Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam

NAHI nuke, BEHAR nuke, EGINGO DUT

Maite Rementeria 2005/07/28 18:30

Egin nahi nuke:

Pozik, ipuinetan agertzen diren globo horietako batera igoko nintzateke. Keroseno usainik ez duten horietako batera. Ipuinetakoak ez dute usainik eta ez dira inoiz jausten. Eta Islandiara jungo nintzateke. Eta lehenengo gotik begiratuko nioke, eta gero bertara jetsi eta hilabete emango nuke hara eta hona eskimalak ezagutzen.

Egin behar nuke:

Baina, ametsak amets, Cadizera noa 15 egun pasatzera eta hurrengo astea etxeko paretak margotzen emango dut. Hona hemen,oporretan egiteko "to-do"en zerrenda:

  • Deskantsatu.
  • Etxe berrian kontzentratu eta pareten kolorea behin betiko erabaki.
  • Hilobetaz gozatu.
  • Eguzkia hartu.
  • Kirol piskat egin.
  • Ahoa zaindu.
  • Zeldmanen liburua irakurri.
  • Aspaldian aztoratu xamar euki nauen hori behingoz ahaztu. Delete egin. Utzi tximeletei ihes egiten.

Baina oporrak nahi dena, eta ez behar dena, egiteko dira eta ia seguru zera egingo dut:

  • Seguru nago pareta granatea izan behar dela jakin arren ez dudala kolorea erabakiko berdez pimtatuta ikusi arte.
  • Seguru gizendu egingo naizela. Zeren gauez berandu egingo jata tertulian eta goizean ez dut kirola egitera jaikitzeko adorerik eukiko. Ardo txuriak (umh! barbadillo!) eta zerbezak asko gizentzen dute, eta baita helatuak ere, eta Joni mordua gustatzen jakoz helatuak, eta oporretan gaudenez...
  • Seguru neka neka eginda amaituko dotela Laida eta Galder denbora guztian gainian eukitziaz, baina pakean uzten nauten denbora apurra etzanda emango dut. Eguzki epeletan etzanda, Islandiarekin ametsetan, eta bero sentitzen hasten naizenian jaiki eta uretara!
  • Zeldmanen liburua sin falta irakurrikot baina errezago helduko diot oraindik mesillan dauzkadan beste 2-3 nobela horiei.

Zenbat fruta-egun egin behar dira parrillada bat berdintzeko? Barbakoa bat omen dakagu terrazan!

Amesteari utzi eta banoa trajebaño berri bat erostera. Bi egun barru banoooooooa!

Sharon Jones

Maite Rementeria 2005/07/14 10:12

Bart giro bikaina egin zeban. Etxera erretiratzea pena ematen daban horietakoa. Baina, banijoan etxerantz kotxeko irratia entzuten eta Radio3-en "Sateli 3" egiten deben bi satelite aurreko egunean Madriden ikusi zeben kontzertu batetaz ari ziren. Sharon Jones. Primeran egon zala, galdu behar ez den horietakoa zala, zelan egiten zaban dantza, eta zelan abestu, eta zelan jartzen zaban dantzan publiko osoa, eta...

Nik belarriak erne-erne eta inbidixaz. Halako batian Bilboko Kafe Antzokian jotzen zabela esan zeben. Garajean bertan buelta eman eta Bilbora abiatu nitzan. Bidean gainera kontzerturako sarrera batzuk zeuzkatela iragarri zeben eta trafiko aholuei kasu egin gabe deitu eta Cesar izeneko mutil majo batek bi sarrera eman zizkidan. Ahizpa eta biok jun ginan.

Nerbiosa ailegatu nitzan. Emozionatuta nengoen. Gende dexente eguazten bat izateko. The Dap Kings-ek bi abesti jo ostean azaldu zen Sharon. Beltz beltza, txikitxua, zuriz jantzita eta takoi luze eta fin batzuetara maisutasunez igoa. Flickerren aurkitu dudan argazki honetan bezala

Kriston indarrarekin hasi zuen emanaldia. Oinetakoak kendu eta trantzean balego bezala abestu eta dantzatu zuen behean geunden guztiak trantze berberaz kutsatuz. Hango salto eta oihu eta txaloak. Gospel doinuak zetorzkidan burura. Oso indartsu hasi zan eta gero behera egin zuen apur bat baina azken kantarekin kontzertu borobil eta zoragarri bat egin zuela esan dezaket. Ez dut uste beraiek oso konforme zeudenik soinuarekin baina neri ona iruditu zitzaidan.

Kontzertua bukatu bezain laster, behera jetsi eta jarraitzaile guztiei muxuak ematen eta diskoak firmatzen eta argazkiak ateratzen egon zen. Oso hurbila eta zoragarria begitandu jatan.

Zaramako Roberto Moso ere bertan zegoen, erabat emozionatuta, eta seguru berak nik baino kritika musikal hobea egingo dabala edozein mediotan. Erne egongo naiz.

Droga fuertiekin atrebitzen ez geranok eguneroko bizitzak ematen dizkigun momentuei ahalik eta zuku gehien ateratzen saiatu bihar gera eta ni gaur erabat espidika nago.

Drogak eta armiarma sareak

Maite Rementeria 2005/07/13 11:43

Goizian kafe usainak esnatzea baino plazer hoberik!

Kafe zalea naiz oso baina aspaldian nerbiosa xamar nabil eta kafe dosia jeistea erabaki dut. Eguerdikoa sagratua da baina goizerdian, lo txarraren ondorioz begiak ezin ireki ez banabil behintzat, menta hartzen saiatzen naiz. Eta eguerditik aurrera debekatua.

Atzo gainera esfortsu honetan lagundu dian webgune honen berri eman dit Zaloak. Kafea laga eta ez naiz porroak erretzen hasiko baina hau ikusita kafea txarretan txarrena dala esan leike. Gaur ere menta!

Maialen Araolazaren tarjeta

Maite Rementeria 2005/07/12 10:06

Tarjeta bat diseinatzeko eskatu zidan eta bertikal bat diseinatu diot. Badakit standarra tarjeta horizontala dela baina bertikala aukeratu dugu.

Bi proposamen egin nizkion bata horizontala eta bestea bertikala eta bi aukerak erakutsi nizkionean "hau!" esan zidan segiduan segiduan "maja, gainera mordo bat identifikatzen naiz tarjetiakin!". Ez al da arrazoi nahikoa bertikalaren alde egiteko?

maialen.gif

Egia esan horrelakoa da Maialen, luzea eta indartsua eta kolore urdina bezain gardena eta gainera fisioterapeuta oso oso ona. Bartzelonan egin ditu ikasketak eta musikarien terapian espezializatu da. Inoiz horrelako baten beharra euki ezkero ez ahaztu hona bueltatu eta telefonoa begiratzea.

Cadiuseko II. Koktela

Maite Rementeria 2005/07/08 10:50

Oraingoan 16 lagun gutxienez bildu ginen Cadiuseko Koktelian. Izenak ezin ditut gogoratu baina aurretik interneten ezagutzen nituen zenbait izeni aurpegia ipintzeko parada izan nuen. Ana Malagon, Goio Telletxea, Jon Tribak, Virginia Arregi,... Aurrekoan ezagututako Christian eta Miguel Garcia ere han ziren eta Placidayeyek kale egin zaban. Faltan bota nituen bere galdera eta begi borobilak.

Adimediatik 3 lagun etorri ziren, Aristatik 4 izan zirela uste dut, Hispavistakoak, Facilnet-etekoak, gogoratzen ez ditudan beste enpresa batzuetakoak eta baita freelance moduan lan egiten dutenak ere. Oraingoan Zaloa ez zan etorri eta Gari eta biok jun ginan CodeSyntaxetik.

Gustora egon ginen oraingoan ere bakoitza bere arazoak, trukoak, lan egiteko moduak, eta ez dakit beste zenbat gauza kontatzen. Anak registro eta hosting kontuetan txolloetan txolloena omen den lomejordeinte.net-i buruz hitz egin zidan eta grazia egin zidan izenak. Eta abuztuan, lanean daudenak behintzat, berriz alkartzeko asmoa erakutsi zuten. Ni, seguruenik, oporretan egongo naiz, Andaluzia aldeko hondartzaren batian eguzki epeletan etzanda. Umh!

Kotxean gentozela Gari eta biok konklusio bi atera genituen. Lehenengoa, askoz errezagoa dela enpresa txiki batean lan egitea. Erabakiak hartzeko libertadea duten talde txikiek askoz hobeto funtzionatzen dutela. Eta taldeko partaide bakoitzak, eduki arduradunak, disenatzaileak, programatzaileak,... denek jakin behar dutela apur bat besteen lanari buruz. Diseinatzaileak programazioari buruz jakin behar du eta programatzaileak informazioaren arkitekturaz eta erabilgarritasunaz.

kiss.gif

Eta bigarren konklusioa KISS izan zen. Keep it Simple (Stupid). Gure ofizinako pareta batean lau letra hauek dauzkagu enmarkatuta eta inoiz proiektu bat larregi korapilatzen hasten danian "kiss!, kiss!, kiss!" hasten da norbait diharka eta berriz atzera egiten dugu. Zenbat eta sinpleagoa orduan eta errezagoa da, bai erabiltzailearentzat eta baita wegilearentzat ere bai. Informazioa ez den guztia zarata da, Josuk esaten daban moduan.

Erreta somatu nituen onduan jarrita neuzkan zenbait lagun, erreta beraien enpresekin eta han dauzkaten lan egiteko moduekin. Trabak baino ez dituzte aurkitzen beraien egunerokotasunean eta lastima bat da. Pozik etorri nintzan Codesyntaxen lan egiteko daukadan pribilegioaz konsziente, baina ez dezala Enekok hau irakurri, ia lanera etortzeagatik kobratzen hasi bihar jatan eta nere ekonomia ez dago gastu extratarako!