Periferiatik, erral
sanjuan
Txupinazorik ez, datozela dultzaineroak
Eibarko San Juanak ez dira txupinazoarekin hasten, nahiz eta jai-programan sartuta egon jaiak ez dira txapligo horrekin hasten. Eibarko San Juanak Estaziño kalean hasten dira, ekainaren 23an, eguardiko ordubatean.
Eguerdiko ordubatean etorri ohi zen Lizarratik trena (ez 1999ko Lizarrako trena, garai bateko Eibar-Lizarra bidea egiten zuen trena baizik), han etortzen ziren Lizarrako dultzaineroak, eta han egoten ziren zain langileak arratsaldean lanera sartzeko, trena askotan berandutzen baitzen (edo hori diño aittak behintzat). Ba hori, txupinazo gabe, jaiak hasteko modu originala Eibarren.
Egun zoragarri hau heldu da berriz.
Pozan pozez biotzak beterik. (bis)
Mendietako baserrietan
kaleko plaza danetan
San Juan suak piztutzen dira
Gau zoragarri honetan.
Hau da eguna zoragarria
kontsolatzeko mundu guztia.
Ez da inun gizonik
San Juan dan baizen
Oso goitar ta haundirik
Arkitzen. (bis)
Hau da eguna zoragarria
kontsolatzeko mundu guztia
Amagandik inoiz jaio da gizona
ez dago zeruan alakorik
Ama semeagandik
zu jaio zinan
mirariz beterik donian
Poztu gizonak abestu herriak
San Juanen egun miragarrian. (bis)
Igaz ere San Juan zan, eta
aurten ere San Juan Bautista.
Mendietako baserrietan
kaleko plaza danetan
San Juan suak piztutzen dira
gau zoragarri honetan.