esan ordez, "regüeldos" dio.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.