Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Telesailekin txoratuta

Telesailekin txoratuta

Gari Araolaza 2009/05/04 09:24
Azken urtebetean ikusi ditudan telesailen zerrenda.

Hauek denak BitTorrent bidez deskargatzen ditut eta azpitituluekin ikusten ditut gauetan, telebistan zer ematen duten zai egon gabe:

  • Band of Brothers. Bigarren mundu gerrako paraka batzuk Normandiatik Alemaniarako bidean. Kalitate oso ona.
  • Generation Kill. Hau ere belikoa. Irakeko gerrakoa, marine talde bat Bagdaderako bidean.
  • Lost. 4. denboraldia.
  • Prison Break.  1 eta 2. denboraldiak. Jarraitu behar dut hurrengo denboraldiekin
  • IT Crowd . 1, 2 eta 3. denboraldiak. Umore ingelesa. Enpresa batetako informatika saila.
  • The Wire. Polizia telesaila. Oraintxe ari naiz 1. denboraldia bukatzen. Oso ona, poliki-poliki doa baina tentsioa mantenduz. Gozatzen ari naiz.

 

Telesail horietako edozein izango duzu aukera ona.

 

  1. Nahi dudan orduan ikusten ditut
  2. Publizitaterik gabe
  3. Azpitituluekin ikusten ditut. Ingelesa ikasten ari naiz beraz.
  4. Ikusi nahi ez ditudan programekin zapping tontoa egiten orduak emateko tentazioari ihes egitea lortzen dut.

 

Gehiago hemen:  Espoiler.tv

 

etiketak: telebista tv p2p
landr
landr dio:
2009/05/09 14:12

nik ere egin dut saiotxo bat internet bidez jasotako serieak jaitsi eta ikusten, baina kosta egiten zait arreta jartzea. "prison break"-ekin egin dut azken saiakera eta ez zait gehiegi gustatu. bi salbuespen bakarrik: House (honekin ere aspertzen hasita nago ordea) eta "the wire". azken honek zeharo harrituta utzi nau. lehenengo 4 aldiak osorik ikusi ditut eta azken kapituluak hunkituta utzi ninduen, benetan. aurreko aldiak ez bezala... beno, ez dut jarraituko. ez dago superheroerik, ez eta supergaizkilerik, ez da dena ondo bukatzen, ez eta dena gaizki, oso errealista da. narkotrafikatzaileak, poliziak eta politikoak, zurrunbilo batean, baltimoreko kaleetan gora eta behera. oso gomendagarria iruditzen zait.

ondo segi.

Aitor
Aitor dio:
2009/05/05 12:48

Ni azken aldian "Trailer Park Boys" (http://episodeworld.com/show/Trailer_Park_Boys) ikusten nabil, serie kanadiar bat, weird xamarra. Eta "Battlestar Galactica" (http://episodeworld.com/show/Battlestar_Galactica_2003), baina bertsio berria.

assar
assar dio:
2009/05/07 23:05

Ostegun arratsaldeetako errituala jarraituz, Lost S05E15 deskargatzen...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon