Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / YTB: YouTube Telebista

YTB: YouTube Telebista

Gari Araolaza 2008/10/14 22:35
Euskaltelek kablearen abiadura mega batetara igo zuenetik kanal berria dugu etxean.

YTB edo YouTube telebista da, egia esan YouTube, EuskalTube edo beste edozein bideo webgune. Gai bat aukeratu, bilaketa egin eta gero erlazionatutako bideoak ikusiz orduak pasa daitezke YouTuberekin. Gure seme alabek ederki ikasi dute tresna manejatzen, pantaila osora, noski!


Argazkiak.org | Youtube telebista © cc-by-sa: garaolaza

Dinosaurioen liburu bat ikusten ari ginen eta han azaltzen ziren nola jaiotzen ziren arrautzetatik. Antzerako zerbaiten bila krokodilo baten jaiotza aurkitu nahi izan dugu YouTuben; dordokatxoak ikusi ditugu jaiotzen eta ondoren txakurkume polit-politak. Afal ondoren klasikoetara jo dugu: Chip eta Chop (edo Chip n'Dale) katagorrien ipuinak.

Nahi duzun programa, nahi duzun unean!

etiketak: tv, telebista, youtube
Luistxo
Luistxo dio:
2008/10/15 12:14

Eitb.com berritu dute, eta horrekin, desagertu dira Wazemank-eko 300 bat esketx euskal telebista publikoko webgunetik. Esklusiba, Youtuberentzat orain. Ondo pentsatua.

Txus
Txus dio:
2008/10/16 11:31

YTB telebista ikusteko aukerarik ezinhobea:
- hartu xbox zahar bat (XBOX360 EZ! Xbox originala. Kriston aparatu beltza. ebay-n saltzen dituzte "merke")

- Exploit bat egin xbox media center (XBMC) jartzeko (http://delicious.com/txusinho/xbox). Ez da zaila baina irakurri behar da egin aurretik.

- Youtube ikusteko scripta jarri (XBMCk badauka python interface bat scriptak egiteko). Script hauek jartzen dira "select'n click".

- Xboxarentzat urrutiko mando erosi (ez da beharrezkoa, xboxak dakarren mandoa kable luzea dakar. 2 metro t'erdi inguru).

Guztira: 80€ inguru eta ordu batzuk. Eta emuladoreak eta guzti jarri ahal dizkiozu. Super nintendo megadrive, nintendo 64, PlayStation 1, MAME... Super Marioak etabar jarri nahi badizkiozu.

Xdix, divx, DVDak eta guzti ikusi ahal dituzu bertan.

Para nota: Nik jarri nion AP bat eta konektatzen da nire zerbitzariko SMB karpetara, eta handik bajatutako serieak etabar ikusten ditut. Eta hori, nahi duzuna, nahi duzunean. Informazio gehiago, nire emailean ;-)

Luistxo
Luistxo dio:
2008/10/22 10:32

Wazemank berriro itzuli da eitb.com-en barrura, agian hau irakurri zutelako.

azpi
azpi dio:
2008/10/17 12:12

jode, gari, martin varsavsky bezalaxe ibiltzen zara zu ere zure umeekin.

http://spanish.martinvarsavsky.net/general/leo-nativo-digital.html

Jozulin
Jozulin dio:
2008/10/15 19:56

Eta guk ikasleentzako ariketetan loturak aldatu beharko ditugu orain... por tontos! Youtubekoak ipini behar genituen hasieratik!

Gari
Gari dio:
2008/10/17 11:22

Txus, Xbox-aren historia gehiegi niretzat. Gainera orain bi "telebista" ditugu eta bat egon daiteke gauza batekin eta bestea beste batekin. Eskerrik asko dena dela.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon