Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Vredaman

Vredaman

Leire Narbaiza 2006/02/02 12:21

azken aldian Eibarko liburutegiko bezero oneetakoa naiz. Liburu mordoa nabil hartzen eta irakurtzen, baina danak nobelitak, edo nobeloiak, nahi izanez gero. Potoloak, arinak (argumentu aldetik), ahalik eta neurona gutxien gastatzeko, best sellerrak berba baten esateko. Konplikaziorik barik.

Euskaltegian nahiko liburutegi polita daukagu, eta guk irakasleok liburuak erosi ahala, irakurri eta urraska sailkatzen ditugu.Horrela iritsi zitzaidan Vredaman. Irakurtzeko gogoa neukan, baina banekien momentua ez zela. Hala ere, hartu egin nuen.

Irakurrita dauzkat Unai Elorriagaren beste liburu biak. Lehengoa, ikaragarri gustatu zitzaidan. Bigarrena ere gustuko izan nuen. Zerbait falta ziotzaiola iritzi nion baina.

Hau ere gustatu zait. Asko. Alde batetik umeak berba egiten duenean umeen modura jarduten du. Gero pertsonaiak: denak frikiak, imaginazioz beteak istoriaz josita...Disfrutatu egin nuen benetan.

Istorioa xumea da. Bere txikitasunean eguneroko gauzak ere kontatzen ditu. Umearen une kritikoa kontazten du, betiko gogoratuko duena.

Eta kapituluak? Kapitulu bat esaldi baten erdian amaitzen da. Eat bestea hasi essaldiaren beste erdiarekin. Fenomenoa!!

Hori bai, liburua amaitu eta ez dut jakin zergatik duen hain izenburu arraroa.

etiketak: liburuak
Iker Rocandio
Iker Rocandio dio:
2018/11/16 11:02
Iepa, Leire. Nik ointxe irakorri dot liburua. Izenburuari buruzko azalpena, egileak batxillergo ikasle batzuentzat bere herrixan, Algortan, egin zeban aurkezpenean egon zan gazte batek emoten dau: "...bi izenen arteko nahastearekin batera, izen horien atzean dauden bi istorioak liburu honetan txertatzen dituen; alde batetik, Vardaman izeneko umea, horregatik da umea narratzailea liburu honetan, eta bestetik, Vredeman de Brie izeneko margolaria, bere aitaren koadroak kopiatzen zituena, liburuan Tomas eta Erromanen arteko harremanean antzematen dena."
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua