Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Memeturik

Memeturik

mzap 2007/03/14 08:45

Ezustean eta larriki memetu naute Leire Narbaizak eta Jon Martinek. Hurrenez hurren, beren Kalamuatik Txargainera eta Sorbatza. Zorrak sor -en bidez endilgatu didate MEME delako hori eta dagokidana idatzi baino lehen beste bost blogariri pasako diet:

Markel Anasagasti "Anasintxa"ri, Mundekar baten bitakora

Ugutz Falzesi Harribolasetik zuzenean

Leire Narbaizari Kalamuatik Txargainera, erraz asko gogoratu edo asmatuko baititu beste bost.

Patxi Gaztelumendiri

Jon Regueirori Looking for my own religion

Bakoitzak bere bizitzako bost pasadizo kontatu behar lizkiguke, guretzat ezezagunak.

Adibide zirraragarria, Asel Luzarragaren Nasmastarraren apunteak -eko Memelotzat har nazazuen

etiketak: bermeo
markel
markel dio:
2007/03/22 19:01

Markos, zuk noizko?

markos zapiain
markos zapiain dio:
2007/03/15 23:26

orain ez dut tranparik egingo, zintzoa izango naiz:

leire, uste dut beste bost meme bota behar dituzula, baina nitaz ez dakizkizuen bost gauza haiek baino interesgarriagoak, sakonagoak, arriskutsuagoak

markel
markel dio:
2007/03/14 18:09

Markos nire memea laster izango duzu, anasintxa.info-n.

Ondo izan! ea maizago ikusten dugun elkar!

Etorriren zara Benitoren kontzertura ezta?

Ugutz
Ugutz dio:
2007/03/14 17:21

Inbikot ba... baie gaur ez, oin be Bilbon sartunde nau eta, bihar ezan biko dau.

Atzo be hemen, Bilbon, Elkar-ek Iparragirre kalien dakon dendara jun zanaien lagun bategaz Katixan Sua falta zaigu erosten (autobusen Bermioratza bueltan kapitulo bat irakurri nauen ilundu baino lelau ta gusta zandasten). Beno, kontue da zeure Errua eta Maitasuna badakoien galdetu zandotela eta erantzune zein eta AGORTUTA dagoela. Beste egunen baten juen biher izengo nai berau bile... Bueno, zuk oparituta dedikatoria bategaz be onartuko dot.

ptx
ptx dio:
2007/03/14 14:53

Maisu, maisu! Baina nik egin nituen etxeko lanak... aspaldi egin be.

Zer dela eta esan behar didazu niri?

Klik egin eta irakurriko dituzu nik aspaldi botatako memelokeriak.

leire
leire dio:
2007/03/15 20:50

Ez dago zer parkaturik! trankil, ez neban pentsatzen holako traumarik sortu bihar netsunik. Jakiñ izan baneu, ez netsun pasauko memea.

Dana dala, tranpia egin dozu, zeuri kontau biharrian, beste batzueri pasau. Horreri gaztelaniaz "escurrir el bulto" esaten jako...

Ondo segi

markos zapiain
markos zapiain dio:
2007/03/15 16:01

leire eta patxi, barka

leire, zuzendu dut zeozer

orain, oroimenaren piszinan sakonki murgildu ondoren, ohartu naiz zergatik izan zareten, memea norbaiti pasa behar eta, bertatik bertara agertu zaizkidan lehenbiziko lagunak:

zuenak izan baitziren irakurri nituen aurreneko hamar memeak!!

(baina aspaldi, eta ahazturik neukan)

garunetako zoko ilun batek errepikatzen zidan: seguru horiek biek badutela zer kontatu mamitsurik

eta leire, nire burua susmopean dut: zure bost memetu horien artean nengoela ikustea haurtzaroko trauma bezain bortitza egin zitzaidan eta berehala inkontzientera bidali nuen

bertan egon da erreprimiturik oraintxe arte

Jon
Jon dio:
2007/03/14 21:09

Aupa aspaldiko!

Nik be idatzikotez pasadizo batzuk baina argi izan Aselen mailako haurtzaroko gertaerak idaztea zaila izango zaidala.

Nahiz eta erantzunik ez idatzi, hemen darrait kablearen beste muturrean, jeje.

Ondo izan.

  1. s.: treneko neskena (kalaka) gurasoekin ikusi neban...lotsagabea ;)
leire
leire dio:
2007/03/14 19:45

Markos, Markos. Aspaldi erantzun neban, barren! Gaiñera, zuri pasau netsun memea, baiña beste hiruren moduan, kale. Zer gura dozu, beste bost pasadizo kontatzia? Ez dakat problemarik, oso barritsua izan arren, sekreto asko dakadaz eta.

Patxik esan detsun moduan, klikatu nere izenian eta emondako erantzunak ikusiko dittuzu.

Kontenplalarixen despistia ete zeuria? Ondo segi, filosofo. Eta muxu bat

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.