Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Zelaieta taberna Mutrikun

Zelaieta taberna Mutrikun

Gari Araolaza 2008/02/25 22:55
Propaganda mezu bat tokatzen da gaurkoan Teknosexuan. Ez didate ordaindu, eta ez dut entxuferik han. Tokia asko gustatzen zait, besterik gabe.

Atzo arratsaldean kafe bat hartzera igo ginen Olatzera, Zelaieta tabernara. Hainbeste eguraldi on ondoren atzokoa nahiko egun txepela tokatu zen, baina han kanpoan jarrita egoteak merezi zuen. Egia esan Olatzen fan handia naiz.

Zelaieta taberna, OlatzOlatz Mutrikuko bailara da. Mutrikutik Ondarrurako bidean goazela, herritik irten bezain laster ezkerretara doan errepidea hartu eta 3 edo 4 kilometro ondoren iritsiko gara. Lauzpabost baserri sakabanatuta, ermita txiki bat eta bi jatetxe aurkituko ditugu, Zelaieta Taberna eta Olatz.

Santiago bidea bertatik pasatzen da Arno alderako bidean, eta inguruan zaldiak eta ganadu ugari dago, baita zezentxoak ere. Pasiara bat emateko toki polita da.

Guri asko gustatzen zaigu Zelaieta Taberna. Ez da oso handia, baina barruko jangelaz gain kanpoan bi mahai jartzen dituzte toldo azpian, eta zoragarri bazkaltzen da udan. Gainera aurrean bertatik bertara parke txiki bat du, umeak lasai ibiltzeko moduan.

Urtean zehar asteburuetan bakarrik zabaltzen dute. Uztaila eta abuztuan astean zehar ere, baina komeni da zabaldu behar duten aurretik galdetzea. Normalean 18 Euroko menu goxoa izaten dute, Zelaieta entsalada epela (txibi eta guzti) guztiz gomendagarria da, baita postreak ere. Badaezpada ere, aurretik deitu.

Telefonoa:  943 60 45 95

Zelaieta taberna, Olatz

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon