Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / The IT Crowd

The IT Crowd

Gari Araolaza 2009/01/22 05:58
Umorezko telesail ingelesak gustatzen bazaizkizu (Gazteak, Sugebeltza, Fawlty towers eta horrelakoak), hau ikusi behar duzu.
IT Crowd

Barre asko egin dut telesail hau ikusita, aspaldian egin ez nuen bezala. Protagonistak enpresa batetako informatika departamentua dira, ingelesez I.T. (Information Technologies).

Itxura denez bi denboraldi eman dituzte Channel 4 katean, eta Espainian Canal Plusek eman omen du ere. Orain Torrent sareetan deskargatu ditzakezu bi denboraldiak, bakoitza 6 kapitulurekin: IT Crowd .  Ingelesez ikusi dugu gaztelaniazko azpitituluekin, eta ondo pasatu dugu etxean!

etiketak: telebista, umorea
Gari
Gari dio:
2009/01/24 10:42

Albiste ona Ibai! Ez nekien. Banoa oraintxe deskargatzera. Eskerrik asko.

Joseba
Joseba dio:
2009/02/04 18:25

Azpitituluekin dago ala beste nonbaitetik lortu behar ditut?

Mila esker!

Gari
Gari dio:
2009/02/05 23:51

Joseba, normalean azpitituluak aparte egoten dira. Azpitituluen webgune asko dago hor zehar.

ibai
ibai dio:
2009/01/24 03:03

Bi denboraldi ez, 3 eman dituzte (http://vagos.wamba.com/showthread.php?t=553906&highlight;=it+crowd jaisteko). Eta benetan gomendagarria, bai. Lastima denboraldi bakoitzak 6 kapitulu besterik ez izatea...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon