Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Drogak eta armiarma sareak

Drogak eta armiarma sareak

Maite Rementeria 2005/07/13 11:43

Goizian kafe usainak esnatzea baino plazer hoberik!

Kafe zalea naiz oso baina aspaldian nerbiosa xamar nabil eta kafe dosia jeistea erabaki dut. Eguerdikoa sagratua da baina goizerdian, lo txarraren ondorioz begiak ezin ireki ez banabil behintzat, menta hartzen saiatzen naiz. Eta eguerditik aurrera debekatua.

Atzo gainera esfortsu honetan lagundu dian webgune honen berri eman dit Zaloak. Kafea laga eta ez naiz porroak erretzen hasiko baina hau ikusita kafea txarretan txarrena dala esan leike. Gaur ere menta!

etiketak: beste kontu batzuk
Patxi
Patxi dio:
2005/07/13 19:31

Bien bien... Armiarma horrek beraz... Lan gutxiago egiten du: ondo. Jan ere gutxiago egingo du, ez da oso tripontzia izango. Hori hobeto. Ez ditu ohizko eraikuntza aspergarriak egiten, baizik eta artista atera zaigu. Begira ze ondo. Zalantzarik gabe, kafezaleak aparteko espeziea gera.

Emmmm... Kafetxo bat, Maite?

Agruatxi
Agruatxi dio:
2005/07/13 18:30

Jesus, hau bai arintasuna botoiari ematen..... Estooooooo.... Zelan esan dozu..... kafearen ordez, zer?

Muakkkkkkkkkk

Agruatxi
Agruatxi dio:
2005/07/13 18:27

Joeeeee... ba imagina ezazu ezer esan gabe holako ikerketa bat antolatzen badute zuri/niri/guri buruz... vamos... ez dakit nik... baina ni gehiago nago desfase pribatizazioaren alde... poor little spider!!!!!!!

zaloa
zaloa dio:
2005/07/13 17:23

Ba honek gogorarazi dezta atzo entzun neban berrixa. Katalunian onartu dabe kanabisaren erabilera terapeutikua!!! Ihesa, kantzerra eta beste zenbait gaixotasunek eragin ditzaketen lo hartzeko arazoak, goragaliak, apetito falta etabarrak ekiditzeko edota sintomak gutxitzeko. Bartzelonako 4 farmazietan jarriko da kanabixa salgai. Ia Euskal Herrixa dan hirugarren herrixa lege hori onartzen! :)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: