Euskaldunak: gorri gutxi
Euskadiko Ezkerra alderdi politikoa izan baino lehen, euskal gizonak urdinak ziren.
Orain inork gutxik dauka gogoan, baina 1980 hamarkadaren bukaera arte, euskal gizonek janzten zuten arropak urdinak edo grisak ziren. Inoiz berde edo marroiak, baina beti ilunak. Fraka grisak, alkandora koadro edo marradunak, kolore gutxikoak, argien zuriak, eta jertseiak urdinak.
Kolorea XX. mendeko 80ko hamarkadaren bukaeran etorri zen modara eta euskal gizonen janzkerara. Jendaurrean hasieratik erabili zituzten gizonak Euskadiko Ezkerra alderdiaren ingurukoak izan ziren. Urdin argiak, horiak, berdeak, gorriak.. eta baita ere larrosak! modan ipini ziren angora moduko koloretako jertsei finak. Segituan heldu zioten moda honi aurrezki kutxetako langileak, orduan izenez probintzialak eta munizipalak zirenekoak batipat.
Martin Auzmendi, Mario Onaindia, Kepa Aulestia eta horren ondoren, koloreak tabu izateari utzi zion.
Hala ere, oraindik kolorea nekeza zaio euskal gizonari, janzkerari dagokionean behintzat. Pentsatu gizon bertsolariak, kantariak, politikariak, idazleak, ia denak grisak edo ilunak.
(zenbait egoera ez dira kolore askotarako modukoak, egia esan)
Geratzen da taburik gizonen koloreengan. Nabarmenena, makilajearena.
Euskal gizonak ez dira makilatzen, ez dira pintatzen, horreatio! La Otxoa edo Arakis izan dira honetan aintzindari, eta bakarrak, esango nuke. Bestela, arpegia margotu nahi duen mutikoari berehala kentzen zaio ohitura, badaezpada.
Horregaitik da probokazioa (eta berak badaki) Doctor Deseoko Francis ezpainak eta azkazkalak gorriz pintatuta agertzea. Gizona, pintatuta, gorriz, oh! Gure aitonek ikusiko balute!
Atentzioa ematen du, apurtzen du araua, probokatzen ditu gizonak, keinu egiten die emakumeei.
Emakumeei? Euskal emakume publikoak ere gutxi dira jendaurrera ezpainak gorriz pintatuta ateratzen direnak. Kasu honetan, ziur asko, ez dutelako nahi. Batzuk hemen:
Euskaldunon artean, gorritik gutxi, baina ezpain gorritu batzuk nekez ahaztuko ditugu.
Barkatu, 1977 esan nahi nuen, ez 1997.