Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2006 Martxoa

Artxiboa Martxoa 2006

Botelloia

Aspertuta nago tontokerixak entzutziakin! Ikerketa baten ostian, soziologuak topau dabe botelloian zergaittixa: gaztiak zailttasunak dakez helduen munduan sartzeko. %60k ez dake ez etxerik, ez biharrik, ez bikotekiderik. Hori dala eta, lagun artia bihurtzen dabe basleku, eta botelloia egitten dabe! A!!!!

Oiñ Amama Kipuletan espirituak hartuko nau (gero eta gehixago nabill holan, eta kezkatzen hasitta nago!). Ikasten amaittu nebanian.-larogeta hamarreko harmarkadian hasieran- kuadrillako bik baiño ez zeben egitten bihar, familixako negoziuetan gaiñera. Nik nahiko bizkor topaun neban biharra, baiña ebentualidadian jarraitzen dot. Ez zeguan biharrik iñun, ezta zabor-kontratuak be ez!. Iñor akordatzen da zenbat jente juaten zan Londresera inglesa ikastera-edo?

Etxia erostia eziñezkua zan, interesak %17xan zeguazelako (ezagun batek ehun milla pezeta baiño gehixago pagatzen zeban hipotekia oiñ hamabost urte!. Babes ofizialeko etxerik be ez zeguan barren. Alokatzeko etxerik be ez.

Bikotiana lehen eta oin bakotxan abilidade-suerte kontua da/zan. Gaiñera, bizimodu independientia egitteko ez dot uste bikotekiderik bihar danik.

Gurasuak paruan, rekonbersiño industrialan sasoia, eta poltsikuan diru gitxi. Hori bai, tabernetan ibiltzia askoz merkiagua zan. Elgobarrera juaten hasi giñanian (hau larogeiko hamarkadian amaieran! Bai, gure belaunaldixa hasi zan bertara juaten) ehun pezeta jartzen genduan botian eta hamar gorri gasakin edaten genduazen; aguantau ezkero, jakiña. Konbinauen preziuaz ez galdetu, holakorik hartzeko sekula ez zeguan dirurik-eta.

Gauza asko aldatu dira. Gazte batzuek (askok) automobilla dake, baitta kotxia tuneau be. Gure kuadrillako batek, autua zeukan bakarrak, ziento beintikuatro granatia, tuneo ekologikua zekan: atzeko partian, lurrian karrozerixan zulua zekan (ez zeguan ITV-rik), eta perretxikuak urtetzen zetsen!

Beste sasoi bat zan. Illunagua, gogorragua, oso dibertigarrixa eta imaginaziñoz betetakua. Lehen poteo-txikiteua egitten genduan, oin botelloia (edo litruak, edo botilatzarra, edo..), gauzia lagunekin egotia eta ondo pasatzia, diru gitxi gastauta. Azken baten ez da hainbeste denpora pasau; neretako, behintzat. Soziologuak nahi dabena esatia dake, botelloian errezoiak ekonomikuak diralakuan nago. Holan, errez-errez

Nik pena bakarra dakat: iñork ez desta e-mailik bialdu mega-botelloira konbidatzeko. Amama Kipuleta zaharregixa ete?

Leire Narbaiza 2006/03/17

Birusa

Makalik nago, ondoezik nabil. Ez dakat gogorik ezer egitteko. Nahieza dakat. Nekatuta, kantsauta, aspertuta. Aspaldittik. A! eta dezimak!

Analisixak egin eta dana ondo (Gabon ostian!). Tira, belozidade pixka bat. Bagekigun: oso “ona” nago baiña azelerau samar :-). Hortaz, birus bat ei dakat. Ei.

Hurrego analisixetan ERC edo REC be badakat (ez dakit katalan bihurtu naizen edo disko bat grabau bihar dodan!). Horrek be birusa adierazten ei dau.

Zorionez, deskartau deste gaixotasun txar mordua: monomukleosixa, tuberkulosixa, erreumia, leuzemia, Hopkins, bihotzeko edozer (“mal de amores” izan ezik), fibromialgia, izen japoniarra dakan sindrome bat…Ni pozik nago. Baiña aspertuta. Eskerrak ez dodan umoria galdu!

Liburutegiko bezerorik onena naiz. Otsaillian bederatzi liburu irakurri dittut. Gaur gabian hamargarrena irakortzen amaitzia pentsatzen neban, baiña idea hau idatzi biharra nekan…Libururik meheienak 300 orri zittuan, eta potoluenak 600dik gora! Tenplarixa bihurtuta nago, deskubridu dot nun daguan Griala! Okultismuak ez daka sekreturik! Pentsaizue zelako gauza serixuak irakorri dittudan!

Eta nere bizitza soziala? Puf! Desastria! Ez batzarrik (bai..Deporreko urteko asanbleia eta peorakua!), ez Gaztaiñerre, ez Gabon gaba, ez Santa Ageda, ez Aratoste. Afari baten, despadida baten eta eski irtera bittan kale! Aurten ez sanblasik, ez pellarik. Garbiñen urtebetetzia baiño ez. Frantseseko klasietara be piper. Ziberbitza soziala be gitxi. Nerekin batera nere ordenadorak pof! egin zeban.

Hori bai, jendia ez da nerekin ahaztu. Eta, gaiñera, pare bat gizonezkok be erregaluren bat be egin deste (ez San Balenetinen, horraittiok!)

Zergaittik kontau detsuedan nere rollo hau? Ba, Rocio Juradoz, Albako dukesaz, Patrizian programaz… kokoteraiño nagualako eta premiñia nekalako. Ez bajatzue gustau, neri bai. Hor konpon, Marianton!

Hau guztiau bota ostian, esateko dakat astelehenian hasi bihar naizelabiharrian. Medikuak esan desta esperimento bat egitteko: lanera juan eta ia nunbaittetik errementatzen dodan! Testuala! (bo, hacemos el experimeto a ver si revientas por alguna parte (sic).

Beraz, datorren astian polbora konplejuakin juango naiz biharrera, edo nitrogizerina, ia errementatzen dodan!

Leire, benetan esplosibia

Leire Narbaiza 2006/03/01

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara