Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Mutrikuko txurruka plaza eta kontzertuak

Mutrikuko txurruka plaza eta kontzertuak

Gari Araolaza 2009/08/24 13:10
Aurtengo Malen jaietan Gatibu taldeak Mutrikun kontzertua jotzeari uko egin zion, kontzerturako denbora gutxi falta zela, muntaia bukatu eta soinu probak egitera etorri zirenean.

Gatibu taldearen management enpresak azalpen hau eman zuen:

Gatibu musika taldeak atzo, uztailak 22, Mutrikuko jaien barruan eskaini behar zuen kontzertua, bertan behera geratu zen ez Gatiburekin ezta bere management enpresarekin (baga-biga s.l.) zerikusirik zuten arazoengatik.

Kontzertua bertan behera ustearen arrazoia taldearekin  adostutako baldintzak bete ez izana da.

Asko sentitzen dugu kontzertua bertan behera utzi behar izana, baina gure esku ez zeuden arrazoiak eraman gaituzte erabaki hau hartzera.

Eskerrik asko.

Herrian komentatu denaren arabera, arazoa Txurrukaren estatua zen, eskenatokiaren zati bat estaltzen zuelako.

Gauza jakina da Txurrukaren estatua pare-parean tokatzen dela:


Argazkiak.org | Txurruka plazako eskenatokia © cc-by-sa: garaolaza

 


Argazkiak.org | Txurruka plaza © cc-by-sa: garaolaza

Plaza horretan kontzertua egiten duen guztiak "jasan" du egoera hori, Ertzaintzaren bandatik hasi eta Niko Etxarteraino (asteburuan kantatu du hor).

Bestetik, jakin badakit musikariek askotan ez dituztela oinarrizko baldintzak izaten eta horren alde lan asko egin dutela segurtasunarekin, modu egoki eta txukunean beraien musika aurkeztu ahal izateko. Eta txalotzen dut intentzio hori.

Nik ez dakit zer adostu zuten kontratuan eta zer hitz egin zen aurretik (agian bereziki hitz egin zen Txurrukaren estatuaren inguruan), baina gauzak gelditu diren moduan Gatibuk ez du oso irudi onik utzi.

Uste dut komeni zela beste azalpenen bat ematea, gauzak argi eta garbi esanez. Arazoa estatua izan da, bai ala ez. Zer zegoen adostuta eta nork ez zuen bete emandako hitza. Gero bakoitzak aterako ditu bere kontuak.

etiketak: gatibu, musika, mutriku
auggie
auggie dio:
2009/08/24 16:07

Egia esan petatxo earra! Bueno, katxondeuan... seguru Doctor Deseoko Francisek partidu atereko liokela, gainera igo eta Napoleon lizunez jantzita...

tolon
tolon dio:
2009/08/25 17:44

Bai, Gatibuk emandako arrazoia ez det uste nahikoa denik, gehiago busti beharko lirateke eta arrazoiak argumentatu.

Niko Etxartek esan zuen oso pozik zegoela urte pila bat eta gero Mutrikun jotzen ari zelako, Txurruka plazan gainera, eta txantxak egin zituen estatua zela eta ez zela. Kontzertua 23.00etan hasi eta 01:15erarte ez zen bukatu.

Musika inguruan Mutrikun sortutako beste talde eta pertsona batzuen izenak ere aipatu zituen: Juan Carlos Pérez, Matxitxa, Azpillaga, eta abar.

Talde asko pasatu dira leku berdinetik eta inork ez du egin Gatibuk egin zuena. Datuekin argitu dezatela benetako arrazoiak.

Gari
Gari dio:
2009/08/24 17:03

Lehenengo argazkia arraroa da, eta azaldu beharra dago. Talde bat dago oholtza gainean, soinu froga egiten. Horregatik hain jende gutxi inguruan. Oker ez banago Elvis Presley-ren tributo banda bat da hor dagoena.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon