Artxiboei eta dokumentuei buruzko foru legea (12/2007)
Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 48 zenbakian (2007-04-18) 12/2007 Foru Legea, artxiboei eta dokumentuei buruzkoa argitaratu dute.
Interesgarria iruditu zait, ur handitan sartu gabe, jakina.
Hona hemen iruditu zaizkidan artikulurik esanguratsuenak:
III. Titulua: artikulua (6): Nafarroako artxibo sistema: Nafarroako artxibo sistema Nafarroako Foru Komunitatean dauden artxibo arloko organo, zentro, zerbitzu eta bestelako baliabideen multzo koordinatua da. Arau eta prozedura komunak aplikatuz, tratamenduaren uniformetasuna, elkar-osagarritasuna eta eraginkortasuna bermatzen du, Nafarroako dokumentu ondarea egoki kudeatu, babestu, baloratu, kontserbatu, bildu, deskribatu eta zabaltzeko lanetan.
artikulua (12): Behar diren langileak izatea..., instalazio egokienak izatea...
artikulua (13): Nafarroako artxibo sisteman sartutako artxiboek artxiboaren zerbitzu beharrei aurre egiteko eta foru lege honetan adierazitako helburuak lortzeko adina langile tekniko espezialista izanen dituzte.
Artxiboen zerbitzuko teknikariek behar duten titulazioa, prestakuntza eta lanbide profila behar denean ezarriko dira.
Nafarroako artxibo sisteman sartutako artxibo zentroetako arduradunek goi mailako titulua izan beharko dute.
artikulua (22): Hauek dira Nafarroako Foru komunitateko administrazioaren artxibo sistemaren partaide:
a) Sistemaren zuzendaritza.
b) Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordea.
c) Bulegoko artxiboak.
d) Artxibo zentralak.
e) Administrazioaren artxiboa.
f) Nafarroako Errege Artxibo Nagusia...
artikulua (25): Artxibo zentralak: Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko departamentuek, erakunde publikoek eta haren menpeko beste entitate batzuek ondoko eginkizunak izanen dituen artxibo bat izanen dute: Administrazio unitate guztietatik datozen dokumentuak biltzea, kontserbazio arauetan ezartzen diren epeei jarraikiz...
LABURBILDUZ: pertsonal teknikoei eta Gobernuko Departamenduen artxiboei buruzko artikuluak azpimarratu nahi ditut.