Periferiatik, erral
besteak
Non daude herriak Estatu Batuetan?
Wikipediaren arabera 52.000 bizilagun inguru zituen Chapel Hillek 2004. urtean. Egia esan ez dakit non sartzen diren guztiak...
Hemengo etxe guztiak telebistako telesailetakoak bezalakoak dira, txalet moduko zerbait. Herriko kale nagusia, Euskal Herriko edozein hiritako kale nagusia baino kutreagoa da, ez dago etxe alturik, eta ez dago herri-girorik. Hori bai, Unibertsitatea oso handia da. Esan zidaten zenbat ikasle zegoen bertan eta barbaridade bat iruditu zitzaidan baina ez dut gogoan zifra.
Jendea euren etxetxoetan erditik urrun biziko da, asko jota aldameneko etxekoarekin izango du harremana eta kitto. Ez dakit jasango nukeen hemen bizitzea. Egia esan, lasaitasua gogoko dut, baina nire inguruan zerbait egotea, eta mugitzen naizenean jendea ikustea gustatzen zait. Horregatik txikitan hiri handi baten bizitzea nahi nuen. Barcelona eta London ezagutu nituenean, gustatu egin zitzaizkidan, haraxe joan nahi nuen bizitzera. Hiriaren handitasunera, horrek pertsonaren lasaitasuna ekarriko zuelakoan.
Ba hori, egun gogor baten osteko erreflexioa. Hoteleko gelako ohean etzanda, hoteleko dohaineko wifia aprobetxatuz, eta amerikarrak hotelaren atarain pintifikatzen dauden artean. Ez noa pintifikazioa zer den esatera, baina uste dut erraz ulertzen dela, ez? ;)
San CodeSyntax Iparraldean
Iaz Urdaibain egin genuen bezala aurten ere San CodeSyntax eguna ospatu dugu.
Aurtengo bidaiak ere ur-kirol bat zuen gai zentral moduan. Lehendabizi rafting egin dugu Bidarrain Arteka enpresarekin. Ondoren bazkari bikaina Baigorriko Manetxenean, eta bazkalostean Donibane-Garazira bisita egin dugu.
Ostean Roldanek zulatu omen zuen zuloa ikusi dugu Itsasun eta buelta Eibarrera.
Egun bikaian izan da benetan. Datorren urterako planik?
Gipuzkoako Diputapena eta bidaiarien garraioa
Gaurko Noticias de Gipuzkoa egunkarian, Gipuzkoako Foru Diputapenaren garraoari buruzko inkesta baten inguruko informazioa irakurri dut.
Nola igartzen den diru publikoarekin egiten diren gauzak egiten dituenaren intereserako bakarrik izaten direla. Inkesta horrekin autobus edo trenezko garraioa kotxekoa baino askoz merkeagoa dela esaten dute, Gipuzkoako "ibilbide errepresentatibo" batzuk hartuz. Hala nola Donostiatik Arrasatera autobusez joatea gomendatzen dute. No te jode, ez dago beste garraioz joaterik...
Bestalde ezin da guztiz egia izan prezioena. Eibar eta Donostia arteko adibidea hartuko dut: Eibar eta Donostia arteko joan-etorriak 10.40 balio ditu PESA autobusak hartuz gero. 4 lagun badoaz 41.60 . Lau lagun horiek auto partikular bat hartzen badute, 7.50 ko kostua du autopistak eta gainontzekoa gasolinatan ordaintzeko izan daiteke, eta autobusaren preziora heltzeko dauden 34.10 ekin Donostiara joan etorri bat baino gehiago ordain daiteke...
Gipuzkoako bidaiarien garraioak, Donostiarzentrismoan du oinarria. Donostia, Donostia eta Donostia besterik ez dira existitzen Gipuzkoarrentzat. Donostia, Irun, Zarautz eta Tolosarekin ondo komunikatuta dago. Trenak ordu erdi edo tarte gutxiagorekin lotzen ditu herri horiek, hori bai, Eibartik Zarautzera ordu beteko bidaia daukat trenean, edo lagun bizkaitar batek esan zidan bezala, Diligentzian.
Bestalde, EAEko laugarren hiriburu deritzon honetan autobus bidezko garraioa Oesteko diligentziak baino txarragoa da. Eibartik Arrasatera joateko orduak behar dira...
Beno, egia esan nik ez dut garraio publikorik behar lanera joateko baina zerbitzuak hobetzea ondo legoke, baina inkestak egiteko seriotasun pixkat, Eibar eta Soraluze arteko ibilbidea esanguratsua al da Gipuzkoako garraioa kontuan hartzeko orduan? Mesedez...
Elurra eta obrak larunbatetan
Ez dakit legezkoa den ala ez, baina ez dago eskubiderik. Larunbatak eta igandeak ez al dira bada atseden hartzeko?
Zergatik hasi dira orduan goizeko 9:30tan laugarren pisuko bizilagunak obretan? (ni bostgarrenean bizi naiz, justu obren gainean)
Ez dakit hormak botatzen ala zertan dabiltza, baina ateratzen duten zaratagatik etxe guztia behera bota behar dutela dirudi.
Hala ere sukaldera iritsi eta horrelako paisaia bat ikusteak, eguna beste era batera begiratzera bultzatzen zaitu.
Hori bai polita. Noiztik ez du horrelakorik bota?
Nire argazki gehiago Flickr-en
Atzo Sustatuk egindako deialdiari erantzun diotenen argazkiak ere ikus ditzakezue
2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusia: Andoni Egaña txapeldun
Andoni Egañak txapelketa lehenengo aldiz irabazi zuenean Iturburun nebilen ikasten, 7. edo 8. mailan egongo nintzen.
Maila horietan izan genuen Euskarako irakasleak, Begoña Barojak, sartu gintuen bertsolaritza munduan. Euskarako klaseetan bertso asko eta asko ikasi eta aztertzen genituen eta baita gero San Andresetan Iturburun egiten zen jaialdian kantatzeko bertso batzuk idatzi ere. Bertso haietako asko gordeta ditut oraindik, jadanik digitalizatuta eta nire ordenagailuko bazterren baten gordeta.
Gogoan dut, Txapelketa Nagusiaren finalaren hurrengo egunean, klasera sartu eta zera esan zuela: "Gaur bertso bat egin behar duzue, nahi duzuen neurri eta doinuan. Hauxe da gaia: Larrean belarra jaten dagoen zezena zara. Ondoan daukazun zezen plazatik jendearen oihu eta txaloak entzuten dituzu." eta zera gehitu zuen "Ah, eta ez du balio sobrero batek esan zidanez hitzekin bertsoa hasteak". Gehienok harrituta gelditu ginen, eta jarraian esan zuen: "Ez zenuten atzo finala ikusi ala?".
EGUNERAKETA: Bertsozale Elkartearen webgunean bila aritu ondoren, aurkitu dut bertsoa. Transkibituta dago eta baita online entzungai ere. Gozatu ezazue
Orain hementxe bertan integratuta
Andoni Egañak bota zuen bertso bati egin zion erreferentzia esaldi horrekin. Ez dut gogoan bertsoa, baina seguraski txapela eman zion bertsoa izango zen. Ez dakit txapelketa haretan izan zen, ala hurrengoan, baina bukaerako agur bikain bat ere bota zuen Andonik. Txapela Lazkao Txikiri eskeini zionekoa hain zuzen ere. Andoniren beste bertso batzuk ere baditut gogoan. 1989ko txapelketan kartzelako lanean kantatu zituenak. "Zure bizitza osoa itsasoari lotuta pasa duzu. Gaur ohean mugitu ezinik zaude. Zure gelako leihotik itsasoa ikusten da" gaia jarri zion Laxaro Azkunek. Hau amak txapelketa hura irrati zahar bat erabiliz kasetean grabatu zuelako dut gogoan, handik aurrera kotxean hura besterik ez zuen jartzen eta jakina, azkenean bertsoak ikasi egin genituen.
EGUNERAKETA: Bertso hau ere aurkitu dut
Aurtengoari buruz zer esan. Andonik oso ongi egin zuela finalean. Asko gustatu zitzaizkidan goizeko kartzelako lanean bota zituen bertsoak, "Aspaldiko partez gaur bi begiak busti zaizkizu" gaiari erantzunez bota zituenak.
Beste bertsolariei dagokienez, Amets Arzallusek zerbait egingo zuen esperantza neukan. Azkenean 4. postua lortu zuen, 3.arekin berdinduta. Lan bikaina egin duela uste dut, hasiera hasieratik jokatu duela Txapelketan, final laurdenetatik hasita. Kartzelako lanean goizean bota zituen bertsoak asko gustatu zitzaizkidan, eta baita Finalerdietako kartzelako gaietan kantatu zituenak. Ez nituen zuzenean entzun, baina Txapelketa Nagusiaren webgunean entzun daitezke. Asko gustatzen zait kartzelako lanean darabilen doinu hori. Ea norbaitek doinu hori zein den esaten didan.
Badaukagu zortzikotea
Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio BECen zain dauden arren, BECeratuko diren gainontzeko 6 bertsolarien izenak zein diren badakigu jadanik:
- Amets Arzallus Antia 1566.5 pt (788.5 + 778)
- Jon Maia Soria 1510 pt (769 + 741)
- Igor Elortza Aranoa 1506 pt (772.5 + 733.5)
- Aitor Mendiluze Gonzalez 1505.5 pt (763 + 742.5)
- Unai Iturriaga Zugaza-Artaza 1504 pt (774 + 730)
- Sustrai Colina Acordarrementeria 1455.5 pt (725.5 + 730)
Nork irabaziko du? Aposturik? ...
Bertsolari txapelketa nagusia
Batzuk Bertsolari Exhibition Centre deitu dioten horretan izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala. Ez dut saiorik zuzenean ikusteko aukera izan, baina ETBn Hitzetik Hortzera saioan ematen dituzten laburpenak ikusi ditut eta Txapelketaren webgunean jarri dituzten bertso batzuk entzuten egon naiz azken egun hauetan.
Garai batean gehiago jarraitzen nuen bertso mundua, batez ere ikastolan genuen irakasle batek bertsoen mundua erakutsi zigulako. Ikastolan ospatzen zen San Andres egunean taula gainera igo eta aurretik prestatutako bertsoak hainbat aldiz kantatutakoa naiz.
Aurreko txapelketatik pare bat gauza ditut gogoan. Gauza horiek, bertsoak izaten dira. Gogoratzen naiz, txapelketa bukatu eta aste batzuetan zehar Andoni Egañak Himalayatik heldu zitzaion gutunaren inguruan kantatutakoak edo Igor Elortzak Aturritik Ebrorainoko gaiari jarri zizkionak mingainaren puntan izan nituela.
Aurten nork irabaziko duen? Nork daki, baina neri Amets Arzallus gustatzen zait. Ez dakit zer daukan tipo honek baina ondo egiten du bertsotan eta nahiko nuke finalera iritsi (hori gertatzea nahiko ziurra dela dirudi) eta txapela lortu edo lortzetik hurbil geratuko balitz (biko finalean adibidez).
Joer Interbiak...
Gu Bidegitaz kexatzen gara, baina Bizkaiko bere lehengusu Interbiak ere ez da libratzen.
Hasi Zaldibarko tuneletan, barruan jarritako frenatzeko banda kriminal eta gurpil-jale horiekin. Erdi-asfaltatutako zati batekin jarraitu, non atzekoari errepideko harritxoak botatzen dizkiozun.
Gero, Zornotzatik aurrera 3. karril bat egiteko obrak. Horri gehitu Malmasingo tuneleko 60 kilometro/orduko muga (ez 80, 60 obretan ari dira ta), eta ondoren Bilboko ataskoa. Eta hori gero eta jende gehiago ibiltzen dela Metroan. Eskerrak. Non sartzen ote zen lehen jende guzti hori?
Hau jendetza !!!
Non sartzen zen jendea larunbat arratsaldetan?
Gaur arratsaldez Barakaldon izan naiz, Max Center merkatal zentruan hain zuzen ere. Hura jendetza han zegoena !!! Denda guztiak jendez gainezka. Eroskin ere jende pila bat. Kafetxo bat hartzen ere jende ugari zegoen.
Handik irtenda Megapark ingurura habiatu naiz, A-8 autopista azpitik pasatuta, eta han oraindik eta jende gehiago zegoen. IKEA inguruak kotxez eta jendez gainezka, PCCity eta MediaMarkt-etik jendea irten eta irten. Ezkerraldean dagoen aparkalekua kotxez gainezka...
Eta nor joan da hara garraio publikoz? Hango auto karabanarengatik gehienak autoz joan direla esango nuke, eta hori Bilboko Metroak geltokia gertu duela.
Honek denda txikiak hiltzen dituela esango du batek baino gehiagok. Seguru nago Bilboko Alde Zaharrean ere horrelako jendetza egongo zela.
Gure lagun Bidegi, ataca de nuevo.

Irudiko ticketa, A-8an jarri dituzten makina automatikoetako batek eman zidan ostiralean. Laranjaz markatutako bideetan dauden makinetako batek. Jo dezagun, nik ticket horrekin, bidaia justifikatu behar dudala eta bidaia ordaindu behar didatela. Zenbat kobratu zidan Bidegi-k bidaiagatik?
Badirudi motaren arabera kobratzen dutela, 01, 02 eta 03 moten prezioak zein diren diote. Baina ticketaren arabera, bidaia 00 motako ibilgailuan egin nuen... Zenbat kobratu zidaten?
Bueno, pixkat kutre gelditzen da, baina inspirazio momentu bat izan dut...
Gure Bidegi A-8an zaudena
> santu izan bedi zure bidesaria<br> etor bedi zure erreinua
> egin bitez zure obrak<br> Donostian bezala Eibarren ere.
Emaiguzuz gaur kriston burukominak
> barkatu gure biraoak<br> guk ere Diputapenari
> barkatzen diogun ezkero<br> eta ez gu sei-hiru-laura eraman
> baina atera gaitzazu gaitzetik.<p>

