Dokumentalista baten eskaera
Egitasmoa: TESIKER, unibertsitate mailako euskarazko tesiak digitalizatzeko egitasmoa. Egitasmo honen lan dokumentala aurrera eramateko pertsona baten bila gabiltza. Bere esku geratuko litzateke, egileekiko harremanak bideratzea eta tesiak digitalizatzeko egin beharreko prozesuaren kudeaketa.
Ekainaren 1ean asko jota gurekin lanean izatea komenigarri ikusten dugu, uztaila 15 bitarte egindakoa frogatu ahal izateko. Lau orduko lanaldi batetan pentsatzen gabiltza.
Emaitzaren arabera, iraila-abendua bitarteko lan kontratua gauzatuko genuke eta gauzak ondo bidean 3 urterako lana egon daitekela aurreikusten dugu eta agian lanaldia handitzeko aukera. Hori, egitasmoa aurrera joan ahala erabakiko genuke.
Lana EUSKARAZ burutuko da.
Zuen erantzuna hona bideratzea eskertuko genuke: Ane Sarasua: gestioa-idazkaritza@ueu.org Lore Erriondo: zuzendaritza@ueu.org
Ane Sarasua / UEUko Idazkari Nagusia
Ardatza ezbaian: Euskal Liburutegien legea
Blog honetan jasota geldi dezan aldaketa hamasei aldizkariko 183 zenbakian argitaratutako artikulua dakarkigu.
Artikuluak Arantxa Arzamendi, Fito Rodriguez eta Gerardo Luzuriagaren iritziak jasotzen ditu.
Artxiboei eta dokumentuei buruzko foru legea (12/2007)
Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 48 zenbakian (2007-04-18) 12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa argitaratu dute.
Interesgarria iruditu zait, ur handitan sartu gabe, jakina.
Hona hemen iruditu zaizkidan artikulurik esanguratsuenak:
III. Titulua: artikulua (6): Nafarroako artxibo sistema: Nafarroako artxibo sistema Nafarroako Foru Komunitatean dauden artxibo arloko organo, zentro, zerbitzu eta bestelako baliabideen multzo koordinatua da. Arau eta prozedura komunak aplikatuz, tratamenduaren uniformetasuna, elkar-osagarritasuna eta eraginkortasuna bermatzen du, Nafarroako dokumentu ondarea egoki kudeatu, babestu, baloratu, kontserbatu, bildu, deskribatu eta zabaltzeko lanetan.
artikulua (12): Behar diren langileak izatea..., instalazio egokienak izatea...
artikulua (13): Nafarroako artxibo sisteman sartutako artxiboek artxiboaren zerbitzu beharrei aurre egiteko eta foru lege honetan adierazitako helburuak lortzeko adina langile tekniko espezialista izanen dituzte.
Artxiboen zerbitzuko teknikariek behar duten titulazioa, prestakuntza eta lanbide profila behar denean ezarriko dira.
Nafarroako artxibo sisteman sartutako artxibo zentroetako arduradunek goi mailako titulua izan beharko dute.
artikulua (22): Hauek dira Nafarroako Foru komunitateko administrazioaren artxibo sistemaren partaide:
a) Sistemaren zuzendaritza.
b) Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordea.
c) Bulegoko artxiboak.
d) Artxibo zentralak.
e) Administrazioaren artxiboa.
f) Nafarroako Errege Artxibo Nagusia...
artikulua (25): Artxibo zentralak: Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko departamentuek, erakunde publikoek eta haren menpeko beste entitate batzuek ondoko eginkizunak izanen dituen artxibo bat izanen dute: Administrazio unitate guztietatik datozen dokumentuak biltzea, kontserbazio arauetan ezartzen diren epeei jarraikiz...
LABURBILDUZ: pertsonal teknikoei eta Gobernuko Departamenduen artxiboei buruzko artikuluak azpimarratu nahi ditut.
Egoitza
Estatuko gainontzeko Liburutegien legeen aldean berantiarra" da. Halaber egoitzari dagokionez, egoitzaren ikurra eta herriaren ez den bakarra izango da. Izan ere, Liburutegi Nazionala Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan (KuGan) alokatua izateak, bazter batean kokaturik izateak, sortzear dagoen Liburutegi Nazionalari entitatea kentzea suposatzen du, bigarren mailako entitade bihurtzen baita. Gainontzeko lekuetan egoitza Liburutegi Nazionalerako sortu edo berriztu duten bitartean Euskadin alokatu dute espazio txiki bat liburuak gordetzeko.
Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko (KuGako) planoa ikustea baino ez da beharrezkoa konturatzeko zein mailatan utzi duten sortzear dagoen Euskadiko Liburutegia. Nahi duenak edozein Estatuko Liburutegi Nagusiren planoekin konpara dezan.
Ikus ditzagun Espainiako Autonomi Erkidegoetako Liburutegi Nagusi batzuek -interneteri bitartez lortu dudanez informazio hau, baliteke atzeratua izatea, eta honez gero espazio handiago izatea- zenbat metro karratu ematen duten dagozkion funtzioak aurrera eraman ahal izateko:
Errioxako Liburutegi Orokorra: 4.200 m2
Extremadurako Liburutegia: 3.000 m2
Gaztela-Mantxako Liburutegia: 5.000 m2
Gaztela eta Leoneko Liburutegia: 74 x 108 metrotako oinarriko Benavente Jauregia
Galiziako Liburutegia eta Hemeroteka : 15.700 m2 + 8.500 m2
Kantabriako Liburutegi Nagusia: 9.221 m2
Kataluniako Liburutegia 15.000 m2
Madrilgo Lurraldeko Liburutegia
Murtziako Liburutegia 11.000m2
Nafarroako Liburutegi Orokorra Egoitza: 10.500 m2
Valentziako liburutegia: 20.946 m2
Komunitate Autonomoen Liburutegi Nagusiak (I)
Hona hemen Estatuko Komunitate Autonomoetako Liburutegi Nagusien ezaugarri fisiko batzuk. Hurrengo mezurako utziko ditut komentarioak.
Andaluzia / Izena: Biblioteca de Andalucía Sortua: 1994 Egoitza: Oin berriko egoitza. (Granada)
Aragoi / Izena: Biblioteca de Aragón Sortua: 1990 Egoitza: Oin berriko egoitza (Zaragoza)
Asturias / Izena: Biblioteca de Asturias Sortua: 1987 Egoitza: XVII (antigua casa de comedias o teatro de Fontán) eta XIX mendeko bi eraikuntza (Oviedo) 6.000 m2
Balears / Izena: Biblioteca Balear Egoitza: Monasterio de la Real, (Palma)
Errioxa / Izena: Biblioteca Central de La Rioja Sortua: 1988 Egoitza: Antigua tabacalera (Antiguo Convento de la Merced) (Logroño) 4.200 m2
Euskadi / Izena: Euskadiko Liburutegia? Egoitza:Kuga? (Donostia) 1.000-2.000? m2
Extremadura / Izena: Biblioteca de Extremadura Sortua: 1995 Egoitza: Antiguo Hospital Militar de Badajoz (Badajoz)
Gaztela-Mantxa / Izena: Biblioteca de Castilla-La Mancha Egoitza: Alcazar de Toledo. (Toledo) 5.000 m2
Gaztela eta Leon / Izena: Biblioteca de Castilla y León Sortua: 1989 Egoitza: Palacio del duque de Benavente. (Valladolid)
Galizia / Izena: Biblioteca de Galicia 15.700 m2 Hemeroteca: 8.500 m2
Kantabria / Izena: Biblioteca Central de Cantabria Sortua: 1999 Egoitza: Antiguos almacenes de tabacalera. (Santander) 9.221 m2
Katalunia / Izena: biblioteca de Catalunya Sortua: 1939 Egoitza: lantic Hospital de la Santa Creu (Barcelona) 15.000 m2
Madril / Izena : Biblioteca Regional de Madrid Sortua: 1989 Egoitza
Nafarroa / Izena: Nafarroako Liburutegi Orokorra Egoitza: oin berriko eraikuntza (Iruñea) 10.500 m2
Valentzia / Izena: Biblioteca Valenciana Egoitza: Monestir de Sant Miguel dels Reis
Consumatum est: Euskadiko Liburutegia (I)
Euskadiko liburutegien legea legebiltzarrean azken txanpan dago, hainbeste urte itxaron ondoren produktu hortaz itxaropentsu geunden, baina azkenean ustel atera da. Nahi duenak blog honetan honen gaineko artikulu ugari aurki ditzake: 30 urte iragan ondoren zarata handia atera gabe liburuen biltegia baino ez baitira sortzeko gai, Euskadiko liburutegia lehengo lepotik buruari jarraitzen baitio Asmoa daukat artikulu andana Espianiako Komunitate Autonomoen Liburutegi Nazionalekin (Orokorrekin, Nagusiekin...) Euskadiko Liburutegia konparatzea...
Legeria aldetik Euskadi ere atzean gelditu da, Katalunia eredu gisa har genezake, dudarik gabe, baina baita edozein Autonomia Erkidego ere. Ikusten denez, autonomi erkidego gehienek euren Liburutegi Nagusia sortu dute: Andaluzia, Aragoa, Asturias, Madril, Murtzia, Gaztela eta Leon, Valentzia... Funtzioak, Biblioteca Nacional delakoak Estatu espainiarraren mailan dituenen antzekoak, bakoitzak bere lurraldea marko bezala hartuta:
Andaluzia
16/2003 legea de 22 de diciembre, del Sistema Andaluz de Bibliotecas y Centros de Documentación.
230/1999, azaroaren 15ekoa, Andaluziako Liburutegi Sistema onartzen duena. (Reglamento del Sistema Bibliotecario de Andalucía)
Aragoi
8/1986 Legea, azaroaren 19koa, Aragoiko liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas de Aragón)
1996ko martxoaren 8ko Agindua, Aragoiko liburutegi publikoen funtzionamenduaren eta barne-erregimenaren araudia onartzen duena.
Asturias
65/1986 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Asturiasko Printzerrian liburutegi-zerbitzuak sustatzeko eta koordinatzeko jarduera-arau orokorrak ezartzen dituena. (Normas generales de actuación del Principado de Asturias para la promoción y coordinación de servicios bibliotecarios)
1998ko apirilaren 28ko Ebazpena, Asturiasko Printzerriko liburutegi eta kultur etxeen araudia aldatzen duena. (Reglamento de Bibliotecas y Casas de Cultura del Principado de Asturias)
Balears
Ley 19/2006, de 23 de noviembre, del Sistema Bibliotecario de las Illes Balears
Errioxa 4/1990 legea, ekainaren 29koa, Errioxako liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas)
Decreto 24/2002, de 19 de abril, por el que se aprueba el reglamento del Sistema de Bibliotecas de La Rioja
Euskadi
7/1990 Legea, uztailaren 3koa, Euskal Kultur Ondarrari Buruzkoa (Patrimonio Cultural Vasco)
Extremadura
Ley 6/1997 Legea, maiatzaren 29koa, Extremadurako liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas de Extremadura)
184/2000 Dekretua, azaroaren 17koa, Liburutegien zentroak eta zerbitzuak Extremadurako Liburutegi Sisteman sartzeko prozedura ezartzen duena. (Estructura y funcionamiento de la Biblioteca de Extremadura)
Galizia
Lei 17/2006 do 27 de decembro, do Libro e da lectura de Galicia 14/1989 Legea, urriaren 11koa, liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas)
Gaztela-Mantxa
1/1989 Legea, maiatzaren 4koa, Gaztela-Mantxako liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas de Castilla-La Mancha)
1991ko urriaren 4ko Agindua, udal-liburutegi publikoak sortzeko arauak ezartzen dituena.
Gaztela eta Leon
9/1989 Legea, azaroaren 30ekoa, Gaztela eta Leongo liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas de Castilla y León)
56/1991 Dekretua, martxoaren 21ekoa, Gaztela eta Leongo Liburutegiaren egitura eta funtzioak zehazten dituena.
214/1996 Dekretua, irailaren 13koa, Gaztela eta Leongo Liburutegi Sisteman sartuta dauden zentroen eta liburutegi-zerbitzuen arautegia onartzen duena.
Kantabria
3/2001 Legea, irailaren 25ekoa, Kantabriako liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas de Cantabria)
Katalunia
124/1999 Dekretua, maiatzaren 4koa, irakurketa publikorako Kataluniako Sistemaren zerbitzuei eta pertsonalari buruzkoa.
4/1993 Legea, martxoaren 18koa, Kataluniako Liburutegi Sistemari buruzkoa. (Sistema Bibliotecario de Catalunya)
Madril
10/1989 Legea, urriaren 5ekoa, Madrilgo Autonomia Erkidegoko liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas)
Murtzia
7/1990 Legea, apirilaren 11koa, Murtziako erregioko liburutegiei eta ondare bibliografikoari buruzkoa. (de Bibliotecas y Patrimonio Bibliográfico de la Región de Murcia)
Nafarroa
32/2002 foru-legea, Nafarroaren liburutegien Sistema (sistema bibliotecario de Navarra)
Valentzia
10/1986 Legea, abenduaren 30ekoa, Valentziako Erkidegoko liburutegien antolamenduari buruzkoa. (Organización Bibliotecaria de la Comunidad Valenciana)
KuGa (III) : Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroa
Aste honetan KuGa zentroaren inagurazioa izan da. Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea, Tabacalera, Tabako fabrika delakoa Odon Elorzak, Joxe Joan Gonzalez Txabarrik eta Miren Azkaretek inauguratu dute.
Sustatun H. Etxebarriak izenari buruzko eztabaida interesgarriari ekin egin dio.
Lehenik eta behin, aurretik joan dadila pozten naizela antzerako erakunde kulturala sortzea. Zorionak eta denon artean disfruta dezagun.
Liburuzaina naizen aldetik beste ikuspuntu batetik dator kritika. Ea zer demontre egiten duen, zer demontre jotzen du Euskadiko Liburutegia zentru horretan. Ezer er. Egunkari guzti-guztietan zerrendako azken zeregina eranskin gisa gehitu dute.
Garan Berria23 Berria22 Deia eta diario vasco
Berri guzti hauek agerian utzi dute zer gutxi jotzen duen "KuGa" erakundean Euskadi Liburutegia, bereziki azken artikulua.
Liburutegien legea: lehengo lepotik burua
Hona hemen Gara egunkarian (2007-03-20) agertutako artikulua
Ezin dugu ahaztu bibliotekonomiako lanetan, oraindik, Espainiako ereduak soilik erabiltzen direla
Gobernua osatzen duten hiru alderdi politikoek Eusko Legebiltzarrean aurkeztu berri duten Euskadiko Liburutegien legeak ez du ezer aldatuko. Zoritxarrez, lege honek Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 legearen akats berak errepikatzen ditu. Ondarearen legeak Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala indarrean jarri zuen, eta agiritegi, liburutegi eta museoetako azpiegitura garatzeko asmoz sortu zen, baina emaitzak ezin eskasagoak izan dira.
Orain, duela 16 urte bezala, lege honek liburutegien arloa ezin izango du arautu, alde batetik, horretarako eskumenik ez duelako, liburutegi sistema honek udal liburutegiak baino ez dituelako barnean hartzen; eta bestaldetik, ez duelako autoritaterik politika bibliotekario komuna herri osoan sortzeko, sistema hau elkarlanean eta borondatezko koordinazioan oinarritzen baita. Horrela bada, liburutegi garrantzitsuenak sistematik kanpo gelditzen dira; eta sistematik at gelditzen diren liburutegi horiek jarraituko dute arauak ezartzen, eta Euskal Herriko Sistema bibliotekarioaren buruak izaten.
Ezin dugu ahaztu bibliotekonomiako lanetan, oraindik Espainiako ereduak soilik erabiltzen direla. Denok dakigu urte luzeetako ohituraren poderioz, gaztelania izan dela lan hizkuntza nagusia, eta nagusiki Espainiako arauak erabiltzen jarraitzen direla. Egoera honen aurrean, euskaldunak eta abertzaleak garen aldetik, ezinegona nabaritzen zaigu, eta aldatzeko unea iritsi delakoan gaude.
Ikus ditzagun honen gainean Gobernuak aurkeztutako lege-proiektuaren gabezia nabarmenenak zeintzuk diren: batetik, Liburutegi Sistemak ez du edukiko eskumenik liburutegi-zerbitzuen plangintza aurrera eramateko, argi eta garbi adierazten baitu plangintzaren koordinazioa baino ez dagokiola; eta bestetik, Sistemaren buru izango den Euskadiko liburutegiak ez du autorita- terik edukiko bibliografia-ondarea biltzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko, gainontzeko erakundeen arteko koordinazio-lana burutzera mugatuko delarik.
Euskarari dagokionez, aurreko artikuluan aipatu nuen bezala, euskara erabat baztertua dago lan teknikoetan, gaztelania hutsez egiten dira eta liburutegi- katalogo gehienak ere gaztelaniaz daude. Honen gainean Gobernuak araututakoak lehengo lepotik burua izaten jarraitzen du, liburutegien munduan euskararen egoera ezagututa, lege guztietan jartzen duen «Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bien erabilera bermatzea» leloa errepikatzera mugatzen da. Orain arteko jarrera aldatuko bada ezinbesteko baldintza da legean espresuki eus- kararen tratamendua arautzea; hortaz, legeak, gutxienez, lan teknikoak, katalogoak eta baliabide teknikoak euskaraz sortzeko agindua jaso beharko luke.
Azkenik, lege-proiektu honek Nafarroa eta Iparraldea ez ditu kontuan hartzen. Jarrera hau usadioaren kontra doa. Nafarroako liburutegiek baita Euskadiko liburutegiek ere, inoiz ez dituzte muga administratibo hauek ezagutu. Izan ere, mendeetan zehar baita azken urteetan ere, unibertsitateetan eta zientzia munduan Euskal Herria kultur eremu gisa hartu dute, besteak beste, Nevadako Renoko Unibertsitatean, British Libraryn edo Entziklopedia Britannican; eta zer esanik ez Hego Amerikako unibertsitateetan. Era batean edo bestean, Euskal Herriko administrazioen arteko harreman ofizialak lege baten bitartez sustatu beharko lirateke.
Gerardo Luzuriaga
Nafarroako Liburuzainak
Nafarroako Liburuzainen Elkarteak (ASNABIk), weborri eta blog interesgarri dauzka. biBLOGteca-ren azken mezuek arestian egindako udal liburutegietako oposaketa kritikatzen dute. Erantzun ugari dauzka. Agertutako guzti-guztiak oposaketaren edukien kontra dira. Atzoko Diario de Noticiasen ere artikulu bat argitaratu zuten. Patxadaz irakurtzea merezi du.
25-30 urte pasa eta gero... Liburutegiak...
Euskal Herrian oraindik kulturaren arloan euskara baztertua dago. Gaztelania da hizkuntza hegemonikoa, eta ia-ia, oro har, gehienok erabiltzen dugun hizkuntza bakarra. Gaztelania Euskal Herriko hizkuntza nagusia dela ohartarazteko, gizarteko lauzpabost sektore esanguratsuri (egunkari, irrati, liburu denda, liburutegi...) begiratzea besterik ez dago.
Hizkuntzari dagokionez, euskaldunok erbesteko herri batean bizi gara. Horretaz oraindik baten bat konbentzituta ez badago, Euskal Herriko edozein kioskotara hurbildu eta eskaintzen dituzten egunkari guztien artean euskarazkoak zein gutxi diren ikustea baino ez dauka. Halaber, esandakoaren adierazgarri beste hamaika adibide ere jar daitezke: irratiaren diala alde batera eta bestera eraman, eta gaztelaniazko emisorak baino ez ditugu aurkituko; liburu dendetara sartu eta kasurik onenean euskarazko literaturaren inguruko liburuak bazter txiki batean aurkituko ditugu; edo liburutegietako katalogo guztietan Ignazio Loiolakoaz kontsulta egin dezakegu ea zenbat katalogotan agertzen den.
Errealitate gordina hauxe da: Euskal Herriko biztanleak gaztelaniazko munduan %95 bizitzera behartuta gaudela. Baten batek ulertuko al luke herri batera joatea eta kiosko, irrati-igorgailu, liburu denda edota liburutegietan soilik %5 jatorrizko hizkuntzan aurkitzea?
Badakit Euskal Herriko egoera linguistikoa zein izan den, zein egoeratan bizi garen, eta badakit azken urte hauetan euskararen aldeko aurrerapauso ugari egin direla. Bai, baina halere euskararen presentziari dagokionez, bai ekintzetan eta bai erritmoan, ez da espero genuen bilakaerarik gertatu, iturri kulturalen eskaintzen kasuan batik bat.
Ondo dago Euskal Herriko aniztasunaren aldeko adierazpenak egitea, baina oso gutxitan erabiltzen dira aniztasuna, mestizajea eta antzeko terminoak euskararen erabilera pizteko; aitzitik, gaztelaniak daukan hegemoniak irauteko eta bermatzeko erabiltzen direlakoan nago.
Etor gaitezen liburutegien arlora eta ikus dezagun hogeita hamar urte luze hauetan gertatutakoa. 1980an eskuratu zituen Euskal Autonomia Erkidegoak liburutegiak kudeatzeko eskumenak. Harrezkero, hogeita zazpi urte pasa dira, eta liburutegien transferentzia horiek geure esku egon arren, Euskal Herriko liburutegietako lan teknikoak nagusiki erdara hutsez egiten jarraitzen dute, gezurra badirudi ere. Katalogoa da edozein liburutegitako lan-tresna nagusia, berak ematen baitu zerbitzu guztietara heltzeko bidea; baina zenbat katalogo egiten dira euskaraz? Salbuespenak salbuespen, kostata aurkituko du euskararen aztarnarik gure herriko liburutegietara jotzen duenak.
Liburutegietan pairatzen ditugun gabeziak azaltzeko arrazoi ugari badaude ere, nire iritziz garrantzitsuena dena baino ez dut aipatuko: legearen hutsunea. Izan ere, hala Eusko Jaurlaritzak nola Nafarroako Gobernuak oraindik ez dute nazioarteko erakundeek gomendatzen duten erakunde ofiziala sortu, bertako sistema bibliotekarioaren ardura izan eta euskararen erabilera normalizatzeko balioko lukeen erakundea, alegia. Liburutegi Nazional horrek nazioarteko araudiak egokitu eta hainbat zehaztapen egin beharko lituzke katalogatze prozesua euskalduntzeko. Aitzitik, Espainian eta Frantzian egindako arauak hitzez hitz jarraitzen ditugu, edo, beste era batean esanda, herri horiek ezarritako ereduen mende gaude. Aurten, urte dezente igaro ondoren, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Liburutegien legea aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean; halaber, talde parlamentarioek arrazoibideak aurkeztu dituzte, baina susmoa daukat onartzeko zorian dagoen legeak orain arte izan dituen gabeziak dauzkala.
