Sandaliak
Zapatak ikaragarri gustatzen zaizkit. Denak ditut gogoko. Zapatilak, botak, zapatak, abarketak, esklaboak, abarkak, botinak, txapinak, zuekoak, bailarinak, pisamierdak, txankletak, kanperak, saloi zapatak, txarlot itxurakoak, mokasinak, inglesak, sandaliak
Hau guztiau egia bada ere, ezin ditut horretako asko jantzi, oin bereziak ditudalako: behatz potoloa luzeegia;beste behatzak txikiak eta lotsatiak; oinbularra altuegia; oinazpiko arkua handiegia Gaztetxotan plantillak erabili nituen, eta oraindik ere, zapata batzuk ez zaizkit ganoraz egokitzen. Lastima!
Oinetakoak txikitu arte erabiltzen ditut, asko kostatzen zait nire oinera egitea, eta hori lortu dudanean, altxorrik preziatuenak dira.
Baina denen artean gehien maite ditudanak sandaliak dira. Askatasun sentsazio ikaragarria ematen didate. Asko kostatzen zait galtzetinak kentzea (hauek ere asko maite ditut-eta). Hori bai, behin liberatuz gero, hotzak akabatzen egongo naiz goiz eta gauez, baina eguerdi-arratsaldetan disfrutatzen jarraituko dut.
Modaren esklaboak garenez, badakit horterada hutsa dela sandaliak eta galtzetinak janztea, tamalez. Hala ere, nik inoiz probatu dut, eta egia esateko, oso-oso erosoa da. Gozada bat! Egin proba: fraile-sandaliak galtzetin politak, fresko egiten duen udako goiz batean, eta gero kontatu! Modan jartzeko modukoa izan liteke! Gauza txarragoak jantzi izan ditugu, gero!
Atzo jantzi nituen lehenengoz sandaliok, eta eguraldiak laguntzen badigu urrira arte ez ditut kenduko. Hori zoriona! Behatzak libre eta gustura ibiliko dira, ni fresko eta eroso, eta galtza-galtzetin-galtzerdi gutxiago garbitzeko. Gainera oin arraro hauek asko gustatzen zaizkit, ederrak dira, eta orain luzitzeko aukera dut. Ez dago sandalia baino gauza hoberik!
Ba mezedez, egidazu mezede bat, zapatak hainbeste guztatzen zaizkizu, ea topatzen dituzun sandaliak batzuk "plantillak ortopedikak" erabiltzeko, hau da, bere plantilla kendu ahal bada eta nire ipini, edo zerbait, hainbeste denbora nago bilatzen ezen aspertuta nagon. Barkatu nire erroreak baina ikasten nago.
Agur!!!