ETB-1 ez da niretako
Telebista erosi dut. Orain hilebete. Nire lehenengo telebista. Lau urtean bizi izan naiz horrelako barik. Nire burua probatzen. Sintonizatu nuenean militantziaz, dena esan behar bada, ETB-1 lehengo kanalean jarri nuen. Alferrik!
Euskaldun zahar alfabetatua naiz, soziolinguistikan AB esaten dena. Bizkaieraduna, baina beste euskalki batzuk ondo ulertzeko kapaza. Begitu zein arraroa naizen, liburuak euskaraz irakurtzen ditut! Hala ere, ETB-1 ez da niretako. Norendako da, niretako ez bada?
Nik ezin dut ETB-1 ikusi: ez zazkit ez futbola ez pilota gustatzen, ez daukat umerik eta Goenkalerekin izango da hamarkada bat nazkatu ninduena. Eta neguko programazioaren gainean dihardut, udakoarekin sartu barik!
Film bi astean, bata umeendako, eta bestea aspaldikoa. Ez dago telesailik; bai kulebroi bat, baiña umeendako!!! Bertako monjak abitu larrosa daukate! Eta Gag for laugh, zer diostazue? Edozein ordutan, edozein momentutan. Teleberriak ere ETB-2koak baino laburragoak, estudioa ere txikiagoa eta argi gutxiagorekin!
Kalaka hasi zenean esperantza isiotu zitzaidan. Lehenengo gaia ausarta. Baina kaka morralean! Gaiak azaletik tratatuta, jende gehiegi iritzi-emale Eta hori erreportaiak zeukan soinuaz ezer esan gabe. Horrek aparteko post-a beharko luke-eta. Eta Eguzkitze? Zelako poseak! Boris Izagirre ematen zuen barren!
Ikus dezakedan bakarra Bertatik bertara, baina egunero ere ez da. Eta Firin faran goizeko seietan jaiki behar ez dudalako eta hontzaren modukoa naizielako: gauekoa Mihiluze eta Wazemank ere polito daude; oraindik, baina, ez diet puntua hartu.
Esango didazue horrela nola lehiatuko den erdaraz dauzkagun kate mordo horiekin. Zaborra eskaintzen digute kate guztiek. Konforme. Kritiko izan barik irensten dugu. Ados. Baina ETB-1ek zaborrik ere ez digu eskaintzen. Baina kalitaterik ere ez. Euskaldunok tontoak gara, ala? Zertarako sortu zuten ETB-1? Euskara bultzatzeko? Ala kirol-telebista egiteko?
Morauk Surper-euskalduna kantan dioen moduan:Tripazorro isil, bihotz onekoa, primitibo engina erreza, etxekoen nagusi, kanpokoen morroi, zerbitzari oso leiala horrela nahi ote gaituzte ETB-1eko buruek?
Orain dela ez asko entzun nuen Euskadi irratian, etb1-ko programazioa ongi pentsatu eta aztertua dagoela. Esaten zutenez, futbola eta pilota dira audientzi handiena duten programak, eta horrekin euskaraz gutxi ala ezer ez mintzatzen direnak hurbildu nahi dituzte etb1-era. Ondoren haur programazioarekin ba umeak euskaraz telebista ikustera ohitu nahi dituzte. Eta Goenkale, ezin da ukitu, hori salsa-rosa bezala da, ez du inork gustuko baina kriston audientzia du. Baina azkenean berdin gaude, umeak euskarazko telebistara hurbildu, eta hazten direnean gustuko ezer ez izateko, eta kirola ikusten dutenak, bakarrik kilora ikusteko. Beraz, jende asko dago etb1 ikusteko prest, baina etb1 ez du ezer eskaintzen. Etb2 euskaraz jarri edo etb3 euskaraz sortu beharko litzateke. PD: Agian oraindik telebista itzultzeko garaiz zaude.