Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Rik Mayall hil da. "Gazteak" Nahieran?

Rik Mayall hil da. "Gazteak" Nahieran?

Markos Zapiain 2014/06/09 22:43

"Gazteak" serieko Rick zen; ondoren "Karakola eta barea" egin zuen  Adrian Edmondson "Gazteak"eko "Vyvyan Basterd" punkyarekin.

Ea heriotza triste horrek bultzatuta ETBkoek eskura jartzen dizkiguten, omenaldi gisa edo.

Zergatik ez daude "EITB Nahieran"en euskaratutako serieak eta filmak? Non dago, adibidez, "Harreman arriskutsuak" zoragarri hura?   

 

e-gor
e-gor dio:
2014/06/10 23:01
Bat nator zure aldarrikapenarekin, Markos, "Gazteak" eta ETBk garai batean itzulitako kanpoko fikziozko beste serie denak ere eskuragarri jarri beharko lituzke. Bitartean, baina, "Gazteak" euskaraz ikustea badago, ikus http://eibar.org/[…]/gazteak-beste-serie-mitiko-bat-euskaraz-eskuragai eta http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=1426.0
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2014/06/11 10:03
Esker mila, e-gor, zure superbotereak goi-mailako kultura zabaltzearen alde jartzeagatik. Espero egundo erabil ez ditzazun Jotaren gainetik Sergio Ramos lehenesteko, Sergio Ramos baita Unibertsoko pertsonarik gaiztoena.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.