Periferiatik, erral
bluf
Errebal bluf: amaieraren hasiera
Eibarko Udalak "Errebal Center" famatua ez egiteko erabakia hartu du. Udalean denak dardaraz hasi omen ziren uztailaren 14 Value Investment "enpresak" obrak egiteko lizentzia eskatu zuenean ("ay ama que viene el marrón" pentsatuko zuen batek baino gehiagok). Irailaren 10ean jakinarazi zuen publikoki Eibarko Alkateak proiektua ez dela egingo.
Azken urte hauetan DVk argitaratutako artikuluak ikusita, zera irakurriz esnatu naiz gaur (A.E. dixit): "El paso del tiempo demostró que todo un bluf, bañado en fondos de inversión de dudosa rentabilidad, con una empresa, con sede en Madrid, que a lo largo de este año nunca atendía al teléfono."
Esaldi horren nahiko ondo laburbiltzen du guzti hau.
Eta orain zer? Benetan ondo geratzeko, benetako efektu kolpe bat emateko eta herritarren konfidantza berriz irabazteko (inor zer gertatu den enteratu bada behintzat) irtenbide bakarra ikusten dut:
Eibarko Udalean PSEk dituen 11 zinegotziek euren dimisioa eman eta karguak uztea.
Horixe litzateke benetan ardurak asumitzea eta nik hemendik eskatzen dudana. Egongo da hortik zehar arauren bat horrelako zerbait gertatuz gero berriz ere hauteskundeak deitzeko obligazioa ezartzen duena (egon dira horrelako kasuak "The Organization"ek bereak egin dituen toki batzutan). Hori bai, hori egingo balute, hurrengo hauteskundeetan 11 beharrean 14 lortuko lituzkete.
Baina gure politikariek ez dute dimisiorik ematen, ezta?