Tagzania eta OpenStreetMap
Konpontzeko gauza asko dugu oraindik, eta buruan etorkizunerako bide bat pentsatua ere badugu. Zerbait bururatzen bazaizue edo behar baduzue, idatzi lasai tagzania abildua gmail.com helbidera.
Hack txiki baten primizia eman nahi dizuegu etxekoei, euskal blogen jarraitzaileei. Datorren astean kontatuko dugu ingelesez eta gazteleraz.
Mapstraction erabiltzen dugu Tagzanian
Tagzaniako mapa gehienetan ez dugu zuzenean Google Maps-ekin lan egiten, nahiz eta horiek diren ikusten diren mapak. Horren ordez Mapstraction izeneko liburutegi bat darabilgu.
Tagzaniak Googlerengandik izugarrizko dependentzia du, hori edonork badaki. Googlek bere estrategia aldatzen badu egun batean, Tagzania kaltetuta atera daiteke. Horregatik eta uste genuelako kasu batzuetan beste mapa batzuk hobeak zirela, pentsatu genuen Mapstraction erabili behar genuela. Orain atera badugu ere, hau aspaldi prestatu zuen gurekin jadanik lanean ez dagoen Txusek (eskerrik asko Txus!).
Mapstractioni esker, edozein mapa zerbitzari integratu daiteke erraz. Hau da, Tagzania ikusi dezakegu Googleren, Yahooren edo Microsoften mapak erabiliz. Eta nola ez, baita OpenStreetMapen mapekin ere!
Oraingoz Tagzaniaren erabilpen arruntean ez dugu aktibatu, eta pentsatu behar dugu nola integratu hauek denak, baina teknikoki jadanik posible da Tagzania erabiltzea beste mapa zerbitzari batzuekin, horretarako hack txiki bat nahikoa da, helbidearen atzetik map parametroa jarriz. Hona hemen zenbait adibide:
Beste aukera batzuk ere badaude, baina horiek dira nagusiak. Ea nork aurkitzen duen besteren bat! ;-)
Kaixo Gari! Oso ona Mapstraction-ena. Hala ere web gunea berritu duzuenetik nik behintzat nire Ubuntu 7.10 eta Firefox 3.0.4ekin behintzat esango nuke orria ez dela ondo bistaratzen, Konqueror-ekin dena logo eta bilaketa maparen eskuinaldean agertzen baitzait eta firefoxekin berriz azpian (irudia: http://www.flickr.com/photos/aiol/3107843119/)