Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibarko periferiatik / PSE-EE - EAJ udal itunaz

PSE-EE - EAJ udal itunaz

Mikel Larreategi 2024/10/18 08:00

Asteazken arratsaldean eta kittoren interneteko atarian irakurritako albistearekin izan nuen lehenengo sorpresa: "PSEk eta EAJk gobernu akordioa lortu dute Eibarko Udalerako". "Zer? " eta eta "Nola?" erako galderak irten zitzaizkidan bat batean.

Azken urte hauetako udal batzarraren ia edozein saio ikusi baduzue (erraza da, udal webgunean daude saioen bideoak), oso nabarmena da PSE-EE eta EAJren zinegotzien arteko ezin-ikusia edo behintzat kanpora begira ematen duten itxura. Horregatik nire harridura. Atzo ostegunez akordioaren berri eman zuten eta kargu-banaketa nola egingo duten azaldu zuten.

Seguraski ni izango naiz horrelakoak espero ez dituen bakarra. Errebaleko iñorentzea gertatu zenean, nire botoa Aralarrera joan zen. Orduan egindako oposizio lana oso ona iruditu eta garai hartako udalbatzan gai horri dagokionez gauzak era garbian egin zituen bakarra iruditu zitzaidalako.

Beranduago EH Bildura joan zen nire botoa. Udalean benetako aldaketa lortzeko modu bakarra zela uste izan nuelako.

Azkenengo honetan EAJra joan zen nire botoa. EH Bilduk PSE-EErekin trenbidearen gaineko pasealekuaren estaltzea zela-eta izan zuen iritzi aldaketagatik batetik, eta udalbatzarraren bileretan oposizio gogorra EAJk egiten zuela iritzita.

Orain berriz, eta alderdietako bozeramaleen arteko hitz-potoloen elkar-trukea gertatu zen azken udalbatzarretik hamabost egun eskasera, bai kontizu, adiskidetu eta elkarrekin gobernatzeko akordioa. Hamaika ikusteko jaio gara ba!

Gutxi ulertzen nuen politikaz, eta orain gutxiago ulertzen dut. Agian ez dut gertatu dena sinistu nahi. Goiko bulegoetatik etorritako aginduaren fruitua dirudi akordioak. Eta udala, berriz ere, oposizio gabe gelditu da. Elkarrekin-Podemosek ordezkatzen duen Armorika da erromatarrei eusten dien galiar herrixka bakarra, EH Bilduk ere azkenaldian akordio zabalak lortu baititu PSE-EErekin, azkena orain dela hamabost eguneko udalbatzarrean azaleratu zen Txonta zela-eta.

Ez dakit oraingoan gurutze hau eramateko Arrateko Amari pazientzia eskatzeak ezertarako balioko ote duen.

 

etiketak: eaj, eibar, ehbildu, pse, udala, podemos
Asier Arregi
Asier Arregi dio:
2024/10/20 20:11
Alderdi politikuek banatu baino ez gaittue egitten. Horretarako dagoz diseñatuak, eta hauteskundien paripea egin eta gero, goitik behera kanpotik errez manipulatzeko moduan gainera.
Ia beste eraren baten hasten garan antolatzen, benetako burujabetzara bidean.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut.