Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral futbola

Periferiatik, erral

futbola

Amorebieta txapeldun!

Astebeteko atzerapenarekin baina, hobe berandu!

Amorebietako jokalariakBa hori, 3. mailako futbol ligako txapeldun gelditu da Amorebieta taldea! Zorionak!! Eta zergatik hainbeste interes? Ba, nere anaia Jonek jokatzen duelako bertan, eta gainera hainbat gol egin ditu denboraldian zehar, eta hau ere nabarmentzekoa da defentsa postuan jokatzen duelako.

Zorionak bada, eta ea zortea duzuen play-offean eta datorren urtean 2. B mailan jokatzen duzuen!

Mikel Larreategi 2011/05/15

Eskola kirola edo zer da hau?

Atzo kontatu zidatzen Bizkaiko benjamin-aurrekoen futbol txapelketa baten gertatutakoa, 7 eta 8 urteko umeen artean hauxe da kiroltasuna erakusteko modu egokiena, zalantza gabe.

Nik azaltzea baino hobeto, gertatutako irakurtzea gomendatzen dizuet:

Encuentro Danok Bat A – Danok Bat B de categoría pre-benjamín ( en este caso niños de 7 años ), último partido de liga. El Danok A tiene que ganar al Danok B para ganar el campeonato, de no hacerlo el ganador sería el Indautxu A.

En el último minuto del partido el marcador refleja empate entre los 2 equipos y, en ese instante, el entrenador del Danok B entra al campo y le dice al portero de su equipo que se meta un gol en propia puerta, algo a lo que el portero ( repito, de 7 años ) se niega. Ese “educador”,“referencia” e incluso amigo a los ojos de un niño le obliga a que se meta el gol para que gane el campeonato su otro Danok. El niño llorando lo hace ante la incredulidad de todos los allí presentes.

Azalpen guztia AupaAthletic.com foroan aurkitu dezakezue.

Hainbat urtetan zehar kirol elkarte eta federakuntzetan mila aldiz eztabaidatu ditugu Eusko Jaurlaritzaren Eskola Kirolaren inguruko Dekretua eta bere irizpideak. Mila aldiz egin dugu negar guztiok, Dekretu horrek ez baitie uzten kirol elkarte eta federazioei kadete mailara arte (15 urtera arte) federazio lizentziarik izaten. Hortik beherako haurrak eskola kiroleko lizentziarekin aritzen dira eta baimen berezia behar izaten dute federazioen txapelketan parte hartzeko, era berean guztiz bateraezina da eskola-kiroleko lizentzia eta federazio-lizentzia izatea.

Hala ere, araudia Eusko Jaurlaritzarena izan arren, bere aplikazioa Foru Aldundien esku dago eta Foru Aldundi bakoitzak estutasun maila ezberdinarekin aplikatu du Dekretua, edo Dekretuaren interpretazio ezberdinak egin ditu. Batzuk gauza gehiago onartu dituzte, beste batzuk gutxiago, kirol batzuetan gogorragoak izan dira, beste batzuetan arinagoak, baina guztiok negar egin dugu. Interpretazio horietako baten arabera kadete mailara arte kirol elkarteek ezin zuten talderik euki euren izenean. Azkenean ez zen kadete mailaraino izaten, aipatutako baimenak lortzen baitzituzten taldeek eta infantiletan ere ateratzen baitzituzten taldeak, behintzat Gipuzkoan.

Bizkaian aldiz, badirudi gauza beherago joan dela, alebin mailetan ere kirol-elkarteek ere ateratzen dituzte-eta taldeak. Eta aipatutako kasuan ikusten den bezala aurre-benjamin mailan ere taldeak ateratzen dituzte hainbat futbol taldek. Bale, bertan dioen bezala ez dira txapelketa ofizialak izango, Federazioak ez du erantzunkizunik izango, baina hor ageri den jarrera guztiz onartezina da.

Urteak pasa ahala, gero eta hobeto ikusi dut Eskola Kiroleko Dekretuak dioena. Eskola mailan kirola praktikatzea izan behar da helburua eta ez Ronaldoak eta Messiak sortzea eta "beti irabazi" jarrera izatea. Gero eta argiago dut, nahiz eta kirol elkarte guztiak berdinak ez izan, kirol elkarteek ezin dutela talde eta haurren gainean egon behar, kluben helburuak ez baitira bat etortzen gehienetan haurrei kirola erakustearekin, irabaztearekin baizik. Helburuak kirola irakastea, ondo pasatzea, lagunekin ibiltzea, ... izan behar da, ez jokatutako dena irabaztea.

Ez dakit Bizkaiko Futbol Federazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak edo Eusko Jaurlaritzak goiko kasuan eskuhartzerik egingo duten, baina mereziko luke Danok Bat taldeak zigor handi bat, adibidez datozen 5 urteetan lehiaketetan parte ez hartzea. Gipuzkoako Foru Aldundiaren azken diru-laguntza eskatu dugunean, zera sinatu dugu: Gipuzkoan eskola kirolaren esparruan indarrean diren arauak errespetatzea, baita Gipuzkoako Foru Aldundiak eta kirol modalitate bakoitzeko laguntza teknikoaren ardura duten erakundeen artean eskola kiroleko programak garatzeko egindako hitzarmenak ere. Bizkaia ez da Gipuzkoa, baina espero dut han ere horrelako zerbait izatea eta betearaztea. Guztion honerako eta kirolaren onerako izango da-eta.

 

Mikel Larreategi 2011/04/01

Kazetaritza ala forofismoa?

Gaur ETBn Gaur Egun eta Teleberrin, Eibarren eta Zubietan egindako elkarrizketak atera dituzte. Badakizue, larunbatean Realak eta Eibarrek partidua dute Anoetan.


Eibarren egindako elkarrizketetan jendeak eman dituen erantzunen arabera, hauxe izan da galdera:

"Eibarrek utziko al dio Errealari irabazten?"


Baina, nola demontre egin dezake galdera hori kazetari batek? Ez dut ulertzen.

Honek iazko partiduaren ostean Badiolak emandako prentsaurreko baten Noticias de Gipuzkoako kazetari bati erantzun behar izan zion galdera gogorarazi dit:

"¿Qué beneficios saca la Real de su convenio con el Eibar, cuando el club armero pugna por los puntos con el equipo txuri-urdin?"

Gero Mikel Recalde "kazetaria" etorriko zaigu, atzo Localian bezala, Eibarrek hobe zuela konbenioa "con el Sporting del otro lado de la muga" egitea, "son unos segundones", "los buenos de Gipuzkoa están en la Real" eta abarrak esaten.

Eta oraindik harritu egiten dire Jaime Barriuso Eibarren presidenteak Gipuzkoako Futbol Federakuntzarako hautagaitza aurkezten duenean?

Eta harritu egiten dira Eibarko zaletuek Donostiara joan eta hau kantatzen dutenean: "el año que viene, volvemos otra vez !" ?

Reala eta Bruesa (bai saskibaloikoak ere zaku berera doaz), "Gipuzkoa"rekin diru falta izan dutenean gogoratu dira. Hortik azken urteotako "Gipuzkoarena", "Gipuzkoa Bruesa Basket" eta gainontzeko "Gipuzkoanismoak".

Eibar independiente !! Zer egin behar da Gipuzkoatik banatzeko? Dimititu dezaket gipuzkoar izatetik? ;)

Mikel



Mikel Larreategi 2008/11/04

Eibarrek agur esan dio zilarrezko mailari

Askok egi bihurtzerik nahi ez zuten amets gaiztoa gorpuztu da, talde gorriurdina mailaz jeitsiko baita aurten. Eta hori matematikek diote, beraz, ez dago hortzak estutu eta borrokatzeko parada gehiagorik. Ipuruan jokatutako partida honetan, ordea, bigarren mailako taldea dela berretsi zuen beste behin eta zaleen txalo zaparrada etengabeak ere adierazi zuen hori.

Hori da, Eibar Futbol Elkartearen orrialdean jarri duten albistea

Animo mutilak !!!!

Mikel Larreategi 2006/05/20

ETB eta futbol taldeen izenak

Zergatik erabiltzen ditu ETB1en hirien izenak futbol taldeen izenak esateko?

Barcelona futbol taldea beharrean, Bartzelona erabiltzen dute, Valentziak ere lehenengo mailan jokatzen du, bere herrikidea den Vila-Real-ekin batera.

Ostera, inon ez ditut ikusi Arabarrak, Atleten taldea edo Errege Taldeak jokatutako partiduak.

Taldeen izenak itzultzen hastekotan, itzuli guztiak, edo bat ere ez. Taldearen izena Ciudad de Murcia bada, zein behar dugu Murtzia Hiria esateko?

Mikel Larreategi 2005/12/21

31 milioi zor

Miguel Fuentes Realeko presidenteak gaur esan duenez Realak 31 milioi euroko zorra dauka eta *Gipuzkoar gizarteari" laguntza eskatu dio, kapital handitzea aurrera irtengo ez balit, kluba desagertzeko bidean egongo bailitzake.

Diputapenak eta Donostiako Udalak hainbeste laguntza eman ostean (gogoratu nork ordaindu zuen Zubieta XXI proiektua), gipuzkoarrok lagundu behar diogu Realari aurrera egiten.

Akziodunek egin dezatela zerbait, eta ez besteok arazotan sartu.

Nola gal daitezke 2000 milioi pezeta urteko 4 urtean? Hori da aurreko Zuzendaritzak egindakoa. Diruzaintza 1000 milioi eurorekin hartu zuen eta 7000 milioiko zorrarekin utzi du. Hori da dirua xahutu beharra.

Mikel Larreategi 2005/10/07

Azkenean irabazi

Azkenean irabazi du Eibarrek ligako lehenengo partidua.

Iñork ba al daki Alfonso Barasoain entrenatzailea libre dagoen? Terrazas botatzen badugu repuesto bila hasi beharko gara eta Barasoainek behin baino gehiagotan libratu gaitu jeitsieratik.

Mikel Larreategi 2005/09/24

Jon Athletic-era joan da

Athletic Club-en eskudoa Igaz Valencia C.F-ra joan zan Jon, eta han urtebetean jokatu ostean, 2005-2006 denboraldia Athletic Club-en jokatuko du.

Zorte on !!

Eguneraketa: Por petición popular, Jonen argazkia gehitzen dut. Bestalde, berak lateral ezkerraren postuan jokatu ohi du, nahiz eta denboraldiren batean zentral gisa ere jokatu duen.

Jon Larreategi Valencian ateratako argazki baten

Mikel Larreategi 2005/07/18

Fuentes lehendakari

Ba hori, 31297 botorekin Fuentes izan da Errealeko hauteskudeetan boto gehien jaso duen hautagaia.

Hau Eibarren "Iturri" zen baina euskara asko ez du egin. Hori bai, estradura igotzean euskaraz hitz egin duen bakarra.

Zorte on !!

Mikel Larreategi 2005/06/30

Jon Valenciara doia

Gauzak ez badira azkenengo orduan aldatzen momentu honetan Eibar B-n jokatzen daben nere anaia, Jon Larreategi, Valencia-ra doia zapatu honetan, Valencia B taldian jokatzera.

Azken egun hauetan telefonoa jo eta jo ibili da etxean eta Valencia eta Eibarko ordezkariekin bildu ostean, larunbat arratsaldean doa Valenciara ekainera arte futbolean jokatzera.

Zorte on benetan Jon !!

Albistea Diario Vasco-n eta El Correo-n

Mikel Larreategi 2004/09/02

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03