Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Maialen Araolazaren tarjeta

Maialen Araolazaren tarjeta

Maite Rementeria 2005/07/12 10:06

Tarjeta bat diseinatzeko eskatu zidan eta bertikal bat diseinatu diot. Badakit standarra tarjeta horizontala dela baina bertikala aukeratu dugu.

Bi proposamen egin nizkion bata horizontala eta bestea bertikala eta bi aukerak erakutsi nizkionean "hau!" esan zidan segiduan segiduan "maja, gainera mordo bat identifikatzen naiz tarjetiakin!". Ez al da arrazoi nahikoa bertikalaren alde egiteko?

maialen.gif

Egia esan horrelakoa da Maialen, luzea eta indartsua eta kolore urdina bezain gardena eta gainera fisioterapeuta oso oso ona. Bartzelonan egin ditu ikasketak eta musikarien terapian espezializatu da. Inoiz horrelako baten beharra euki ezkero ez ahaztu hona bueltatu eta telefonoa begiratzea.

etiketak: diseinua
Patxi
Patxi dio:
2005/07/12 16:48

Gustatzen zait txartela. Kolorea oso aproposa, nere ustez behintzat. Urdina: zerua-itsasoa, pakea, atsedena... Minez dagoen batek asko eskertzen duen kolorea.

Maite
Maite dio:
2005/07/12 19:20

Ni ere Luistxorekin bat nator, nik ere besoak ikusten ditut argi argi. Baina beste galdera bat dakat: zer da zehazki musikarien terapia?

Superbai
Superbai dio:
2005/07/12 18:19

Enfelmo, ni? Ja! Eta hori esaten du buztanen luzaeraz hainbeste teorizatu duen batek...

Luistxo
Luistxo dio:
2005/07/12 17:49

Ezetz, Goio. Inondik ere. Baina 10 puxtarri zure komentario horri, erej un enfelmo.

Superbai
Superbai dio:
2005/07/12 17:31

ba, kontuz ibili ez baduzue zakil logoen lehiaketan parte hartu nahi...

oier
oier dio:
2005/07/12 22:51

Hara! Maialenekin adarrak jartzen nauzu beraz... en fin en fin en fin.... ;-) Halaxe da mundua! Laztanak bixondako. PD: nere biharreko logua Ander Arroitajauregik marraztutakua da. Hala!

Etiam
Etiam dio:
2005/07/12 19:33

Ba Maialenek berak askoz hobeto azalduko luke eta gaizki egiten badut zuzenduko nauela espero dot. Kontua da, instrumentuekin ordu asko ematen dituzten musikariek, postura ez egokien ondorioz, minak eta lesioak eukitzen dituzte. Maialenek, min horiek tratatzeaz gain, gaitza ekiditzeko terapiak lantzen ditu.

Luistxo
Luistxo dio:
2005/07/13 13:30

Zurea larria da, Goio. Buztanaren artikuluan zuk fellatio bat ikusten duzun tokian, nik merkadoteknia azaltzen dut. Seguro irudi honetan ere zakil luze bat ikusten diozula panpinari. Erruki dizut. Terapeuta bat behar duzu.

matx
matx dio:
2005/07/15 14:39

JOpelax!! Maite, oso ondo azaldu dozu zer dan musikarien terapia, beraz galdera erantzunda dago. Banekixan propagandia emongo zeztala zure blogak baina ez hainbeste!Are gutxiago komentarixo buztaneroak eukiko zitxunik... Ze tarjeta politxa ezta?Neri asko asko gustatzen jata. Eta Maite nerekin egon zanian, libre zeuala esan zeztan. Hala ere eskerrik asko maite adarrak nerekin ipinitziagaitxik!!Ditxosa ni!

Sare
Sare dio:
2005/12/10 14:49

Eta nun zaude lanian Maialen? Eibarren bertan? BArtzelonan? Gauza kuriosoa musikoengan horrela pairatzea! Orain musikari guztiak jakinaren gainean ipintzea baino ez jatzu falta! Danak zuriak izango dozuz! Hortarako eingoizu euskal blogintzak publizitatia. Txartela majua!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: