Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Anti-gona / Merkelen pantonea

Merkelen pantonea

Leire Narbaiza 2012/09/07 13:20
Ostiraleko katekorratza

Atzo Angela Merkel  Madrilen izan zen. Ez dut komentatuko atzoko jardunaz ezer, badakizue hau ez dela horretarako lekua. Bere jaka izango dugu hizpide

Merkel Madril

Ez dakit konturatuta zeundeten, baina Merkelek beti eroaten ditu joskera bereko jakak. Hainbat koloretan, baina denak dira nahiko luzeak, botoi nahikotxo dunak eta beti lotuta. Eskotea uve forman, eta beti bular erretena baino goraxeago erpina. Patrikak ere izaten ditu, esker-eskuma jakaren barrenarekin paraleloan izan barik. Ondotxo dauka hartuta zer datorkion ondo, Merkel andereak!

Kolorea da gehien aldatzen duena, hainbesterako non Noortje van Eekelen Holandako diseinatzaile grafikoak beheko muntaketa egin duen, Pantone sorta kantzilerraren jakekin:

Merkelen pantonea

Austeritatea gomendatu, baina 90 jakatik gora izan!

Leire Narbaiza
Leire Narbaiza dio:
2012/09/07 13:41
@filoblogia-k tuit honekin erantzun dit https://api.twitter.com/[…]/244034727714107392
Elena
Elena dio:
2012/09/07 14:11
Joskera bereko jakak, kolore desberdinetan, beti eramaten zituen baita ere Rosa Aguilar politikariak (hasieran IU, gero PSOE).
Raxoiren jakak (eta prakak) ostera, beti dira joskera eta kolore berdinekoak. Kasu honetan ez dakigu jaka berdinak ala berak izango ote diren :-)


Leire Narbaiza
Leire Narbaiza dio:
2012/09/07 14:16
Rosa Aguilar ez dut hainbeste behatu, baina orain diozula, egia da!
Raxoi, Zapatero, Urkullu, BAsagoiti, Hollande, Obama… denak berdin jantzita! Ze aspergarriak diren!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

"Jantzi. Erantzi. Janzkiak, arropak, soin gainekoak. Moda, estiloa, bizitzaren zati bat. Umorez, eztenaz, xarmaz. Leire eta Elenari interesatzen zaigu. Baita zuri  ere, ala ez?"

@ElenaLaka

@txargain

Izan eta esan

Kalamuatik Txargainera