Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Jai arrotzak

Jai arrotzak

Leire Narbaiza 2007/12/10 16:43

Urriaren 12an eta abenduaren 6an entzuten dugu euskaldunok ez dugula ezer ospatzeko. Ni ados nago, espainiarra ez naizen aldetik, baina nik zer daukat ospatzeko abenduaren 8an, abenduaren 24 eta 25ean, Aste Santuan, uztailaren 31n….

Jai bi baino ez dira ez erlijiosoak: abenduaren 6a eta maiatzaren bata. Beraz, zer Gabon Zaharra eta Urte Berriari kutsu erlijiosoa kendu eta hiru jairekin geldituko gara?

Jai euskaldun laikorik ez daukagu. Pentsatu beharko dugu, bada, gure jai propioetan. Niri ez ekinozioak eta solstizioak etortzen zaizkit ospatzeko moduan. Urtean zehar ondo banatuta daude, eta ia kultura guztietan, baita gurean ere ospatu izan dira. Ilargi beteko gauak ere sartuko nituzke. Zuei burutzen zaizue beste datarik?

Bitartean, dauzkagun jaiei eustea proposatzen dut. Baita festa frantsesak ospatzea ere, zazpi probintziok batera jai egin dezagun, eta festa alemaniarrak edota italiarrak ospatu behar badira, ni konforme. opor egitea beti dago ondo. Ez gaude Europan, ala?

etiketak: gorri
Malen
Malen dio:
2007/12/11 00:46

Totalmente bat nator zurekin. jai gabatxoak ospatzea hegoaldean ta hispanoak iparraldean nazio batasuneruntz urrats sinbolik handia izan daiteke (benetan nabil, ta ez badira suertatzen ba gutxienez ke nos kiten lo bailao). Ta ilargi betearenarekin bete-betean asmatu duzu, niretzat beti dira mugarri ilargi betedun gauak... norbere maitearekin bat egiteko ispilua deitzen diot nik.

Luistxo
Luistxo dio:
2007/12/11 14:13

Abenduaren 6a Euskaldunon Egunkaria sortu zen eguna zen 1991etik aurrera: ez zen ospakizun txarra. Baina itxi egin zuten, badakizue.

flap
flap dio:
2007/12/11 18:02

Nahiz eta une historiko honetan jai batzuk erlijiosoak izan jatorrizko zentsua laikoa da. Gure artean jai inportanteenak, San Juanak eta Gabonak solstizioetatik datoz eta. Aspaldian solstizioak hileko 24an izaten ziren, ekainaren 24an udako solstizioa eta abenduaren 24an neguko sostizioa, baina egutegiko erreforma batean, akats bat eduki zuten eta hiru egun aurrerago kokatu zuten solstizioen data, hileko 21ean. Jaiak, ordea, 24an mantendu ziren. Hortik dator desfasea, baina nahiz eta jai horietan solstizio-eguna ez izan, jatorriz, solstizioak ospatzen ditugu.

flap
flap dio:
2007/12/11 21:01

Portzierto Aste Santuak lotura estua du ilargiarekin. Udaberriko ekinokzio ostean, lehen ilargi beteko astean izaten da eta.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua