Cuatro hasi da
Cuatroº hasi egin da. Gabilondorekin.
- Ez al zegoen urduriegi?
- Ez zaizue iruditzen ez dela batere fotogenikoa?
- Hortzak ondo jartzeko dirurik ez al dauka?
- Ez daki telebistan dagoela eta ez irratian? Argi gorria piztuta daukan kamarari begiratu behar dela azaldu beharko diote.
Eva Hacheri buruz, bere lehen agerraldia: mi programa se llamará La Hora Hache, le íbamos a llamar La Bomba Hache, pero igual le gustaba a demasiado a Bush.
Bufffffffffffff
Grafismoa, ikusi ahal izan duguna, ondo. Eulia gustatzen zait. Goian, eskuinaldean.
Teletestua ere badaukate. Tele5 eta Gangrena 3koekin konparatuta oso ona iruditu zait. ETB renakin alderatuz gero...
Ikusi duzue? Zer iruditu zaizue?
Niri telebista kutrea iruditu zait. Nire etxean irudi kalitate eskasa zuen cuatrok. Albistegiaren fondoa telebista lokal kutrearena ematen zuen. Gobbelsondo oso ondo ez behintzat. Frustrantea, benetan. Horrelako kateak ez du ezer onik ekarriko. Espainiako (eta euzkadikoa ere) telebistari kiratsa dario.