Cadiuseko II. Koktela
Oraingoan 16 lagun gutxienez bildu ginen Cadiuseko Koktelian. Izenak ezin ditut gogoratu baina aurretik interneten ezagutzen nituen zenbait izeni aurpegia ipintzeko parada izan nuen. Ana Malagon, Goio Telletxea, Jon Tribak, Virginia Arregi,... Aurrekoan ezagututako Christian eta Miguel Garcia ere han ziren eta Placidayeyek kale egin zaban. Faltan bota nituen bere galdera eta begi borobilak.
Adimediatik 3 lagun etorri ziren, Aristatik 4 izan zirela uste dut, Hispavistakoak, Facilnet-etekoak, gogoratzen ez ditudan beste enpresa batzuetakoak eta baita freelance moduan lan egiten dutenak ere. Oraingoan Zaloa ez zan etorri eta Gari eta biok jun ginan CodeSyntaxetik.
Gustora egon ginen oraingoan ere bakoitza bere arazoak, trukoak, lan egiteko moduak, eta ez dakit beste zenbat gauza kontatzen. Anak registro eta hosting kontuetan txolloetan txolloena omen den lomejordeinte.net-i buruz hitz egin zidan eta grazia egin zidan izenak. Eta abuztuan, lanean daudenak behintzat, berriz alkartzeko asmoa erakutsi zuten. Ni, seguruenik, oporretan egongo naiz, Andaluzia aldeko hondartzaren batian eguzki epeletan etzanda. Umh!
Kotxean gentozela Gari eta biok konklusio bi atera genituen. Lehenengoa, askoz errezagoa dela enpresa txiki batean lan egitea. Erabakiak hartzeko libertadea duten talde txikiek askoz hobeto funtzionatzen dutela. Eta taldeko partaide bakoitzak, eduki arduradunak, disenatzaileak, programatzaileak,... denek jakin behar dutela apur bat besteen lanari buruz. Diseinatzaileak programazioari buruz jakin behar du eta programatzaileak informazioaren arkitekturaz eta erabilgarritasunaz.
Eta bigarren konklusioa KISS izan zen. Keep it Simple (Stupid). Gure ofizinako pareta batean lau letra hauek dauzkagu enmarkatuta eta inoiz proiektu bat larregi korapilatzen hasten danian "kiss!, kiss!, kiss!" hasten da norbait diharka eta berriz atzera egiten dugu. Zenbat eta sinpleagoa orduan eta errezagoa da, bai erabiltzailearentzat eta baita wegilearentzat ere bai. Informazioa ez den guztia zarata da, Josuk esaten daban moduan.
Erreta somatu nituen onduan jarrita neuzkan zenbait lagun, erreta beraien enpresekin eta han dauzkaten lan egiteko moduekin. Trabak baino ez dituzte aurkitzen beraien egunerokotasunean eta lastima bat da. Pozik etorri nintzan Codesyntaxen lan egiteko daukadan pribilegioaz konsziente, baina ez dezala Enekok hau irakurri, ia lanera etortzeagatik kobratzen hasi bihar jatan eta nere ekonomia ez dago gastu extratarako!
erreta? qué vaaaaaaaaa... prejituta bakarrik... orain dela ez asko ezagutu nuen KISS kontzeptua eta polita dela uste dut. eta ez dakit zergatik zinemako "kiss me, stupid" ekartzen dit gogora. asko poztu ninduen aspalditik miresten dudan jendia ezagutzia. laister errepikatzea espero det! muxuk!