Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Anti-gona / Hauteskunde kanpainaren estiloa (III)

Hauteskunde kanpainaren estiloa (III)

Elena Laka 2012/10/16 07:36
Lehendakaritzan errepikatu nahi duen hautagaia: Patxi Lopez

“The Bridges or Madison County” pelikulan, Clint Eastwooden pertsonaiak, argazkilari abenturazaleak, herri txiki batera iritxi eta Meryl Streepen pertsonai etxekoandre ezkondua maitemindu duenak, galdetzen dio Meryl Streepi bere senarra nolakoa den. “Oso garbia da”, erantzuten du etxekoandreak.

Hori berori erantzungo nuke baten batek Patxi Lopezen estiloa nolakoa den galdetuko balit. Patxi Lopezen estiloa oso garbia da. Ez du aldatzen, ez du arriskatzen, ez da nabarmentzen, baina irudi egokia emateko balio dio.

Arropari dagokionez, hiru aldaera berdintsu erabiltzen ditu:

Traje urdina edo grisa, alkandora argia eta gorbata diskretua.

Patritraje

 

Alkandora trajearen jakarekin, gorbatarik gabe. Mitinetara-eta joateko. Eta jaka kentzen duenean, alkandora hutsa, Obamak bezain ondo inongo politikarik erabiltzen ez dakiena.

Patxigorbatabarik Patxialkandora

 

Jertseiak, segurasko kaxemirezkoak, lepoaldea triangelu moduan daukatena, ez oso lodiak, kolore diskretuetakoak: grisa iluna, gris argia, urdin iluna eta moreak ikusi dizkiogu.

Eta hotza denean, kale agerraldietarako, jertseia gehi jaka, apur bat institutuko irakasle zahar eta apaiz arteko itxura ematen duen janzkera.

Patxijertsei Patxijertseitxaketa

 

Eta kitto. Patxi Lopezen hautagaiaren arropak ez du atentzioa ematen, ez onerako ez txarrerako. Estiloa osatzeko, beti ilea ondo moztuta (irudia emango luke mozte egunak zehaztasun matematikoz errespetatzen dituela, beti daukalako antzerako tamaina, ez motzegi, ez luzeegi), sekula ez lekuz kanpo. Bistan daraman apaingarri (beharrezko) bakarra, betaurrekoak. Lehendakari denetik hiruren bat modelo ikusi dizkiogu:

-         Hasierakoa euskarririk gabeko estilokoa, Aresek ere berdinak zeuzkan.

Patxibetaurrekozahar

 

-         Gobernuan egon eta piska batera, aldatu egin zituen, eta patilla pastazkoa daukaten betaurreko horietako batzuk jarri zituen, Basagoitik zeramazkienaren oso antzekoak.

Patxibetaurreko2

 

-         Orain kanpainan beste modelo bat erakusten du, euskarri metaliko txikia  daukaten horietakoak, diskretua baita ere.

Patxikanpaina

 

Horrela osatzen du bere itxura Lopez hautagaiak. Argazkietan ikusten den irudiak iradokiko luke hautagaiak lurrin garesti samar sotil bat erabiltzen duela (kolonia edo aftershave-a), gerturatu eta goxoki antzematen den horietakoa, baina hori in situ konprobatu barik daukagu. Ostera, bai esango genuke ilea moldatzeko gel edo gomina apur bat erabiltzen duela. Estilo garbia.

etiketak: Lopez, hauteskunde, kanpaina
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

"Jantzi. Erantzi. Janzkiak, arropak, soin gainekoak. Moda, estiloa, bizitzaren zati bat. Umorez, eztenaz, xarmaz. Leire eta Elenari interesatzen zaigu. Baita zuri  ere, ala ez?"

@ElenaLaka

@txargain

Izan eta esan

Kalamuatik Txargainera