Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Telemarketinaren garaipena

Telemarketinaren garaipena

Gari Araolaza 2009/11/13 09:39
Atzo telemarketinak garaipen handi bat lortu zuen: telefonoz deitu zidan bati baietz esan nion eta eskaintzen zidan produktua erosi nuen. Are gehiago, lehenengo unean ez nuen erabaki eta gero telefono deia itzuli nion erosketa onartuz.

Nire ingurukoek badakite telefonoz jai dutela telemarketing enpresa horiek. Errepasa dezagun zergatik izan zen desberdina atzokoa:

  • Telefonoz deitu zidana euskalduna zen. (Biba! Euskaltelekoa eta euskalduna!)
  • Oso adeitsua iruditu zitzaidan. Presio eta kaña gutxirekin saiatu zen produktua saltzen, errespetuz.
  • Aurretik pentsatuta neukan Euskalteleko dekodetzaile hori lehenago edo beranduago erosiko nuela. Urtebete neraman trastoari begira, baina etxean ez dugunez telebista gehiegi ikusten erabakia hartu gabe neukan.
  • Prezioa dendako berdina zen, eta etxera ekarriko digute pare bat egunetan.

Egia esateko, gezur txiki bat esan zidan, dekodetzaile horren prezioa dendan askoz garestiagoa dela. Gezurra da, prezio berdinean dagoelako Euskaltelen modelo hori etxe alboko Eroskin, baina egia da, Euskaltelekoa ez den antzerako dekodetzaile bat erostera joanda 30-40 Euro gehiago ordaindu behar delako.

Ez nion garrantzirik eman gezur txiki horri, eta pentsatu nuen mutilak merezi zuela komisioa irabaztea. Horregatik handik 10 minutura deitu eta baietz esan nion. Asko poztu zen, ez da arrunta izango telemarketineko langileentzat bezero batek deia itzultzea, nahiz eta saiatzen diren beti beraien telefonoa ematen.

ramon
ramon dio:
2009/11/14 19:42

Neri azalerekin ez didate ziria sartuko, horrela deitzen didatenei, adeitasunez mostu egiten diet lehen bait lehen esanez "barkatu ez dut telefonotik ezer erosten, badakit lanean zaudela bainan mostu egingo dizut, agur". Orain arira ¿zenbat irabasten dute horrela lana egiten dutenek?: gutxi, ba ez diezaigeun ezer erosi bestela entrepresari zekenei arrazoia emango diegu. Orain telefonoak jo eta "Kaixo J.A. Ardanza naiz eta euskaltel produktoa eskeini..." eta hori barixako arratsaldeko 8tan balitz gauza desberdina litzateke: ¡Orduan bai¡

txu
txu dio:
2009/11/13 17:27

Nik oso garbi daukat: ni berangana joan ez naizen saltzaile batek deitzen badit gutxienez euskaraz egin behar dit. Berak ez dakiela euskaraz? nik ez dakit espainolez. Ahaleginik egiten al dute Frantzian espainolez saltzen?

Oier A.
Oier A. dio:
2009/11/13 13:46

Niri atzo Vodafoneren zerbitzuak saldu nahian deitu zidaten eta esan nion euskaraz ez bazen ez zitzaidala interesatzen bere eskaintza. Berehala moztu zuen deia.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon