Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Mentalitea

Mentalitea

Leire Narbaiza 2012/08/04 11:50
Berria egunkarian abuztuko kolaborazioa "Gerizpean" atalean. 2012/08/04

Zenbatetan eman beharko dugu nortasun agiriaren fotokopia tramite bat egiteko? Noiz arte jarraituko dugu Bilboraino joaten agiri zigiludun bat jasotzera? Noiz amaituko da sinadura faxez bidali behar izatea? Bai, ez gaude 1980an, XXI. mendean baizik, eta oraindik zenbait administrazio eta enpresatan paperaren mentalitatearekin jokatzen jarraitzen dute.

Azkenekoa, senide bati pasatu zaiona: txartelen zorroa galdu zuen oporrak hartzekoa zen egunean. Nortasun agiria, kreditu eta Lurraldebuseko txartelak zituen bertan. Bankuko txartela dei batekin baliogabetu zuen, eta Lurraldebusekoa e-mail bidez egiten ahalegindu zen. Baina Saninazio jai-zubia tartean, ez zioten ezeztatu. Topatu zuenak, bitartean, erabili egin dio txartela, eta dirua gastatu. Hori bai, abuztuaren 1ean 08:30ean telefonoz deitu zioten esanez ezin ziotela baliogabetu bere sinadura eduki ezean! Familiako hori oporretan dago, eta galdetu zion ea nola bidaliko zion izenpea. Erantzuna: faxez (!) edo eskaneatuta e-mail bidez! Faxez? Baina atzera egin dugu denboran? Kreditu txartela dei huts batez ezezta genezake eta Lurraldebusekoa ez? Faxez bidalitako zirrimarra batek hainbesteko balioa du? Segurtasuna handitzen du? Bai, zera!

Burokrazia zikina besterik ez da! Paperera lotuegi dagoena, zigiluak, sinadurak, egiaztapenak behar dituena. Agian, paperkraziak beldurra dio paper falta horri, euren lana arriskuan ikusten duelako, zigilatu beharrik ez badaukagu zigilatzailea soberan dagoelako. Baliteke.

Niri ere gertatu zaizkit horrelakoak. Beharbada larriena orain urte batzuk pasatu zitzaidan, INEMen (Espainiako lan bulegoan). Langabezian geratu nintzen udan, eta subsidioa kobratzera joan nintzen. Fenomeno paranormalak gertatu ohi dira bertan; izan ere, beti paperen bat falta zaigu bezerooi. Kontua da oporrak hartu berri geundela, enpresa itxita. Emandako agiriak baino ez neuzkan, baina, beti pasatzen den legeztxe, INEMekoak enpresaren paper bat falta nuela esan zidan. Zer egin? Nora jo? Nire enpresari zegokion INEMeko bulegora deitzeko esan zidan langile ozpinduak, «hor konpon, Marianton» esanez bezala.

Deitu nuen beste bulego horretara, eta non esaten didaten paper hori ez zela beharrezkoa, beraiek intranetez egiten zutela eta enpresek zegoeneko ez zidatela eman behar! Haluzinatuta eta sutan nire bulegora itzuli nintzen, guztia kontatu nion ozpinduari, eta «badaezpada» eskatu zidala berak erantzun! Edo ez zeukan ideiarik edo izorratu nahi ninduen. Eta ez dakit zer den larriagoa utzikeria ala gaiztakeria.

Kontrakoa ere gertatzen da: Biba! Badaukagu era modernoan egitea! Dena egingo dugu e-mail eta web bidez! Gu baino modernoagorik ez dago! Gezurra! Langileak ez kontratatzeko beste jukutria bat baino ez da. Diruan baino ez dute pentsatzen, zenbat aurrez dezaketen horrela eginda. Berdin dio webak azpiegitura nahikorik duen edo populazioaren zati bat baztertzen duen. Diruaren burokrazia da, dirukrazia!

 

etiketak: , ,
oier
oier
2012/08/06 11:59
Arrazoi osoa Leire. Zenbat amorrarazten duen burokrazia txatxu horrek, eta zenbat denbora galarazten diguten prozedura absurdo horietan kateatuta jarraitzen dugulako. <a href="http://eibar.org/blogak/oie[…]enak">Burokraziaren zepoaz</a> jardun nuen kulturaren kontseiluan, eta horrekin lotuta dago zuk aipatzen duzun hau, eta kultura alorrari aplikatuta, edozein deialditan parte hartzean sufritu behar izaten dugu. Zenbat agiri eskatzen dizkiguten beraiek eman beharrekoak! Alegia, deialdi batean eskaera aurkezteko dozena erdi paper eskatu eta ia-denak administrazio bereko beste bulego batzuetara joan eta han ordenagailutik inprimatzen dituzte. Informazio guztia ordenagailuan badute, zergatik mariatzen gaituzte gu hara eta hona!!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar gehi lau? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Sustatuko Zer erantzi atala

Azken erantzunak
Lagun batek e-mail bat bidali dit postari ... Leire Narbaiza, 2013/05/23 00:34
Gero eta gehiago gogoratu ta abestu beharko ... mohandas, 2013/05/03 17:51
Duela 35 urte kantatzen genduan beste bertsio bat ... Serafin, 2013/05/02 11:50
Ederto kontatu dozu Elgetakoa, kronika aparta... ... Ima, 2013/03/20 13:43
Aitziber, gipuzkeraz edo nafarreraz hitz egiten ... zentrifugo, 2013/03/19 12:12
Egia da badagoela jendea gipuzkoa aldean, ... Aitziber Iriarte, 2013/03/18 19:12
Garbiñe Larrea: falta zena, hori ere donostiarron ... izozkitasu, 2013/03/18 11:00
AMEN, LEIRE! Nuria Fdz. de Arroiabe, 2013/03/18 09:55
Potxola! Ea Ruperren bideoa Vimeora igo eta ... Josune, 2013/03/17 00:07
Leire, Duela bizpahiru egun zeurea irakurri-eta ... Eustakio eta Serafinen lagun zahar bat, 2013/03/16 20:22
Kontagailua