Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Nahi gabe, Wikipedian laguntzen

Nahi gabe, Wikipedian laguntzen

Gari Araolaza 2008/10/20 16:06
Ez naiz Wikipediaren langile fina. Toke bat edo beste egiten diot noizean behin, baina oraintxe konturatu naiz, nahi gabe ere egin daitekeela lan Wikipediarekin.

Duela zenbait hilabete Euskadi Irratiaren estudioetan izan nintzen, teknologia berrien inguruko kolaborazioa egiten. Hasi aurretik sakeleko telefonoa hartu eta Manu Etxezorturi argazkia atera nion estudio barruan. Gero Flickr-en kargatu nuen:

Manu Etxezortu

Hara non, norbaitek argazki hori aukeratu duen Wikipediako Euskadi Irratiari buruzko artikulua ilustratzeko. Zein eta argazki hori!

Ez ote da sarean hoberik egongo?

Lizentzia kontua

Uste dut aukeraren arrazoia garbia dela: argazkia Creative Commons BY lizentziarekin publikatu nuela. Lizentzia horri esker edozein proiektutan erabili daiteke argazkia, beti ere nire izena aipatzen baldin bada.

Orduan, nire alferkeria gaindituz eta nik jakin gabe ere, Wikipediarekin kolaboratzen ari naiz. Ez da polita?  ;-)

Flickr edo Argazkiak.org

Klik txiki bat da, argazkia lizentzia libreekin eskaintzea. Flickr-en hori egin daiteke argazki bakoitzean zehaztuz.

Argazkiak.org-en kasuan, webgunean kargatzen diren argazki guztiak dira libreak, eta beste edonon erabili daitezke, beti ere bertako Creative Commons-aitortu-partekatu (BY-SA) lizentzia errespetatzen baduzu.

Argazkilari entziklopedista

Honetan pentsatuz, azken egunotan bisitatu ditudan tokietan filosofia hori erabili dut, eta artxibo modura atera ditut zenbait argazki, familiako argazkietaz haratago: azken egunotako argazkiak Norbaitek behar baditu zerbaiterako, hor dauzka, beti ere lizentzia errespetatuz!

axier::txokolarte
axier::txokolarte dio:
2008/10/22 18:22

Auggie dendako neskei antzekoa gertatu ziztzaien. Zinemaldian Paul Austerrekin argazki bat atera, flickrera igo eta ingelerako wikipedian Paul Austerren sarrera ilustratzeko jarri zuten. Orain ingelerazko wikipediatik kendurik dago baina turkiar eta suomierako sarreratan oraindik mantentzen da argazkia.

Josu
Josu dio:
2008/10/21 01:57

CV-an gehitu dezakezu: entziklopedia ilustratzailea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon