Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Garbitu spama Gmail-en bidez (2)

Garbitu spama Gmail-en bidez (2)

Gari Araolaza 2005/02/07 09:21

Jarraitzen dugu:

Aurreko pausoa: Gmail helbide bat lortu

Bigarren pausoa: desbideratu zure e-posta guztia zure Gmail-eko helbidera

Zenbait e-posta sistemek hau norberaren eskutan uzten dute. Beste batzuk aldiz, e-posta administratzaile baten beharra izaten dute. Baina badaude aukera hau ez duten ematen sistemak, beraz onena da hau aztertzea aurretik. Zure administratzailearekin hitzegin beharko duzu agian.

Ni Eibar.ORG-eko postaren administratzaile naizenetik, badut aukera horiek aldatzeko modua, honelako pantaila batean lan eginez:

mailconfig.gif

Bada, oso sinplea da. Hor norberaren gmail-eko helbidea jarrita mezuak zuzenean etorriko dira Gmail-era.

Gmail hasi da lanean, spama zakarrontzira botatzen. Lehenengo egunetan adi! komeni da gainbegiratzea spam direnak zuri erakutsi eta ez direnak zakarrontzira ez ote dituen botatzen. Hasieran pixka bat ikasi behar izaten du.

etiketak: lau truku
Julen
Julen dio:
2005/02/07 14:00

Dagoeneko martxan jarri dut hau eta egia esan primeran dabil.

Euskalteleko posta erabiltzen dutenentzat, desbideraketa https://www.euskaltel.es/ForwardEusk url-an egin daiteke (A ze lanak firefoxekin helbidea lortzeko!). Aldaketak momentuan nabari dira.

Gari
Gari dio:
2005/02/09 20:15

Eskerrik asko, Julen!

Baina konturatu naiz mezuak ez direla Euskaltel-etik ezabatzen.

Ezagutzen duzu hori konpontzeko modurik?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon