Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Teknosexuala

Teknosexuala

Gari Araolaza 2005/01/31 10:04

Anjel Lertxundik ez du aipatu baina badago inglesezko hitz bat berak asmatutako Teknosexual horren antzerako zentzua duena: Geek

Googleri Geek-en definizioaz eskatu ezkero, ez dator igurtzi haundirik:

Baliabide sozialetan motz eta aldi berean ezagutza tekniko indartsuak dituen pertsona

Eremu tekniko bat edo gehiagotan abila den pertsona, batez ere teknologia erabilpenean. Mugaraino eraman ezkero, geek izateak teknologiaz kanpoko edozein arlotan interes, abilezia eta ezagutza falta izatea esan nahi du.

Ez gara hain arraroak. Gu baino txarragoak badaude, hamabostean behin Anoetara joaten diren masokistak adibidez.

etiketak: geek
iturri
iturri dio:
2005/02/01 23:10

Aupa Garitekno:

Joe, nork esan behar zidan niri zure aurretik jarriko nuela nik bloga martxan, zu tenknosexuala izanik, redios.

Ezin izan ditut mezuak irakurri, baina itxura polita dauka honek (koloreak, etab.). Gainera, badakit pulamentuz hornituko duzula zure txokoa.

Aurrera bolie.

Julen
Julen dio:
2005/02/02 01:20

Itxura polita du honek. Goiburuak, ez dakit zergatik baina iPod-a gogorarazten dit. Ea zer moduz doakizun ba bitakora honekin.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon