Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Teknosexuala izateaz

Teknosexuala izateaz

Gari Araolaza 2005/03/11 12:34

Blog honen hasieran bota nituen termino honen inguruko definizio pare bat. Lehengoan, Joxeren post baten inguruan pentsatu nuen erantzutea, eta eman nuen definizio bat, nik zer ulertzen dudan geek edo teknosexual hitzak erabiltzean:

Bai, definizioak asko egon daitezke, eta asmatu zuenak jakingo zuen zer adierazteko asmatu zuen.

Nik geek edo teknosexuala gehiago ikusten dut informatika, Internet, gadget eta horrelakoen zaletua, horrelako gaietan gustora ibiltzen dena. Teknologikoki aintzindari ere da geek-a, gauza berriak frogatzeko beldurrik ez duena eta erabiltzaile arruntei pauso berriak eman ditzaten tiraka egiten diena.

Kuriositate ase ezina da teknosexual baten beste ezaugarrietako bat, eta besteoi gure aurkikuntzak ezagutarazi eta ulertarazi nahia.

etiketak: geek
Gari
Gari dio:
2005/03/11 17:33

Metrosexualetik eratorri zuen Anjel Lertxundik , eta horregatik darama sexual hori.

Baina konturatu naiz erakartzen duela ...sexual horrek eta marketin ona dela. Egia da, hemen tekno asko eta sexual gutxi. :-)

Portzierto, zuk entrenatzen duzu idi pare hori?

Patxi
Patxi dio:
2005/03/11 14:58

Ba ni nahiko identifikatuta sentitzen naiz definizio horrekin, baina aparteko grazia egiten dit sexual atzizkiak. Sexual nun dago? Norbaitek ikusi al du? Deskripzioa ematerik bai? Erretrato robota edo, egin beharko zaio ba, ikusten degunean antzeman dezagun??

Eskerrikasko, Gari, erakusteko grin horregatik. Informatikak izugarrizko denbora pila jaten dizu, eta norbaitek bidea egina eukitzea, elurretan bezela, asko asko eskertzen da.

Patxi
Patxi dio:
2005/03/11 18:15

Nahiko nuke nik, Ipiñarrietakoen edertasuna izatea. Zoritxarrez, idiaren antza gehiago, itzainarena baino.

Pitilinario doktorea
Pitilinario doktorea dio:
2005/03/22 20:34

Sexua entzun dut? sexua? Pitilinario doktorearen ordua heldu da!! "Teknosexua" hitza entzutean erabaki nuen nire bloga sortzea. Gora sexua! gora teknika sexualak! gora teknosexua!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon