Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibarko periferiatik / Gauzak / Ken Zazpi Ortzemugak begietan diskoko kanten letrak

Ken Zazpi Ortzemugak begietan diskoko kanten letrak

Plain Text icon — Testu arrunta, 6 KB (6678 bytes)

Fitxategien edukiak

1. Hegoak astindu

Banatu eta batzen
gaituzten lurretan
ziurgabetasunen
ur nahasietan.

Hegoak astindu
ortzemugetarantz
eskutik heldu
askatasunerantz.

Eraiki ditzagun mugen gaindi zubiak
eta zutitu gaitezen
ameslariak;
zutitu gaitezen
ameslariak.

Itzail ezin diren
argiak gara,
isildu nahi dituzten
ahotsak gara.

--------------------------------------------------

2. Hel nazazu eskutik

Naizenak izenik
ez du behar biluztean, 
nire oskolak zatika
zure aurrean erortzean.
Birsortzeko hil behar den
zubi honen hasieran
begiratu beharrean
ikusi nazazu.

Ziurgabetasunek
hozten naute arnastean,
desio eta izuak
nola elurra urtzean.
Ihesbideek berriro
leku berera ekartzean,
bakardade sakonenak
nire pausoa izutzean.

Hel nazazu eskutik
hau buka bitartean.
Hel nazazu eskutik.

Ez biktima ez errudunik
ez epai ez barkamenik,
ez dut nahi zuribiderik,
ez arrazoi zentzudunik,
ez erorketa librean
besoetan salbatzerik,
maite zaitut bat bakarrik.

Hel nazazu eskutik
hau buka bitartean.
Hel nazazu eskutik.

--------------------------------------------------

3. Ihes betean

Ihes betean haizeak daraman hostoa,
ihes betean baina noraezean.

Ihes betean mila nortasun eta aurpegi,
ihes betean baina izenik gabe.

Sarerik gabe
bakarrik, negu luzean
libre izan nahian.

Ihes betean bogan doan itsasuntzia,
ihe bestean baina porturik gabe.

Ihes betean kulunka ari den zuhaixka
ihes betean baina sustrairik gabe.

Sarerik gabe
bakarrik, negu luzean
libre izan nahian
eta ezin.

Argazki zahar bat eskuetan,
nire izena entzun dut isilean
amaren begietan.

Masailetik argazkira
malko bat erori zait urrutira,
amaren aurpegira.

Bart amets egin dut, ama,
ez naizela, ez naizela sekula
itzuliren etxera.

--------------------------------------------------


4. Utzi nazazu

Aska ditzagun
lokarriak
eta utzi nazazu.
Gure ilusio herdoilduez
zintzilika nazakezu.

Utzi nazazu.

Bada hiri urdin bat,
hiri ikusezin bat,
bada hiri urdin bat
niretzako;
ez galde niri noizdanik,
ez galde niri zergatik
bada hiri urdin bat
eta banoa.

Denborak katez urkatu nau
isiltasunean
eta besoetan hartu zaitut
haizeak erantzun dezan.

Utzi nazazu.

Korronte erauntsiek
eraman gintuzten
itzuliezinezko
lur urrunetara.

Malkoz eta musuz
maite izan zaitut,
zuk ondo dakizu.

Badakit barnean begiak ixtean
bada hiri urdin bat nire zain,
ez dakit noizdanik, ez dakit zergatik
badakit, oraindik
bada hiri urdin bat,
hiri ikusezin bat,
bada hiri urdin bat.

--------------------------------------------------

5. Teloia jeisten denean

Gertu bilatu nuen,
eta urrutiko lurraldeetan
profezietan ez zeunden,
ez zeunden mapeta,
ez zeunden psikiatraren
kolorezko piluletan,
kontzeptuetan ez zeunden,
ez zeunden formetan.

Guda-zelaian suak
utzitako errautsetan,
maitaleen bihotz desolatuetan.

Eskuetatik keak
ihes egiten duen bezala
desagertzen zara.

Ez zeunden gurasoen
kajoi debekatuetan,
ez zeunden exiliatuen
oroitzapenetan,
herri indigenetan
eta hitz konkistatuetan,
ispiluetan ez zeunden,
ez zeunden orekan.

Eskuetatik keak
ikes egiten duen bezala.

Joaten zara
nola izua
suiziden azken hitzetan,
nola herri bat 
desertoreen kantetan,
errutina
presoen ihes planetan,
nola egia
teloia jeisten denean.

Izkutatzen zara
desagertzen zara
teloia jeisten denean.


--------------------------------------------------

6. Hemen gaude

Hitzak: Joseba Sarrionaindia

Agian hasieran bertan ekibokatu ginen
mundura euskaldun sortzean.
Eta gero ez genuen iraultzaren borrokatik
apartatzen jakin.

Esna-kantu bat abestu genion
sehaska hutsari,
eta goiz batez El Puertoko kartzelan
esnatu ginen.

Maite genituen gauzengatik erori ginen preso,
baina gure maitasuna oraindik
ez dago preso.

Zorionez edo zorigaitzez,
anitz ekibokatu ekarri gintuzten
deserriko azken ipurdi honetan bizi edo hiltzera.
Eta bizi, hestu, larri, ia mirariz, gainbizi gara.

Eta bizitza ez da guretzat
egundo izango,
lehen zen bezalakoa
harrezkero.

Maite genituen gauzengatik erori ginen preso,
baina gure maitasuna oraindik
ez dago preso.

------------------------------------------------

7. ... eta azkenak hasiera

Hitzak: Maialen Lujanbio

Hasierak, hasierak beti azkena zor,
ta gero.. desertu bat,
barruan idortzen ari zaigun lurra
oinpean zartatu da.

Maite duen bihotz baten
mina zeinen ederra den!

Bizirik sentiarazten nau egiak.
Bizirik, ez dut beldurrik.
Bi zauri, bi zauri, nire bi begiak,
bizirik sentitzeak min.

Eta orain desertu honetan noraezik
nire azal barrurantz ihes,
eta ibili bide idorretan, ederretan,
malkoek ura amets...

Baina azal zaharra
utzirik
munduratuko naiz berriz,
lehenetik
dena berrasmatzera,
zugatik, nigatik.

Bizirik sentiarazten nau egiak.
Bizirik, ez dut beldurrik.
Bi zauri, bi zauri, nire bi begiak,
bizirik sentitzeak min.

Bi zauri nire bi begiak,
bizirik sentitzeak min.
Hasierak hasierak beti azkena zor,
eta azkenak... hasiera.

------------------------------------------------

8. Itsasoa gara

Hitzak: Jon Maia

Begiratu atzean
ortzimugak sutan,
gure begien zerutan.

Begiratu, maitea,
amildegi eratzak,
bizika hilak
ametsak.

Ez bilatu gauean, izar hura
zure begietan piztu da.

Eta ez galdeti inoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean,
malko haiei esker
orain itsasoa gara.

Orain hemen gaudela
bidegurutzean,
utz ditzagun beldurrak
atzean.

Ez gara izan onenak,
beharbada,
baina gure bizitza
izan da.

Mendeetako kanta erditu da,
gure ordua heldu da.

Eta ez galdeti inoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean,
malko haiei esker
orain itsasoa gara.

Eta ez galdetu inoiz zer galdu genuen,
gure ametsaren bidean
izan garelako,
oraindik ere bagara
eta beti izango gara.

Eta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean,
malko haiei esker
orain itsasoa gara.

-----------------------------------------

9. Bala bat lurpean

Hitzak: Julen Gabiria

Gaua zen agertu zirenean,
besarkadarik gabe
lurperatu zintuzten.
Belarra han ez da inoiz berdetzen,
gu ere idor gaude,
zauriz eginda.

Horitu da zure erretratua,
irribarre mortua
denboraren zainetan.
Baina guk
zure izena oihukatuz,
bila jarraituko dugu.

Bala bat lurpean,
mila gorpu.
Bala bat lurpean
garaituentzako.
Memoria hezurrez
eginda dago,
gure egia tiroz
isildu denean.
Bala bat lurpean.

-----------------------------------------

10. Giltzak

Hitzak: Joseba Sarrionaindia

Paradisua
agindu arren,
basamortura
sartu gaituzte.

Denak sartzean,
atea itxirik,
giltzak kutxetan
gorde dituzte.

Giltza guztiak
geureak dira.
Giltza denak haienak
direla diote.
Eta gu ate ostean
ezin irten hemendik,
hetsirik mortuan.

Non da horma?
Non da muga?
Gogoa da
gure giltza.
Barnean daukagun giltza,
eta geure libertatea.

Non da horma?
Non da muga?
Gogoa da
gure giltza.
Haiek atekoa dute,
besteak geureak dira.

Giltza gehienak
geureak dira.
Aurkezpena

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut.