Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Spam guztia garbitzen Gmail-en bidez

Spam guztia garbitzen Gmail-en bidez

Gari Araolaza 2005/02/02 12:10

Aspaldi otu zitzaidan, eta beste ingles edo amerikar bati ere irakurri nion, baina gaur arte aplikatu gabe. Eta merezi du!

Thunderbird edo Mozilla ederrak dira spama garbitzen. Desabantaila bakarra da, mezu guztiak deskargatu beharra dagoela, gure programak spama zein den erabaki eta ezabatzeko. Lantokian ez da hain arazo gogorra, ADSLarekin, baina modemaz dabilenak badaki zertaz ari naizen. Bestalde, Thunderbird-ak ere lanak dituela azkenaldian datorren spam guztia garbitzen.

Gaur egin dut bi pausotan gauza azkarra:

  1. Nire Eibar.ORG-eko korreo guztia birbidali nire gmail helbidera.
  2. Thunderbird (edo zuen Mozilla, Outlook edo dena delakoa) konfiguratu mezuak Gmail-etik har ditzan pop protokolo bitartez.

...eta listo! Orain beharrezko mezuak bakar bakarrik datoz, eta edonondik kontsulta dezaket nire korreoa Gmail bidez, eibar.org-en web sistema normaltxoa erabili beharrean!

Portzierto, Gmail helbideak erregalatzeko dauzkat. Nahi duenak eska dezala.

etiketak: lau truku
Gari
Gari dio:
2005/02/02 17:25

Bale Patxi, astiroago:

  1. pausoa: redirekzioak egitea onartzen dituen posta helbide bat lortu. Hau da, beste ezer egin gabe iristen diren mezuak beste nonbaitera bidaltzen dituena.

Nik esango nuke euskalerria.org-ekoek ez dutela balio, ez badizute behintzat han "en plan amigo" zerbait konfiguratzen.

Hau konpondutakoan hasiko gara, eta zabalago azaltzeko prest nago.

Gmail-eko helbiderik bai? behar dozu bat?

Patxi Gaztelumendi
Patxi Gaztelumendi dio:
2005/02/02 14:39

aupa gari:

Interesgarria hori. Oso. Baina mantsoago bai? Mundu guztia ez da geek! Oro ez da teknosexua. Tira, ni interesatua nago spam nazkagarria kentzeko. Asko sartzen da ondiño.

Thunderbird darabilt, eta oso gustura nago... baina ondiño sartzen da, redios! euskalerria.org helbidea daukat konfiguratuta thunderbird eder honetan, baina...

Gmail hori zelan erabili, tutorial txikitxo bat eskatzea asko da? Eskertuko genuke. Benetan.

Eta orain beste kezka bat. Luis hasi da lantzen, baina spam trackback delakoa barra barra dabil bazterrotan.

Eta egunero 15-17 mezu hasi dira sartzen gurean ere... badakik, moderatu barik jarri dot erantzungailua... eta orain dei lizun larregi. Teknosexua da hori ere, ezta? Eta ez da soilik birtuala.

Ondo jina zaren hori, zelan doatsu bestela?

Gari
Gari dio:
2005/02/02 23:53

Bai, eposta programa arruntekin ere kontsulta daiteke. Oraingoz daukan pega bakarra ingelesez bakarrik dagoela. Joan zaizu bidean.

Patxi Gaztelumendi
Patxi Gaztelumendi dio:
2005/02/02 20:35

Ondo da, euskalerria.org helbideak ez du balio beraz.

Beste itaun bat, Gmail helbide hori zelan kontsulta daiteke, webmail bidez bakarrik? Ala ostantzean ere bai?

Webmail soilik bada, interesa galduko luke... baina ostantzean, interesgarria da, batez ere mezu asko jasotzen ditugunontzat.

Probatzeko bada ere, igorridazu Gmail helbide berri bat. Demagun: gaztelumendi.

3ARRANO
3ARRANO dio:
2005/02/03 21:30

Euskalerria.org-ek balio du. Nik horrela egina dut, Euskalerriako kontutik GMAILera pasata.

"Kontua konfiguratu"n sartu, eta hor aurkituko duzu berbidaltzeko aukera.

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2005/02/03 21:04

Zorionak, Gari! Ezusteko galanta eman didazu zure blog eder horrekin. iPod estetika goiburuan, puntazo bat, irudi bat baino gehiago erabilita, gainera. Chapeau!

Julen
Julen dio:
2005/04/16 14:06

Jejeje, ikusi hau Gari:

http://www.cogiendocaracoles.com/2005/04/03/como-deciamos-ayer/

iturri
iturri dio:
2005/02/05 14:30

Aupa Gari:

G-mail kontuak oraindik soberan?

Nik nahi dut bat.

Aio.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon