Futurist Update aldizkaria

FUTURIST UPDATE, News & Previews from the World Future Society. October 2004 (Vol. 5, No. 10) aldizkariaren urriko zenbakiaren laburpena sarean dago.
Aipatutako ONLINE bertsioa http://www.wfs.org/futupoct04.htm helbidean dago.
Urriko alearen artikulu nagusiak honako hauek dira:
- Predicting Innovations (lotura )
- Homeschools as Solution to Violence? (lotura)
- Beware of Happy Workers (lotura)
- Cultural Revolution Needed for Foresight (lotura)
- Click of the Month, edo hileko lotura: FutureLife , Suizako familia bat etorkizuneko etxean...
Era berean, deialdia egiten da World Future Society's 2005 annual meeting, WorldFuture 2005 jardunaldietarako ponentziak aurkezteko. Chicago-n izango da, datorren urteko uztailaren 29tik 31ra.
Euforia
Ez da egoera bat, baizik eta Ezagueraren Gizartearen Prospektiba proiektu baten izena. EUFORIA, Knowledge Society Foresight.

Horrela izendatu zuen Dublinen egoitza duen Bizitza eta Lan Baldintzen Kalitatearen Hobekuntzarako Europear Fundazioak etorkizuneko ezagueraren gizarteak dakarkiguna aurreikusi nahiean egin den prospektiba proiektua.
Proiektuan landutako txosten ezberdinak eta azpiproiektu guztiak - Delphi azterketak, lurraldeetako txostenak, eta abar-, Manchester Unibertsitateko webgune bakarrean batu dituzte: Knowledge Society Foresight Reports atalean.
Informazioa eta ezagueraren trukaketarako eredu libreak
Informazioa eta ezagueraren trukaketarako eredu libreen inguruko eztabaida jasotzen duen artikulua argitaratu dute frantziako CNRS (Centre national de la recherche scientifique ) -ren menpean dagoen @rchive SIC Archive Ouverte en Sciences de l'Information et de la Communication iniziatibaren webgunean.
Artikuluaren titulua Libre acces a l'information scientifique et technique: etat de l'art et perspectives esanguratsua da, eta duela gutxi argitaratu zuten Les modeles libres pour l'acces a l'information artikuluaren jarraipena litzateke.
Gaia pil-pilean dago eta, orain arte, gure inguruan jakimin handia sortzea lortu ez badu, mundu osoan eztabaidatzen eta ikertzen ari da.
Open Archives Initiative
Ikertzaile, ikertzaileen komunitate, editore, liburutegi edo informazio eta dokumentazioko zentru eta profesionalentzat, ezaguera eta informazioen zabalkuntzaren etorkizunari dagokionez, eredu libreen garapena erronka nagusia da.
ICSTI -k (International Council for Scientific and Technical Information ), informazio zientifiko teknikoa publikoa izan behar duela argi eta garbi defendatzen du.
Aipatutako artikuluan Parisen egindako jardunaldien laburpena egiten da eta informazioa libreki trukatzearen inguruko gai interesgarriak ukitzen dira.
Esate baterako, Open Archives Initiative protokoloa, metadatoen bilketari dagokiona, sakon eztabaidatu zen jardunaldietan.
Open Archives Initiative -k zerbitzari edo informazio hornitzaile ezberdinetan bilaketak egite errazten ditu, interface edo sistema bakarra erabiltzerakoan, gero informazio osorako libre akzesoa izan, edo ez izan, berdin delarik.
Merkea, erabiltzeko erraza, flexiblea eta oso azkarra dela azpimarratzen da. Figaro (Federated Initiative of GAp and Roquade) bezalako Proiektu Europearrak, unibertsitaterako edizio digitalerako eredua proposatzen duena, OAI protokoloa erabiltzen du.
CodeSyntax eta Deli taldeak Open Archives Initiative protolokoan oinarritutako Open Archive Cataloger edo OAC proiektua lantzen ari gara, horregatik interesgarria iruditu zaizkit Parisen izandako jardunaldi hauek.
Aipatutako erakunde edo aktore guztientzat Open Archives Initiative-ren erabilerak ez du inolako eragozpen teknikorik. Izan ere, OAI-k ikertzaile, editore, liburutegi, informazio profesionalentzat,... onura handiak ekar ditzake. Baina, funtzionamendu moduaren aldaketak suposatzen ditu: konpartitzearen onurak ikustea, zerbitzu berriak eskaintzearen aukera, paperak definitzea,...
Artikuluan ondo esaten den bezala:
"Les consiquences du recours ` ce protocole pour les institutions, les bibliothhques et les chercheurs ont iti ivoquies, pour dimontrer surtout l'iliment perturbateur, au sens positif du terme, qu'il a pu reprisenter, obligeant ` repenser le mode de fonctionnement et ` clarifier, voire redifinir, le rtle de chacun. En effet, si l'utilisation de cet outil ne pose pas de problhme majeur, il en pose bien plus lorsqu'il s'agit d'initier un changement culturel, poussant ` innover dans la proposition de services."
BioMed Central
BioMed Central aipatzen da Open Archives Initiative-ren erabilera onaren adibide moduan.
BioMed Central-ek Medikuntza eta Biologiari zuzendutako argitalpenak batzen ditu. Egun, 100 aldizkari zientifiko baino gehiago ditu eta The Faculty of 1000 Evaluation zerbitzua gehituta dauka. Ebaluaketa sistema honen bitartez artikuluen kalitatea, interesgarritasuna, edo berrikuntza maila ebaluatu egiten da
Baina, beharbada etorkizunari begira erabilgarriena BioMed Central and the Open Archives Initiative atalean aurkitu daiteke. Hau da, nola BioMed Centralek OAI protokoloa erabiliz informazioa eta artikuluen erreferentzien banaketa eta zabalkuntza egiten duen
Hauek dira banaketarako helbideak:
http://www.biomedcentral.com/oai/2.0/ (gomendatua)
http://www.biomedcentral.com/oai/1.1/
http://www.biomedcentral.com/oai/1.0/
Funtzionalitate hauei esker edozeinek aurki dezake BioMed Centralen dagoena, webgunea bisitatu gabe!
Battelle: 2020 urterako Teknologia Estrategikoak

Battelle Institutoa 1929 urtean sortu zen AEBetan, administrazio eta enpreseentzat teknologia eta produktu berriak garatzeko. Gaur egun, 7.500 enplegatu eta 60 egoitza ditu Estatu Batuetan eta bat Europan, Geneve edo Ginebran.
Battelle -ek Prospektiba Teknologikoa (Technology Forecast, terminoa erabiltzen dute) lantzen du eta teknologia eta produktuen arloan etorkizunari buruzko aurreikuspenak argitaratzen ditu noizeanbehin.
Horrela, 2020 urteari begira 10 Teknologia Estrategikoen zerrenda egin du, Strategic Technologies by 2020 izenpean. Battellek duen ospea eta eskarmentuagatik baino ez bada, kontutan izatekoak.
Orijinala laburtzen saiatuz, hauek dira aipatutako 10 arlo edo teknologia estrategikoak:
- Genetikan oinarritutako medikuntza eta osasuna
- Potentzia handiko energia biltegiratzea
- GrinTech (Green Integrated Technology). Ingurugiroa zaintzeko teknologia integratuak edo.
- Konputazioaren nonahikotasun.
- Nanomakinak
- Garraio publiko pertsonalizatua
- Janari eta uztaldi diseinua
- Merkantzia inteligenteak
- Ur merke eta kutsatu gabekoa mundu osoan
- Super sentsoreak
Ikusten denez, teknologiak eta esparru teknologiko-estrategikoak dira aztergai, baina Battellen badituzte beste arlo batzuetara zuzendutako aurreikuspenak: energia, kontsumoa, etxeak, osasuna etxean, ...
Prospectiva Madrid 2014
Egun hauetan Prospectiva Madrid 2014 mintegia egiten ari dira, datozen 10 urteetan Comunidad de Madrid delakoaren garapenerako aukera egokienak aztertu nahiean.
Zazpi hilabete iraungo duen proiektuak hiru fase nagusi ditu: lehenengoa Madrilgo ekonomia egoera eta aurreikuspenen azterketa, bigarrena hamar urteko epean eman daitezken eszenategiei buruzko hausnarketa eta hirugarrenean emaitzak eta estrategiak azaldu.
Gaur lehendabizikoa aurkeztu dute , eta fase honetan nazioarteko ingurunea eta inguruko erregioak, garapen ekonomikoa, demografia eta migrazioak, bizitza kalitatea, azpiegitura eta proiektuak (Joko Olinpikoak barne), sektore produktibo nagusiak eta teknologia berriak aztertu dituzte.
Prospectiva Madrid 2014 eta lurralde prospektiba
Ikerketaren ardura Universidad Antonio de Nebrija -k izango du, Emilio Fontela-ren gidaritzapean, eta prospektiba arloan ezagunak diren beste aditu eta erakunde batzuen laguntzarekin: Futuribles erakundeko Hugues de Jouvenel, Centro de Estudios Económicos Tomillo (CEET), Centro de Predicciones Económicas (CEPREDE) edo COTEC Fundazioarena, esate baterako.
Orain eszenategien hausnarketari ekingo diote. Normalean, lurralde batentzat posible diren eszenategi guztiak edo gehienak kontutan izaten dira prospektiba azterketetan, gero adierazgarrienak edo kontutan izan beharrezkoenak sakonago aztertzeko.
Gipuzkoa 2020 hausnarketa estrategikoan, beste hipotesi askoren artean eta azkenean baztertua izan arren, egoera politikoaren bilakaeraren arabera 2020 urtean Gipuzkoa Foru lurraldea - ondasun eta legedi konpetentziarik gabekoa, Batzar nagusirik gabekoa, ... -, izan ez zitekeela planteiatu genuen.
Planteiatuko dute Madrid 2014 ikerketan, hipotesi bezala sikiera, Madril estatu deszentralizatuago baten hiriburua izan daitekela? Beraz azpiegitura eta zerbitzuen hazkunde tasa murrizketa handiarekin? Gaur egun baino lurralde txikiagoa duen estatu baten hiriburua izan daitekela? EU-ren luzapenarekin pisu gutxiago izan dezakela Europa barnean? Ikerketa zuzentzen duten batzuk ezagunak ditut, saiatuko naiz txostenak lortzen... gustora irakurtzekoak, seguru.
Eguneratua 2005/03/07
Gaur egun, ikerketaren izena Prospectiva Madrid 2015 da. Eszenategien urte-muga edo epea aldatu egin da, 2014tik, 2015era pasatuz.
Medici Efektua

Berrikuntza eta sorkuntza ez omen datoz eremu konkretu batean egindako sakontze lanetik: arlo, ideia, kontzeptu, disziplina eta kultura ezberdinen gurutzagunearen emaitza da. Berrikuntza sortzen duen enfoke nahasketa horri, Frans Johansson-ek Medici efektua deitzen dio.
Irudian ageri den The Medici Effect liburua ez dut irakurri (aipamenak eta egilearen bloga ikusi, bai), baina autorearen arabera berrikuntza ez dator hainbeste industria sektore kontretu baten barnetik edo ezagueraren disziplina konkretu batetik, baizik eta, gero eta gehiago, askoren elkargunetik. Hau da, Medici efektuaren fruitua da.
Ez da ideia guztiz berria. Enpresetan edo erakundeetan diziplina eta kultura ezberdinetatik datorren jendea elkartzeak dakarren onurak aspaldidanik goraipatu izan dira. Disziplina aniztasunaren eta kultur aniztasunaren aberastasunaren defendatzaileen zerrenda luzea da. Enfoke honek enpresa kudeaketa eta estrategian, esate baterako pertsonal eremuan, eragin zuzena du.
Baina, izen berria asmatu du Frans Johanssonek eta berrikuntzaren sorrerarekin eta kreatibitatearekin lotzea asmatu du. Psikologia, ekonomia eta enpresen kudeaketa arloetan larregi jorratu ez den ikuspuntua. Beraz, meritoa du.
Gainera, Harvard Business School-ak, HBS Working Knowledge aldizkari elektronikoan, arreta eskaintzen dio Johansson ikasle ohiaren liburuari.
Eta azken boladan normala bihurtzen ari den bezala liburuaren osagarri garrantzitsuak Interneten:
- Liburu berriak webgunea du: http://www.themedicieffect.com
- Johanssonek liburuari buruzko weblog-a dauka: Stories From the Intersection Stories about breakthrough insights at the intersection of fields, disciplines and cultures based on my new book The Medici Effect
- Promozioaren osagarri gisa, egileak mezuak bidaltzen ditu beste blog batzuetara bere libuaren berri emanez.
- Liburua Interneten saltzen da. Eta ez toki bakarrean, The Medici Effect Amazon Interneteko liburudenda generalistan aurkitu dezakegu edo Interneteko ekonomia eta enpresa liburudenda espezializatuetan: esate baterako, The Economist edo Harvard Business Online famatuetan.
Hau da, Internetek protagonismo handia hartzen ari du liburuen promozioan.
Filmekin gertatu zen bezala, liburuak argitaratzearekin batera promoziorako weba edo bloga sortzea normala bilakatu da.
Prospektiba eta Marketing, ikuspegi berriak
Normalean Prospektiba erakundeen estrategia eta etorkizunari buruzko hausnarketan erabili izan da. Normalean, epe luzeari begira hartu behar diren erabakietan lagungarri gisa: plangintza estratejikoan, alegia.
Egon badira Prospektiba Marketingarekin lotu izan duten autoreak. Esate baterako, Marketingeko guru den Jean-Jacques Lambin-ek bere Marketing Estrategico (Mc Graw Hill) liburuan (Le Marketing Estrategique originalean) kapituloa eskaintzen dio behintzat nik dudan espainolezko hirugarren edizioan: Necesidad de un enfoque integrado: el metodo de los escenarios (281 orrialdean et.)
Gaur aurkitu dut beste aipamen bat erdi-ertain epera zuzendutako marketinga prospektibarekin lotzen duena: Perspective (s) d une prospective client artikuluan.
Duela ez asko Bilbon egon zen Lambin-ek erreferentziako merkatuaren erakargarritasunaren azterketarako proposatzen du prospektiba eta eszenategien metodoaren erabilera.
Aldiz, egia esateko gehiegi sakondu ez arren eta era apur bat nahasi erabiliz, Denis -en webgunean aurkitutako erreferentziak bezeroarengan jartzen du arreta. Denis-en eritziz prospektibak orain arte kontutan izan ez duena:
"De fait dans les analyses, le client est quasi - inexistant ou considéré comme un simple acteur de la demande et résumé sour le terme consommateur au sens économique du terme et non marketing".
"La perspective dun client dynamique, complexe, proteïforme nest donc pas intégré dans les analyses qui sont de ce point de vue quelque peu réductrices."
Azken honetan, konplexutasunean, eta epe luzeari eta merkatura begira egindako hausnarketak bat egitearen beharrean jartzen du arreta.
A suivre....
Intranet joerak
Enpresa eta erakundeen kultura, lehentasunak eta ohiturak oso ezberdinak dira. Erakunde batetik bestera aldaketa asko dago, baina Line56 taldearen albistegi elektronikoan argitaratutako Intranet Trends to Watch For artikuluaren arabera, hurrengo urteetarako Intranet joera amankomun batzuk azpimarra daitezke.
Argi dago ondorioak Ipar Amerikako erakunde eta enpresen esperientzietatik daudela hartuak, eta ez hemengoak, baina hala ere, hona hemen laburtuta aipatzen diren joerak:
- Intranetak berriz sailen edo azpisailen eskura bueltatuko dira (garai batean enpresa edo erakunde osorako zentralizatzeko joera eman zen)
- Espedienteen kudeaketa eta sail legalak inplikatu egingo dira intranetetan, orain arte ez bezala.
- Enpresako lankide guztiak editatzen inplikatuko dira, edo inplikatu beharko lukete.
- Intraneta ez da gehiago izango telefonoen gida korporatibo hutsa (enpresa askotan hori izanda Intranet izarra, erabilera bakarra). Baina hori aldatu egingo da eta aplikazioek indarra hartuko dute
- Erraza ez izan arren, ezagueraren kudeaketarako tresna bihurtuko da Intraneta.
- Informazioa momentuan, azkar (real-time information) ezartzeak, gero eta garrantzi gehiago izango du. Enpresako beste makinek informazio sistemek ematen digutena.
- Intranetetik informazioa berreskuratzea oraindik ere arazoak emango ditu, baina egoera hoberuntz egingo du. (Gaur egun erabiltzaileen %40ak arazoak ditu Intranetetan informazioa bilatzerakoan
- Kontutan izanik zenbat denbora ematen den Intraneten aurrean, estetikak eta erabilgarritasunak garrantzi gehiago hartuko du.
Informazioaren Gizarteari buruzko azken inkestatik - IGI enpresak delakoa - ataratako datuen arabera, EAE-n 10 langile baino gehiago duten enpresen ia %90ak konektatuak daude Internetera, eta gainera asko dira intranetak ezarrita dituztenak, baina potentzialki oso eraginkorrak izan arren (informazioa, ezaguera kudeaketa, proiektuen jarraipena, errekurtsoen kudeaketa, ...) askoren iritziz Intraneten erabilera oraindik oso urria da.
Azken hilebeteetan CodeSyntax -en Intranetak garatzeko Software libreko tresna interesgarria lantzen eta euskaratzen gabiltza. Baina, tresna teknikoki ezin hobea izan arren, erabilera bultzatzea eta onura guztia ateratzean dago gakoa!
Prospektiba agentzia berria
Teknologia transferentzia sustatzeko eta berrikuntza eta teknologia berrietan errekurtsoak eta proiektuak koordinatzeko erakunde berria sortu du Conselleria de Empresa, Universidad y Ciencia delakoak.
"Agencia de Acreditación, Evaluación y Prospectiva" izendatu duten erakunde honekin, Generalitateak gizarte eremu guztietako I+G+B (Ikerketa + Garapena + berrikuntza) programak bultzatzea nahi ditu.
Yahoo Noticias albistegian diotenez, Valentzian sortu nahi duten erakunde berria etorkizuneko proiektuen bideragarritasuna eta aukera berrien azterketa eta ikerketara zuzenduko da.
Erakunde propioen beharra
Ezagueraren gizartean eta edozein lurralderen garapen sozioekonomikoan ikerkuntza, garapena eta berrikuntza programak berebiziko garrantzia dute.
Baina, zoritzarrez orain arte arlo hauek nahiko zentralizatuak izan dira, esate baterako, CSIC-eko ikerkuntza zentru gehienak Madrilen daude edo, beste askok bezala, Euskal Autonomia Erkidegoak ez ditu ikerketa eta garapenerako konpetentziak transferituak.
Argi dago Valentzian sortutako ekimen hau ezinbesteko deszentralizazioaren bidean doala. Era berean, transferentizak ez izan arren, Jaurlaritzaren azken urteetako lehentasunen artean ikerketa eta garapenera zuzendutako inbertsio portzentaia Europako mailara iristea da.
Ikerkuntza lerro nagusiak Europako Programekin - Research Framework Program delakoekin - adostuak izanik, argi dago edozein lurraldek behar duela bertako enpresetan ikerkuntza bultzatu eta teknologia transferentzia errazteko erakunde propioak.
Albistea gazteleraz:Nueva Agencia de Acreditacion, Evaluacion y Prospectiva en Valencia
Berrikuntza zuzendaritza eta erakundeetan

Ikastetxeen Zuzendaritzari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra egingo da egun hauetan Bilbon, Deustuko Unibertsitatean.
Egia esan, trebetasun handia dute jesuitek hezkuntza eta enpresa zuzendaritzan. Munduko Unibertsitate ospetsuenetarikoen artean daude jesuitek kudeatzen dituztenak. Aznar irakasle asoziatu bezala kontratatu duen Georgetown Unibertsitatea barne.
Parentesi artean esan beharra dago Aznarrek irailaren 20an hasten omen dituela Georgetownen Europear Politikari buruzko klaseak, baina ez dakit nola moldatuko dituen Espainako Kongresuko M-11 Ikerketa Komisioan egin beharreko aitorpenak eta klaseak.
Klaseak, fundazioak eta konferentziak ematea ditu orain ogibidetzat. Google addwords en ikusi dut Aznar konferentziantearen iragarkiak, http://www.thinkingheads.com enpresaren eskutik. Hobeto.
Beno, Deustuko Kongresuari bueltatuz, aurten, Berrikuntzarako Zuzendaritza izango da gai nagusia, eta Europatik eta Latinoamerikatik heldutako 160 adituak ikastetxeak ezagutzaren gizartean sartzeko moduaz arituko dira.
Gaia interesantea eta partaidetza ere. Norbait azpimarratzekotan Massachusetts Institute of Technology-ko Peter Senge (Unibertsitatean ezezik, erakundeen aldaketan aditua), Torontoko Unibertsitateko Kenneth Leithwood eta Cardiff-ko Ray Bolam.
Unibertsitateko webgunean - nahiko aldrebesa eta traketsa, eta nere ustez asko hobetu daitekeena - iragarritako albistea
