Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / NAHI nuke, BEHAR nuke, EGINGO DUT

NAHI nuke, BEHAR nuke, EGINGO DUT

Maite Rementeria 2005/07/28 18:30

Egin nahi nuke:

Pozik, ipuinetan agertzen diren globo horietako batera igoko nintzateke. Keroseno usainik ez duten horietako batera. Ipuinetakoak ez dute usainik eta ez dira inoiz jausten. Eta Islandiara jungo nintzateke. Eta lehenengo gotik begiratuko nioke, eta gero bertara jetsi eta hilabete emango nuke hara eta hona eskimalak ezagutzen.

Egin behar nuke:

Baina, ametsak amets, Cadizera noa 15 egun pasatzera eta hurrengo astea etxeko paretak margotzen emango dut. Hona hemen,oporretan egiteko "to-do"en zerrenda:

  • Deskantsatu.
  • Etxe berrian kontzentratu eta pareten kolorea behin betiko erabaki.
  • Hilobetaz gozatu.
  • Eguzkia hartu.
  • Kirol piskat egin.
  • Ahoa zaindu.
  • Zeldmanen liburua irakurri.
  • Aspaldian aztoratu xamar euki nauen hori behingoz ahaztu. Delete egin. Utzi tximeletei ihes egiten.

Baina oporrak nahi dena, eta ez behar dena, egiteko dira eta ia seguru zera egingo dut:

  • Seguru nago pareta granatea izan behar dela jakin arren ez dudala kolorea erabakiko berdez pimtatuta ikusi arte.
  • Seguru gizendu egingo naizela. Zeren gauez berandu egingo jata tertulian eta goizean ez dut kirola egitera jaikitzeko adorerik eukiko. Ardo txuriak (umh! barbadillo!) eta zerbezak asko gizentzen dute, eta baita helatuak ere, eta Joni mordua gustatzen jakoz helatuak, eta oporretan gaudenez...
  • Seguru neka neka eginda amaituko dotela Laida eta Galder denbora guztian gainian eukitziaz, baina pakean uzten nauten denbora apurra etzanda emango dut. Eguzki epeletan etzanda, Islandiarekin ametsetan, eta bero sentitzen hasten naizenian jaiki eta uretara!
  • Zeldmanen liburua sin falta irakurrikot baina errezago helduko diot oraindik mesillan dauzkadan beste 2-3 nobela horiei.

Zenbat fruta-egun egin behar dira parrillada bat berdintzeko? Barbakoa bat omen dakagu terrazan!

Amesteari utzi eta banoa trajebaño berri bat erostera. Bi egun barru banoooooooa!

etiketak: beste kontu batzuk
Julen
Julen dio:
2005/07/28 22:02

Maite txapeldun!

Islandian eskimalak daudela sinestarazten digun blogari bakarra! ;-)

Ondo pasatu oporretan, Maite! Muak!

Patxi
Patxi dio:
2005/07/29 11:02

Egin beharko zenituzkeen eta egiten bukatuko dezun inertzia horretan sartuta... Zurrunbiloan ez zaitezela gizonezkoen bainujantzi batekin atera dendatik, bikini bat erostera junda!

Bueno, batek baino gehiagok eskertuko luke baina...

Edonondik begiratuta, zurea bai bizimodua! Jan, lo, irakurri, jolastu, barbakoa, hondartza...

Zure oporrak dira nere Islandia!

Ondo ondo pasa!

Agruatxi
Agruatxi dio:
2005/07/29 13:38

Kontutan izanda askotan egin nahi ditugun gauzak behar “anarkistak”direla, lehenengo eta bigarren atalak bildu eta gogor eutsi... ummmmmmmmmm........ooooooooooso pasa eta badakizu...... tximeletak akabatzeko modurik onena???? Nora zoazen ikusita, ardo txuri goxo goxo horretan itotzea, bueno, glubssss buztitzea esan nahi nuen....

Muakkkkkkkk

Miel
Miel dio:
2005/07/31 14:41

ONDO PASA! AH! AHAZTU GABE, ILOBA H GABE DA.

Andoni
Andoni dio:
2005/07/28 21:46

Ongi pasa, merezi duzu-eta. Indar berriekin bueltatu.

Miguel
Miguel dio:
2005/07/29 01:47

oporrak?? :) Ondo pasa! eta deskantsatu eta gozatu! hori da inportanteena! :)

Er Pixa
Er Pixa dio:
2005/07/29 09:43

eta aukeratu duzu zein hondartzatara joan?

Ondo ibili!

John Whitechapel
John Whitechapel dio:
2005/07/29 10:03

Hi Urr,

Lasai, Islandiara zatozen hortan Björk eta biok izango gaituzu zai.

;0)

John

oxi
oxi dio:
2005/07/29 10:59

islandian, kadizen edo elgoibarren egon ez zaukenat dudarik earki ibiliko haizela eta alperrik ez haizela galduko, ezten da komeni!!! ummmmm ardo txuria, guk ere afaritxo bat egiin behar dinagu. muxu mait.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: