Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Consumatum est: Euskadiko Liburutegia (I)

Consumatum est: Euskadiko Liburutegia (I)

Gerardo Luzuriaga 2007/03/27 09:04

Euskadiko liburutegien legea legebiltzarrean azken txanpan dago, hainbeste urte itxaron ondoren produktu hortaz itxaropentsu geunden, baina azkenean ustel atera da. Nahi duenak blog honetan honen gaineko artikulu ugari aurki ditzake: 30 urte iragan ondoren… zarata handia atera gabe liburuen biltegia baino ez baitira sortzeko gai, Euskadiko liburutegia lehengo lepotik buruari jarraitzen baitio… Asmoa daukat artikulu andana Espianiako Komunitate Autonomoen Liburutegi Nazionalekin (Orokorrekin, Nagusiekin...) Euskadiko Liburutegia konparatzea...

Legeria aldetik Euskadi ere atzean gelditu da, Katalunia eredu gisa har genezake, dudarik gabe, baina baita edozein Autonomia Erkidego ere. Ikusten denez, autonomi erkidego gehienek euren Liburutegi Nagusia sortu dute: Andaluzia, Aragoa, Asturias, Madril, Murtzia, Gaztela eta Leon, Valentzia... Funtzioak, Biblioteca Nacional delakoak Estatu espainiarraren mailan dituenen antzekoak, bakoitzak bere lurraldea marko bezala hartuta:

Andaluzia

16/2003 legea de 22 de diciembre, del Sistema Andaluz de Bibliotecas y Centros de Documentación.

230/1999, azaroaren 15ekoa, Andaluziako Liburutegi Sistema onartzen duena. (Reglamento del Sistema Bibliotecario de Andalucía)

Aragoi

8/1986 Legea, azaroaren 19koa, Aragoiko liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas de Aragón)

1996ko martxoaren 8ko Agindua, Aragoiko liburutegi publikoen funtzionamenduaren eta barne-erregimenaren araudia onartzen duena.

Asturias

65/1986 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Asturiasko Printzerrian liburutegi-zerbitzuak sustatzeko eta koordinatzeko jarduera-arau orokorrak ezartzen dituena. (Normas generales de actuación del Principado de Asturias para la promoción y coordinación de servicios bibliotecarios)

1998ko apirilaren 28ko Ebazpena, Asturiasko Printzerriko liburutegi eta kultur etxeen araudia aldatzen duena. (Reglamento de Bibliotecas y Casas de Cultura del Principado de Asturias)

Balears

Ley 19/2006, de 23 de noviembre, del Sistema Bibliotecario de las Illes Balears

Errioxa 4/1990 legea, ekainaren 29koa, Errioxako liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas)

Decreto 24/2002, de 19 de abril, por el que se aprueba el reglamento del Sistema de Bibliotecas de La Rioja

Euskadi

7/1990 Legea, uztailaren 3koa, Euskal Kultur Ondarrari Buruzkoa (Patrimonio Cultural Vasco)

Extremadura

Ley 6/1997 Legea, maiatzaren 29koa, Extremadurako liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas de Extremadura)

184/2000 Dekretua, azaroaren 17koa, Liburutegien zentroak eta zerbitzuak Extremadurako Liburutegi Sisteman sartzeko prozedura ezartzen duena. (Estructura y funcionamiento de la Biblioteca de Extremadura)

Galizia

Lei 17/2006 do 27 de decembro, do Libro e da lectura de Galicia 14/1989 Legea, urriaren 11koa, liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas)

Gaztela-Mantxa

1/1989 Legea, maiatzaren 4koa, Gaztela-Mantxako liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas de Castilla-La Mancha)

1991ko urriaren 4ko Agindua, udal-liburutegi publikoak sortzeko arauak ezartzen dituena.

Gaztela eta Leon

9/1989 Legea, azaroaren 30ekoa, Gaztela eta Leongo liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas de Castilla y León)

56/1991 Dekretua, martxoaren 21ekoa, Gaztela eta Leongo Liburutegiaren egitura eta funtzioak zehazten dituena.

214/1996 Dekretua, irailaren 13koa, Gaztela eta Leongo Liburutegi Sisteman sartuta dauden zentroen eta liburutegi-zerbitzuen arautegia onartzen duena.

Kantabria

3/2001 Legea, irailaren 25ekoa, Kantabriako liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas de Cantabria)

Katalunia

124/1999 Dekretua, maiatzaren 4koa, irakurketa publikorako Kataluniako Sistemaren zerbitzuei eta pertsonalari buruzkoa.

4/1993 Legea, martxoaren 18koa, Kataluniako Liburutegi Sistemari buruzkoa. (Sistema Bibliotecario de Catalunya)

Madril

10/1989 Legea, urriaren 5ekoa, Madrilgo Autonomia Erkidegoko liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas)

Murtzia

7/1990 Legea, apirilaren 11koa, Murtziako erregioko liburutegiei eta ondare bibliografikoari buruzkoa. (de Bibliotecas y Patrimonio Bibliográfico de la Región de Murcia)

Nafarroa

32/2002 foru-legea, Nafarroaren liburutegien Sistema (sistema bibliotecario de Navarra)

Valentzia

10/1986 Legea, abenduaren 30ekoa, Valentziako Erkidegoko liburutegien antolamenduari buruzkoa. (Organización Bibliotecaria de la Comunidad Valenciana)

etiketak: Albisteak
Ikaslea
Ikaslea dio:
2007/03/31 23:09

Email bat bidali dizuegu baina ez dakit iritsi den, hortaz, nahiz eta hau ez izan tokirik aproposena hona hemen gura deia:

Teresa Aguirrezabaldegirekin "Dokumentazioa" ikasten ari gara EHUn eta lan bat egin behar dugu FONOTEKEN inguruan. Zehazki ERESBILera joko dugu baino aurretik aurrezagutza bat edo izan behar dugu FONOTEKEN inguruan eta hainbat liburu kontsultatu ostean zuengana jotzen dugu, musika artxibategi, edota fonoteken inguruan zerbait berririk ba al duzuen jakiteko: fonoteka digital zein birtualak, lege berriren bat hauen inguruan, fitxategiak, terminologiarekin laguntza ere asko eskertuko genuke izan ere gai honen inguruan dagoen gutxi hori dena erdaraz dago.

Behintzat zuen erantzuna jasoko dugulakoan.

Besarkada handi bat!!

Pablo
Pablo dio:
2007/03/27 18:19

Egia esan ez ditut ikusi beste autonomi erkidegoen legeriak eta ez dut ezagutzen zuenean egin dutena- jakina da Catalunyan askoz ere aurreratuago dabiltzala eta toki aunitzetan asko espabilatu direla-, baina jakin badakit Nafarroakoa ustel-ustela dela hasieratik, kasik 5 urte pasatu direla eta ez dagoela inongo garapen reglamentariorik, eta are okerrena, gero eta zaputzagoa dela egiten duten guztia. Animo.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.