Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / SMSoinu: Kaxiano zure sakeleko telefonoan

SMSoinu: Kaxiano zure sakeleko telefonoan

Gari Araolaza 2005/09/30 07:12

Publizitate pixka bat barkatuko didazue, tartean ibili garelako ezagutu dudan proiektu baten inguruan:

Goazen eta Goiena enpresen artean sortu dute SMSoinu sakeleko telefonoetarako tono, politono eta antzerako euskaldunak eskaintzeko zerbitzua. Orain arte merkatuaren zati handiena Vocento-ren eskuetan dago, entzun dudanez baita Eitb-k eskaintzen dituenak ere. Hor atzean diru asko dagoela gauza garbia da. Ikusi besterik ez dago astero zenbat orri ateratzen diren Vocentoren medioetan honelako zerbitzuak iragarriz.

Apostu eta inbertsio majoa egin dute SMSoinukoek euskal klasikoak politonoetara bihurtzen. Hor dauzkazue Kaxiano, Itoiz , Delirium edo Kortaturen melodiak, nere garaietakoak aipatzekotan, baina baita Ken 7 , edo Gatiburenak ere.

Teknika aldetik

Noski, melodiak ez daude web zerbitzarian ostatuta, horretan zuzenki lan egiten duen beste enpresa batean baizik, ez eskatu beraz faborerik!

Baina webgintza aldetik badago webgune honetan frogatu ahal dugun teknika berri bat: letra tamainaren araberako maketazioa.

Sartu zuen Firefox-arekin, eta Ctrl+ eta Ctrl- tekleatuz, aldatu letraren tamaina. Ikusten duzuenez, maketazioa ere neurri horretan txikitu edo handitzen da. Batetik maketazio likidoa dugu, eta bestetik letra tamainaren araberakoa.

Noski, hau ez dugu guk asmatu. Orain ez zait maketa honen iturria azaltzen, baina aurkituko dut eta geroxeago jarriko dut hemen. Gurean Zaloa Etxaniz izan da XHTML eta CSSaren ardura izan duena. Aupa!

etiketak: geek
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon